Martxoarekin udaberria iristen da eta urtaro honek ordu-aldaketa ekartzen du berekin. Aldaketa honek eragin ditzakeen nahasmendu edo arazoez haratago, Euskadin aldatzen ez dena bultzada berritzailea da, eta asko dira Innobasqueren webgunean eta sare sozialetan jaso diren ekinbideak eta albisteak. Ondoren, hona hemen interes handiena sortu dutenetako batzuk.

Ikasi nahi duzu ingelesa erraz eta azkar? 

Euskal gazte ekintzaileen talde batek Kuaderno.com sortu du, ingelesa ikasteko online tresna, erraza eta atsegina, ordenagailu, tablet eta mugikorretan erabil daitekeena. Metodoa oso erraza da. Kuaderno.com-ek, 5 eta 12 urte arteko haurrentzako eskolen osagarri gisa pentsatuta, adin eta maila askotara egokitutako irakurgaien biblioteka eskaintzen die eskola eta familiei, audioa ingelesez dela; ikasle bakoitzari bere erritmoan aurrera egiteko eta irakurgaiak lagunekin partekatzeko aukera ematen zaio.

FLLren Espainiako finalean Aurkezpen Onenari emandako Saria jaso du El Regato Ikastetxeak

Barakaldoko (Bizkaia) El Regato ikastetxeko taldeak gaur Tenerifen Aurkezpen Onenari ematen zaion Saria jaso du FIRST Lego League (FLL España) txapelketako finalean izan duen parte-hartzeagatik; ikasleentzako zientzia eta teknologiako txapelketa hau Tenerifeko Kabildoak eta Scientia Fundazioak antolatu dute. Nafarroako Mechatronics Ants taldea lehen tokian sailkatu da txapelketa honetan, eta bertan parte-hartzaile izan dira Zornotzako (Bizkaia) Karmengo Ama Ikastetxeko eta Arrasateko (Gipuzkoa) Arizmendi Ikastolako talde bana ere. 

Euskaldun ospetsuak, baduzu minutu-erdi bat horiek ezagutzeko?

Euskal kultura eta gizarteko gizon-emakumeen izena daramaten ehunka kale, ikastetxe eta eraikin ikusten dira egunero. Baina, jakin badakigu nor izan ziren Gabriel ArestiJoan GaraiMaria Maeztu edo Dolores Ibarruri?? Euskomedia Fundazioak euskal pertsona ospetsu horietako batzuk aukeratu ditu eta mikrobideo animatuak egin ditu, minutura iristen ez direnak, eta pertsona ospetsu horien bizitzako bost bizipen, esaldi eta irudi esanguratsuenak jasotzen dira horietan.  

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareari buruzko Dekretuaren zirriborro berria

Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) arautzen duen dekretuaren zirriborro berria zabaldu du gaur. Behin-betiko dekretua datozen hilabeteetan argitaratuko da eta sare berrian sartzeko eragile guztiek akreditaturik egon behar dutela ezarriko du. Gaur egun akreditaturik dauden eragileek, ZTBESeko kide izaten jarraitzeko, Dekretua argitaratzen denetik hilabeteko epea izango dute berriz akreditatzeko eskaera aurkezteko. Arau hau Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020 Planean adierazitako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) berrantolaketan kokatzen da.

Datorren robotika-iraultza

“Mundu guztiak prest egon behar du. Teknologien kostuengatik eta automatizazioagatik industriak eta lehia nola aldatzen ari diren ulertu behar da. Baita ere beharrezkoa da jendea gaitasun berrietan prestatzen hastea. Datorren iraultza robotikoak birdefinitu egin dezake fabrikazio globalaren panorama”. Hori da robotika aurreratuari buruz BCGek egin berri duen txosten baten ondorioa.

Baina sare sozialetan ere hitz egin da berrikuntzaz, eta hona hemen adibide bat.

Twitter-en

Facebook-en

3 euskal ekintzaile gaztek esku-langintza zehaztasun teknologikoarekin uztartu dute eguzkitarako zurezko betaurrekoak sortzeko  https://ow.ly/KLWDO

Slideshare-n

 

Eta Youtube-n

Asunción Gómez, Emakume Teknologoarentzako II. Ada Byron sariaren irabazlea

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago