Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari den Leire Bilbaok eta Berrikuntzaren Valentziako Agentziaren presidenteorde den Andrés García Rechek atzo Valentzian hitz egin zuten “eskualdeko berrikuntza-agentzien ekarpena: esperientzia”-ri buruz, “2022ko solasaldien zikloa. Berrikuntza destrukzio sortzaile gisa”-ren parte modura. Bi adituek Euskadiko eta Valentziako berrikuntza-ereduen berezitasunetan sakondu dute, hurrenez hurrez. Jardunaldia Ikerketa Ekonomikoen Valentziako Institutuak (IVIE) eta Fundació Ernest Lluchek antolatu dute, eta Bancaja fundazioaren lankidetza dauka. Solasaldi osoa esteka honetan ikusi ahal da.
Bilbao Innobasquek Euskadin berrikuntza sustatzeko egindako ekarpenean geratu da, eta berritzen duten antolakunde kopurua (bereziki ETEak) handitzeko beharra nabarmendu du, eskualdea Europako lider izateko 2030ean. Agentziako zuzendariak lan-eredua azaldu du, Innobasquerekin lankidetzan (900 erakunde bazkide baino gehiagoz osatutako sare publiko-pribatua). Bazkideen artean teknologia berriak sortzen dituzten, enpresetan I+Ga garatzen duten, ezagutza sortzen duten, talentua sustatzen duten eta berrikuntzaren aldeko ingurunea sortzen duten Euskadiko berrikuntza-ekosistemaren eragileak daude. Tokiko garapen agentziak, klusterrak, erakunde publikoak, elkarteak, zentro teknologikoak eta ikerketakoak, unibertsitateak, I+G+b unitateak dira, besteak beste.
Bilbaok solasaldia aprobetxatu du 2021ean Euskadiko I+Geko inbertsioaren datu positiboak ezagutarazteko; izan ere, % 10,5 igo da 2020arekin alderatuta, eta, horrela, inoizko maximo historikora iritsi da (1.647 milioi euro). Hazkunde hori BPGd-arena baino handiagoa izan da; hortaz, BPGd-aren gaineko I+Garen inbertsioa % 2,11koa izan zen, Euskadik lortutako handiena. Bilakaera horrek aukera eman dio Euskadiri bere diferentziala Europako batez bestekoarekiko murrizten jarraitzeko (BPGd-aren gaineko I+Garen inbertsioa % 2,27koa izan da 2021ean).