Leartiker ardatz anitzeko zentro teknologikoaren ziurtagiria lortu du, eta Euskadiko I+G+b arloko erreferentziako zentro teknologikoen artean kokatu da. Azken 5 urteetan, zentroak hazkuntza izugarria bizi izan du I+G+b arloan, eta transferentzia teknologikoko bere indize altuagatik nabarmendu da, enpresekiko lankidetza estuaren ondorioz, baita polimeroen eta elikagaien teknologietan espezializatua dagoelako ere.

Leartikerrek 2025erako helburu gisa markatu du 4,5 milioi euroko negozio-bolumena lortzea; halaxe jaso dute Plan Estrategiko berrian. Lankidetza-proiektuen bitartez, Leartiker gero eta ezagutzen espezializazio-maila altuagoa eskuratuko du, berezitasun eta erreferentziagarritasun teknologiko handiagoa lortzeko. Horrez gain, nazioartekotzea ere indartu egingo du, eta talentua erakarri eta mantentzeko berezko metodologia bat jarriko du martxan. Erakundearen epe laburreko beste helburu bat da Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Zientzia eta Teknologia Partzuergoan sartzea, lankidetza-egitura baten parte izateko, zeinaren xedea den Euskadiko ikerketa-potentzia Europa-mailan erreferente bihurtzea.

Polimeroen teknologiaren esparruan, eta material polimerikoen bidezko fabrikaziorako diseinuaren kontzeptuan ardaztuta, Leartikerrek material ezberdinen garapenetik hasi eta fabrikazio-prozesuetaraino lan egiten du, materialen eta produktuen karakterizazioa eta simulazio-teknika aurreratuen bidezko digitalizazioa barne hartuta.

Erakundearen bi espezializazio handiak “Sustainable Transport” (Garraio jasangarria. Estruktura polimeriko arin, fidagarri eta isilen garapen integrala) eta “Health” (Osasuna. Material polimerikoez eginiko medikuntza-gailuak eta material polimerikoen ikerketa gauzatzea, terapia aurreratuetan aplikatzeko).

Elikagaien teknologiari dagokionez, “elikadura osasungarriaren” arloan ardaztuta, berrikuntza da Leartikerren estrategia nagusia nekazaritzako elikagaien industrien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko. Horretarako, berrikuntzaren kultura txertatzen du enpresen estrategietan, eta nekazaritzako elikagaien produktuen balioa azpimarratzeko proiektuak dinamizatzen ditu, prozesuak dibertsifikatuta eta egokituta, transferentzia teknologikoaren bidez.

Esparru horretan, nabarmentzekoak dira Prest (Landare- eta animalia-jatorriko produktu berri, berezitu, osasungarri eta jasangarrien garapena sustatzean espezializatua) eta Esneki Zentroa (nagusiki esnekien ekoizle txikiekin lan egiten du, eta aholkularitza ematen die prozesuak zein esnekien kalitatea hobetzeko, baita berrikuntza- eta dibertsifikazio-proiektuetan ere).

 

Leartiker

Leartiker irabazi-asmorik gabeko elkarlaneko kooperatiba misto gisa sortu zen 2015eko uztailean. Hala ere, 2005ean hasi zuen jarduera, Lea Artibai Eskualdeko Lanbide Eskolaren barruan (Lea Artibai Ikastetxea). Orduan egiaztatu zen Leartiker izenarekin, eta ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoaren jarduera aitortu zuen; eta orduan izendatu zuten Berrikuntzako Bitarteko Erakundea, agente zientifiko-teknologiko gisa. Leartiker (I+G+b), Lea Artibai Ikastetxea (prestakuntza) eta Azaro Fundazioaren (ekintzailetza) artean hiru ardatzetan oinarritzen den eskualde-garapeneko eredu bat osatzen dute: ikerketa, prestakuntza eta ekintzailetza.

Zentro teknologikoak 50 pertsonako taldea du, zeinen artean 9 doktore eta 2 doktoregai dauden, ikerketaren arloko bikaintasuna sustatzeko. Horrez gain, zerbitzua eskaintzen die 200 enpresari baino gehiagori, zeinetan urteko batez besteko % 7ko hazkuntza izan duen 2015ean eratu zenetik, baita 3 milioi euroak gainditzen dituen negozio-bolumena ere.

Urte hauetan zehar, zentro teknologikoak hainbat ziurtagiri eskuratu ditu; honako hauek, adibidez: ISO9001, Kalitatea Bermatzeko Sistema; UNE-EN ISO/IEC 17025:2005, Elikagaien entsegu mikrobiologikoetarako ziurtagiria; eta ISO 13485, medikuntza-gailuei aplikatu beharreko kalitatea kudeatzeko ziurtagiria. Hala ere, benetan nabarmentzekoa hauxe da: 2018an UNE 166002 I+G+b arloko kudeaketa sistema arauaren pean eskuratutakoa, polimeroen eta elikagaien teknologiaren alorretakoa. Leartikerren azken mugarria duela gutxi ardatz anitzeko zentro teknologiko gisako izendapena lortzea izan da, horri esker Euskadiko I+G+b arloko abangoardian kokatu baita.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago