Mentoring jendearen ahalmena garatzen duen tresna da, ezagupenen transferentziaren eta eskarmentuak ematen duen ikaskuntzaren bidez, gidariarena egiten duen mentorearen eta beste pertsona baten artean ezarritako harreman pertsonal eta konfiantzazkoaren barruan. Mentorearen eginkizuna mentorizaturiko pertsonaren garapen pertsonal eta profesionala sustatzea da ezagutza eta eskarmentua partekatuz. Harremana elkarrekiko begirune eta komunikazioan oinarritzen da, eta aldian behin bi aldeak elkartzea eskatzen du ideiak trukatzeko, aurrerabideaz eztabaidatzeko eta helburuak ezartzeko.

Hauxe da zehazki gertatzen dena Ahalbidetuk sustaturiko “Aprender haciendo – Eginez ikasi” programan; dagoeneko abian da hirugarren edizioa. Ahalbidetu 50 laguneko Elkartea da, 30 urtez beheko gazte graduatuen enplegagarritasuna hobetu nahi duena, baita ekintzailetza bideratu ere, enpresekin eta arazoak konponbide bihurtzen dituzten proiektuetan oinarrituriko negozio-planen finantzatzaileekin harremana sustatuz. Preskriptore diren enpresek praktikatako kontratuak eskaintzen dizkiete programa arrakastaz gainditzen dutenei.

Programan zenbait gaitasun lantzen dira: ekinbidea, komunikazioa, denboraren kudeaketa, arazoen ebazpena, erabakiak hartzea, talde-lana, helburuak finkatzea, plangintza, emaitzetara orientatzea eta bileren eraginkortasuna.

Programa enpresa edo start up baten proiektu edo plan bat gauzatzea da 25 astetan, txandakatuz joaten diren pertsonez osaturiko talde baten aldetik. Mentoreak ─pertsona boluntarioa eta eskarmentu handikoa─ lagundu eta inspiratu egingo du graduatua prozesu honetan. Mandatua kalitatea ebaluatzen duen zuzendari-panel baten aurrean aurkezten da azkenean.

Ahalbidetu-ren programa hau babesten dutenak: Vicinay Cadenas, CIE Automotive, Global Dominion Access, Inser Robótica, Gamesa, RBT Consulting, Oneka Arkitektura, Rener Energia Birgaikuntza, Tecnalia, EBI Eficient Facilities, Redline Aholkulari Teknologikoak, Kereon Partners, Petronor, OPE Aholkulariak, Teknimp Energia eta Ingurumena, Bentas Taldea, Vinzeo, NER Group, Icaza, Walter Pack, Aernnova, Lointek eta Sopuerta Tailer Mekanikoak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago