“Berrikuntza baten proba ez da bere berritasuna, ezta bere eduki zientifikoa, edo ideiaren zorroztasuna ere, baizik eta merkatuan duen arrakasta”.
Eta hori benetan gauzatzeko garrantzitsua da zure produktua/zerbitzua probatzea, horrela produktu edo zerbitzu horrek merkatu errealean duen interesari buruz emaitza eta datu fidagarriak lortzeko.
Horrela sortu zen Test in Red. Jarduera honetan, gure bazkide diren erakundeek beren zerbitzu edo/eta produktu berritzailea probatu eta egiazta dezakete merkatura behin betiko atera aurretik. Hori guztia merkatu errealeko ingurunean Sareko beste kide batzuekin, sustatzaileei feed back emanez beren ikuspegi, ezagutza eta expertise propioekin.
Gaur egun, Innobasque Wikiopps probatzen ari da, Bilbon sorturiko plataforma, azkar, erraz eta era dibertigarrian intereseko taldeen iritzia denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen duena.
Horretarako, Innobasque talde bat sortu dugu Wikioops-en, harreman hurbilekoagoa eta gure bazkide diren erakundeen premia eta kezken ezagutzan hobekuntza bilatzen lagunduko diguna. Poztuko ginateke denok parte hartuko bazenute eta zeuen iritzia emango bazenigute.
Oso erraza da: app hau behera jaitsi eta Innobasqueko taldean sartu link honen bidez.
Wikiopps-en ikusiko dugu elkar!