Lurralde berritzaile bat erakargarria, inspiratzailea eta beste lurralde batzuentzat nahigarria den eredu bat da. Talentua, inbertsioa eta beste baliabide batzuk erakartzen ditu. Eskualde baten kokapen edo posizionamendu berritzaileak positiboki laguntzen dio bere lehiakortasunari eta gizarte-ongizateari; gainera, bere eragina hobetzen du nazioartean.

Euskadi lurralde berritzaile bihurtzea eta horrela kokatzea Innobasqueren ADNen dago, baina Euskadiko erakunde askoren helburuaren parte ere bada. Beraz, beste erakunde batzuekin partekaturiko posizionamendu-lana bultzatzea lantzen ari garen zerbait da, eta aktibatu egin nahi dugu hori datozen urteetan. Baina, nola eraiki dezakegu posizionamendu-ingurune partekatu hori? Nola susta dezakegu posizionamendu berritzaile hori lankidetzan?

Innobasqueren eta gure bazkideen jarduerak aspalditxotik ari dira Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzen laguntzen, baina aurten gelditu egin gara aztertu eta gogoeta egiteko. Egiten ditugun jardueretatik, zein dira kokatze edo posizionamendu horretan laguntzen dutenak? Nola laguntzen dute zehazki? Zer egin dezakegu gehiago lagundu dezaten? Nola atera dezakete onura gure bazkideek? Eta gizarteak? Nola lagundu dezakete beraiek beren kokapen edo posizionamenduarekin?  

Innobasqueren webguneko mikrosite honetan joango gara adierazten nola ari garen eraikitzen posizionamendu-ingurune partekatu hori, egiten ari garen urratsak, esperimentatzen ari garena, topatzen ari garen oztopoak, nola ari garen gainditzen eta, batez ere, prozesuan ikasten ari garena. Esperientzia berri batekin hasiko gara, egin ditugun urratsak eta ondoriozko dokumentua partekatuko ditugu zuekin; zuentzat jakingarria izatea espero dugu.

“Ekonomia Zirkularraren Holandako Misioaren” antolaketa

Bi urte baino gehiago dira Innobasquen lanean ari garela ulertzeko zer den Ekonomia Zirkularra, horrek hartzen duen guztia eta zer ekarpen egin diezaiokeen Euskadiko berrikuntzari. Ezagutza lortu dugu, abordatze bat diseinatu dugu elkarlanean eta bertako eta nazioarteko eragileekin proiektuetan parte hartu dugu. Gaiari buruzko kezka horrek eta ezagutza horrek ekitaldi honetan parte hartzeko gonbidapena ekarri dute; hona hemen egin diren urratsak:

  1. Interes tematikoa identifikatzea
  2. “Ekonomia Zirkularraren Holandako Misioan” parte hartzeko gonbidapena jasotzea
  3. Ekonomia Zirkularrarekiko interesa azaldu duten bazkideei gonbidapena helaraztea
  4. Ordezkaritza baten parte-hartzea antolatzea
  5. Lana eta emaitzak partekatzea

 

Hurrengo estekan  2016ko apirilaren 13tik 15era Holandara egindako bisitaren laburpena ikus dezakezue; Innobasquek egina da, parte hartu zuten beste hiru erakundeen ─Azaro Fundazioa, Bilbao Ekintza eta Neiker-Tecnalia-ren─ laguntzari esker. 

Argazkia: Mikel Arrazola

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago