M-ERA.NET 2014 deialdian parte hartu nahi duten euskal enpresek dagoeneko egin dezakete hori. Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen Europar Batasuneko programa bat da, eta euskal ETEak I+G+b-ko proiektuetan parte hartzea ahalbidetzen duena, beste enpresa edo europar Teknologia Zentro batzuekiko partzuergoan. M-ERA.NET 2014 espezializaturik dago materialen teknologian eta ingeniaritzan makro-, mikro- eta nano-eskaletan.
ERA-NETak Europar Batzordearen lanabes bat dira programen eta diru-laguntzen koordinaziokoa herrialde eta erregioen arteko I+G+b-ri ikerketaren bikaintasun-mailak gehitzeko. Lanabes estrategiko bat da I+G+b-ren nazioartekotzearen helburua lortzeko, ETEentzat nagusiki.
M-ERA.NET-en deialdiaren helburua, irailaren 16 arte zabalik dagoena, I+G-eko nazioz gaindiko proiektuak finantzatzea da Materialen zientzia eta ingeniaritzari buruz, mikro- eta nano-teknologiak barne dituela, bai eta ekoizpen- prozesuak eta teknologiak ere.
Euskadik honako gai-lehentasunotan esku hartzen du: konpositeen teknologia; gainalde eta estaldura berriak; material konputazional integratuen ingeniaritza; Osasun-sektorerako materialak; energia-teknologia jasangarri eta atzigarrietarako karbono urrikoa materialak. Deialdian parte hartzeko beharrezkoa da nazioz gaindiko partzuergo bat gutxienez 3 bazkidekoa eta 2 herrialde desberdinetakoa, zeinek parte hartuko duten M-ERANET 2014 deialdian.
Zergatik da hain garrantzitsua I+G-a nazioartekotzea?
Enpresa batentzat, eta zehatzago oraindik ETEentzat, beren I+G+b-a nazioartekotzearen zuzeneko onurak europar programen bitartez merkatu berrietara iristea esan nahi du, kostuak merketzea, teknologia berriak partekatzean arriskuak gutxitzea… Gainera, nazioarteko bazkideekin lankidetzan aritzeak ordura arte enpresek inoiz planteatu gabeko negozio-aukera berriak ireki ditzake.
Gainera, 2006tik 2013 arte, ERA-NETek Euskadin 45.6 milioi euro baino gehiago mobilizatu dituzte, eta 160 euskal enpresak baino gehiagok parte hartu dute ERANET ekimen desberdinetan, hala nola materialen zientzia eta teknologiako sektoreetan, bioteknologian, fabrikazio aurreratuan, garraioan eta abarretan. Hartara, ERA-NETak lanabes oso baliagarri bezala ageri dira ETEek lehen pauso bat eman dezaten beren I+G+b-aren nazioartekotze-prozesuan.