Datorren martxoaren 21era arte aurkez daitezke Manunet laguntza-programara fabrikazio aurreratuko I+G proiektuak, beren garapenerako finantzaketa behar dutenak. Manunet Fabrikazio aurreratuko europar sarea da, Eusko Jaurlaritzak zuzendua eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatua. Fabrikazio aurreratuan I+G+b-ari laguntzeko Europako politikak, nazio eta eskualdeetakoak, koordinatzen ditu, enpresa txiki eta ertainen nazioz gaindiko lankidetzan. Eusko Jaurlaritza da buru lehiakortasuna, bereziki fabrikazio aurreratuaren sektoreko ETEena, hobetzeko ekinbide honetan. Hau da RIS 3 Euskadi euskal espezializazio adimendunaren ildo estrategikoetako bat, zientzia- eta teknologia-gaitasunen kontzentraziorik handiena batzen duena. Industria-sektoreak euskal BPGaren ia % 21 sortzen du, enplegu guztiaren % 20,5 ere bai, eta euskal I+G osoaren % 31,7 inbertitzen du.

Manuneten 10 herrialde eta 14 eskualde daude, Euskadi buru dela, eta lehentasun estrategiko gisa fabrikazio aurreratua duten lurraldeen arteko sinergiak sortzen dituzte. Horregatik, Europako Batzordeak espezializazio adimendunaren estrategia nazioartekotzeko tresna baten adibidetzat dauka Manunet RIS3.

2006an sortu zenetik, Manunet-ek 12 deialdi egin ditu eta horien onuradunak ETEak izan dira kasuen %76an, eta 152 milioi euroko balioa duten laguntzak eman ditu.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago