Lan-bitartekotza eta langile-hautatze “partzial, lau eta estatikoaren” aurrean, Evolus Taldeak aberastasuna, parte-hartzea eta langileen eta enpresen gogobetetasuna ematen ditu, informazioaren kudeatze-sistema berritzaile baten bidez. Ibon Olazabal da WALT HR eta JOBBE ETT-ek osaturiko talde honen zuzendari nagusi eta bazkide sortzailea, duela hilabete batzuk bakarrik sortua. “Bestelako zerbait egin nahi genuen, ABLEetan (ETT) lan egiten duten pertsonentzako zerbait hobea”, aitortzen du.
Zein da zuen kudeaketaren oinarrian dagoen informazioaren kudeaketa-sistema?
Garapen propio bat da, eta berari esker bi aldeak ─langilea eta enpresa─ ongi etortzen dira bat. Pertsonen hautatzea egiterakoan, informazioaren kudeaketa konplexua da. Horregatik, horren sistematizazioak gogobetetasun-maila handiagoa ematen du Evolusek hautatzen duen eta bere lana egitera enpresara doan langilearentzat. Sistema aurreratua denez, arinagoa da eta kontuan hartzen ditu bakoitzaren zirkunstantzia pertsonalak. Informazioa ibilarazten eta emaitza nabarmen hobea izaten laguntzen du.
Zein proiektu berritzaileri buruz sentitzen zarete bereziki harro?
Garapen propioa sortu dugu konplexuak edo ibilbidekoak diren hautapenetarako, hainbat enpresaren premiak batuz. Beraiekin akordioetara iristen gara langileari jarraitutasuna eskaini eta honek lanbide-karrera luzeaz gozatu ahal izateko, aberastu egiten baitu. Gure helburua behin-behinekotasuna kudeatzea da, langilea enpresan geratu ahal izateko mugagabe gisa. Horregatik esaten dugu eraginkortasunez kudeatzen dugula kalitatezko enplegua.
Fokua pertsonengan jarrita.
Iruditzen zaigu behin-behinekotasunaren kudeaketa orain arte ezegonkorra ari dela izaten. Kalitatezkoa izatea nahi dugu guk. Horregatik, langilearen parte-hartzea bultzatzen dugu, uneoro informaturik egon dadin nahi dugu, enpresaren filosofia ezagutu dezala, gure EGE (RSE) ekinbideen partaide izan dadila, prestakuntza jaso dezala… Azken batean, enpresako kide izatearen sentipena sortu nahi dugu, komunitate bat sortu, langilearen ongizateak bere lanean eta, beraz, enpresan eragin dezan. Gizarte-berrikuntza gure ADNn daukagu; arduratsuak izan nahi dugu gure langileekin. Gainera, errentagarria da hori.