Euritanta, GIK, Ludus, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Segiro, Slidebot, Udaltoki, WimyKids izan ziren Innobasque Exchange elkarlaneko berrikuntza-jardunaldiaren azken edizioan lankidetza bilatu zuten 8 proiektu berritzaileak. Joan zen irailaren 30an, ostiralean, izan zen, 60 pertsonak baino gehiago parte hartu zuten, eta ex profeso sorturiko metodologiaren bidez eta lantalde multidiziplinarretan banatuta, aurkezturiko proiektuetan bost orduz lan egin zuten urrats hauei jarraituz: proiektuak ezagutzea, erronka zehaztea, ideiak sortzea eta partekatzea. Honela proiektuen azterketa sakona egiten da hainbat ikuspegitatik, harremanak erraztuz eta ezberdinen arteko lankidetza sustatuz. Jardunaldia #innoexchange hashtag edo traolaren bidez jarraitu ahal izan zen, Trending Topic izan zelarik Euskadin eta Espainian.
Zorionak por todo lo que aprendimos y por el trending topic #innoexchange ?? @Innobasque
— Grupo Xabide (@GrupoXabide) 2016ko urriaren 3a
Finalizamos el #innoexchange siendo TT Eskerrik asko guztioi ??? pic.twitter.com/oANEFS890x
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko irailaren 30a
Innobasque Exchange Innobasqueko bazkideen eta bazkideentzako ekinbidea da, horren bidez erantzuten zaiolarik proiektu berritzaile askok, batez ere ETEek eta mikroETEek duten lankidetza-beharrari. Gaitasun, ezagupen eta sektore askotako lantaldeak konfiantzazko ingurunean elkartzeak erraztu egiten du helburu hori lortzea. Honela, aukera, ideia, indar-gune ezkutu edo aurreikusi gabeko emaitza, kontraste eta networkingerako giro egokia sortzen da.
Nuestra mesa de trabajo en @Innobasque #innoexchange pic.twitter.com/7hrPFpta2R
— Asier Urueña (@AsierUA) 2016ko irailaren 30a
Bideokonferentziaz Josean Borgek, Data Surf Houseko zuzendari nagusiak, hartu zuen parte; Data Surf House big data banku bat da, itsas hondoei buruzko informazioa biltzen duena, erabilgarria fabrika hidroelektriko, portu eta itsasontzi-enpresentzat. Borgek azalduko du nolakoa izan zen Innobasque Exchangeko esperientzia eta Estatu Batuetan Cambrigeko Berrikuntza Zentrora iritsi arteko bidea, bere proiektua bizkortzen ari direlarik han.
.@GolvanoRuiz y Josean Birge de @DataSurfHouse desde #Boston hablan del valor de la #Colaboracion en #Innoexchange pic.twitter.com/KPdcbhEOaN
— Blanca Pardo Ruano (@bpardoruano) 2016ko irailaren 30a
Hauek izan ziren aurkezturiko proiektuak:
Foto de familia del #innoexchange @innobasque-n aurkeztu diren proiektu guztien familia-argazkia #Slidebot @GikLive @AsierUA @jonrui pic.twitter.com/8vgyfqAZT9
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko irailaren 30a
Segiro, sarrailak ireki eta ixteko kontrol-sistema telefono mugikorreko deien bidez. Teknologia honek hackeo arriskuak minimizatzen ditu telefonoan dagoelako ostatatua eta ez hodeian.
Segiro Smartkeys – Mugikorra da zure giltza from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Slidebot, ibilgailu elektriko pertsonalizatuak, mugikortasun murriztu edo ezgaitasunen bat dutenentzat.
Conclusiones mesa de #slidebot #innoexchange pic.twitter.com/HJYR10rdwV
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko irailaren 30a
Ludus-ek errealitate birtuala erabiltzen du leku errealak birsortzeko, eta simulakroak egitea ahalbidetzen du industria-arloan edo osasun-arloan larrialdiak daudenerako.
WimyKids, haur-segurtasuneko sistema honek smartphone-ra abisatzen du, baldin eta haurrak aurrez ezarritako arlo edo esparrutik irteten badira. Teknologia honek negozio-eredu berriak garatu ditzake.
WIMyKids – Txikienak bistatik ez galtzeko aplikazioa from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Sistema berritzailea, gune publikoetan haurren segurtasuna hobetzera zuzendua! @alex_sastre presenta @WIMy_ en #innoexchange https://t.co/ijalK7DqOV
— inithealth (@inithealth) 2016ko irailaren 30a
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren erronka kudeaketa-eredu berriak eta teknologia bisitariaren esperientzian integratzea da.
Muy a gusto trabajando el reto de @MaritimoBilbao en #innoexchange https://t.co/ZL3MLh2Muq
— Let´s Go! S.Coop. (@LetsGoTrainingT) 2016ko irailaren 30a
Euritanta, zerbitzu integral pertsonalizatua bezero bakoitzaren premietara egokitua pertsona nagusi/gaixo eta horien familientzat, ezagutza-estimulazioa, adimen emozionalean prestakuntza, aholkularitza eta laguntza bateratzen dituena.
Euritanta – Zure ongizate emozional eta soziala bultzatzen du from Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia
GIK, munduko lehen ardo urdina, ezarritakoarekin hausteko diseinatua, bestelako posizionamenduarekin.
Udaltoki plataforma digital bat da, herritarrek udaletan zuzenean parte-hartzea errazten duena.
Gïk Live! Ardo urdina from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Udaltoki plataforma digital bat da, herritarrek Udalean parte-hartzea errazten duena.
La app #Udaltoki fomenta la participación, puedes comunicarte desde tu móvil con tu ayuntamiento, @AsierUA nos lo cuenta en #innoexchange
— Mónica Pinedo (@MonicaPinedoI) 2016ko irailaren 30a
Innobasque Exchangeren bederatzi edizio hauetan 86 proiektu aurkeztu dira, 300 enpresa baino gehiagotako 550 lagunek aberastu dituzte proiektu horiek, era aktiboan parte hartu dutelarik ekinbide honetan. Jardunaldiaren irudiak hemen daude ikusgai.
Los informativos de @telemadrid @InformativosTM han pasado por #innoexchange. Eskerrik asko! https://t.co/sIiWddp4bI
— Blanca Pardo Ruano (@bpardoruano) 2016ko irailaren 30a