Maiatzaren 17an, 18an eta 19an Manumix Interreg Europe proiektuko lau eskualde europarren  lehen topaketa edo Learning Journey saioa egin da Euskadin. Helburua, ekoizpen aurreratuko I+G+b politikak hobetzeko ebaluazioa egitea izan da.

Jardunaldien lehen eguna Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen. Bertan, Manumixeko kide diren Lituaniak, Galesek, Piamontek eta Euskadik ideia-trukean parte hartu dute beste 20 eskualde europarretako arduradunekin. Landutako gaiak industria 4.0ren nazioartekotzea edo ekoizpen aurreratuko I+G+b politiken ebaluazioa izan dira.

Jardunaldiek maiatzaren 18an eta 19an zehar jarraitu zuten. Zamudioko Teknologia Parkean proiektuan parte hartzen zuten eskualdeetako espezializazio adimentsuaren estrategia landu zen eta ekoizpen aurreratuko, gobernantza-ereduko, eta horien tresna eta ebaluaketetako estrategiaren inguruan Orkestrak gauzatutako ikerketaren emaitzak erakutsi ziren.

Lehenengo Learning Journey honetan zehar, Learning Pillars deitutako proiektuko bost ikasketa-oinarrietako lehena landu da: ekoizpen aurreraturako berrikuntzako politiken nahastea lantzen duena. Lansaioan, partaideek berrikuntzan erreferentziazkoak diren herrialdeen jardunbide egokiak ikasteko eta norberaren eskualdeetan ekoizpen aurreratuko tresnen konbinaziotik eratorritako esperientziak partekatzeko aukera izan dute.

Hurrengo Manumixeko Learning Journeya 2017ko laugarren hiruhilekoan izango da, Turinen (Italia).

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago