Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

  

Urriaren 21-22an

NAZIOARTEKO II. ENPLEGU BILTZARRA ETA “MERKALAN” 2019 I. ENPLEGU ETA FORMAKUNTZA AZOKA. Donostian

Kalitatezko Enplegu inklusiboa sustatzeak lankidetza estua eskatzen du erakunde publikoen eta gizarte-eragileen artean. Kalitatezko enplegua sortzeko erronka eta aukerei buruz hausnarketa partekatua bultzatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak Nazioarteko II. Enplegu Biltzarra antolatu du Donostian. Bost lan-saiotan zehar, Nazioarteko II. Enplegu Biltzarrak kalitatezko enplegua sortzeko funtsezkoak diren zenbait gai aztertuko ditu: esparrua eta joera globalak, lidergoa eta Europako eta nazioarteko erakundeen ikuspegia, erreferentziazko herrialde eta lurraldeen estrategiak, enpresa- eta finantza-ekimen arrakastatsuak, gazteek enplegua lortzea, baita enpresa-eredu parte-hartzaile eta inklusiboaren aldeko apustua ere. Hausnarketa partekatu honekin batera, edizio honetan ekimen zehatz bat dago kalitatezko enplegua lortu ahal izateko: Merkalan, Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzuaren) I. Enplegu eta Formakuntza Azoka. Merkalan-ek areagotu egingo du enplegu-politika aktiboen diseinu eta egikaritzan parte diren eragileen arteko lankidetza, pertsonen eta enpresen arteko bitartekotza errazten dutelarik enpleguaren eta formakuntzaren eremuan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

 

Urriaren 21etik 25era

150 EUROPEAN STUDY GROUP WITH INDUSTRY. Bilbon

European Study Group with Industry (ESGI 150)  delakoaren 150. edizioan 5 euskal enpresak proposaturiko industria- eta kirol-eremuko erronketan lan egingo dute hainbat zientzialarik, matematika-ikerketak industria-sektoreari zer eskain diezaiokeen erakusteko. Ekitaldian Athletic Club, CAF, Euskaltel, Iberdrola eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren parte-hartzea izango da. ESGI taldeak matematikaren eta industriaren artean ezagutza eta teknologia transferitzeko nazioarteko ekimen bat dira, Oxfordeko Unibertsitatean 1968an sortua. Bere helburu nagusien artean nabarmentzekoak dira matematikarien eta enpresen artean lan-harremanak ezartzea, eta jakintza-arlo honek industriarentzat duen garrantzia ezagutaraztea.

Antolatzaileak: BCAM eta BEAZ

 

Urriaren 24an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Derion (Bizkaia)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Txorierriko eskualdea hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Behargintza Txorierri, Spri eta Innobasque

 

EMAITEK PLUS 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Emaitek Plus Programak teknologia-zentro multifokalizatuen eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroen jarduera ez-ekonomikoa laguntzen du, finantzaketa esleitzen zaielarik beraien jardueraren emaitza globalak ebaluatuz eta aztertuz.

Deitzailea: Spri taldea

 

RIS 3 EUSKADI: EKONOMIA ZIRKULARRA, BARNE-EKINTZAILETZARAKO AUKERAMarkina Xemeinen (Bizkaia)

Jardunaldian ekonomia zirkularraren aukerak, karbono-aztarna eta birmanufaktura, ekodiseinua eta serbitizazioa bezalako kontzeptuak landuko dira. Parte-hartzaileak: Ihobe, Aclima, Mondragon Unibertsitatea, Ekorec eta Orona. Izen-emateak e-postaz: mtxakartegi@azarofundazioa.com, edo telefonoz: 94 616 91 72.

Antolatzailea: Azaro Fundazioa eta Innobasque

 

LIDERRAK NAZIOARTEKO MERKATU-NITXOETAN: GARRANTZI EKONOMIKOA, EZAUGARRIAK ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK. Bilbon

Bart Kamp ikertzailearen hitzaldia; Negozioen Nazioartekotze eta Serbitizazio Arloko ikertzaile nagusia da Orkestra-IVCen.

Antolatzaileak: Orkestra eta Sociedad El Sitio

 

Urriaren 24ra arte

GIZARTEAREN ERRONKETARA BIDERATUTAKO IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZAREN PROGRAMAKO ERRONKAK-LANKIDETZA. ZIENTZIA ETA TEKNIKA ETA BERRIKUNTZAKO IKERKETARAKO ESTATU-PLANA 2017-2020

Erronkak-Lankidetza deialdiaren helburua enpresen eta ikerketa-erakundeen arteko lankidetza-proiektuak bultzatzea da, teknologia berriak sustatzeko, ideia eta teknika berrien enpresa-aplikazioa ere bai, eta produktu eta zerbitzu berriak sortzen laguntzeko helburuaz. Proiektu hauekin I+G+bren masa kritiko bat sortzea estimulatu nahi da, izaera interdiziplinarra izango duena, beharrezkoa irtenbideen bilaketan aurrera egiteko Erronketan ezarritako lehentasunen arabera, enpresa berritzaileak sortzea sustatzeko, lehendik dauden enpresen jarduera jarduera berritzailera orientatzeko, inbertsio pribatua mobilizatzeko, enplegua sortzeko eta herrialdeko balantza teknologikoa hobetzeko, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Espainiako Sistemaren eta bere eragileen nazioarteko lidergo-gaitasuna indartzeko ere, enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzen lagunduz.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

Urriaren 25ean

RIS3 EUSKADI: ELIKADURA PERTSONALIZATZEA ZAHARTZAROAN. Hondarribian (Gipuzkoa)

Sektore sozio-sanitarioko ETEek elikadurari buruz dituzten premiak ezagutarazteko jardunaldia.
Sektore sozio-sanitario eta elikadura-sektoreko ETEen, LH-ko ikastetxeen eta teknologia-zentroen artean lankidetza bultzatzea. Ekitaldia lagungarri izango da zahartze aktiborako elikadura osasungarrian konponbide berritzaileak bilatzeko, eta senior jendearentzat gastronomia-garapen berriak sortzeko. Baieztatu joateko asmoa: berrikuntza@plaiaundi.eus

Antolatzaileak: Plaiaundi Institutua eta Innobasque

Urriaren 26tik 31ra

WEEKINN. Donostian

WeekINN, Berrikuntza Astearen 6. edizioan askotariko jarduerak izango dira, enpresa berritzaileekin, teknologia- eta ikerketa-zentroekin, unibertsitate eta ikastetxeekin lankidetzan antolatuak, baita zinema, argazkigintza, gastronomia, zientzia eta kirolari loturiko beste batzuekin ere. Ekimen honek berrikuntzaren garrantziaz sentsibilizatzen du, prestatu eta ezaupideak hurbiltzen ditu, eta era guztietako eragileak, berrikuntzara orientatuak, ezagutarazten eta sentsibilizatzen ditu.

Antolatzailea: Donostiako Sustapena

Urriaren 26an

12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen

Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.

Antolatzailea: Bizkaia Talent

 

Urriaren 28an

BLOCKCHAIN HASTAPENETAKO TAILERRA ETA ERABILERA-KASUAK SEKTOREKA. Donostian

Donostia WeekINNen esparruan antolaturiko tailerra. SMART sektorearentzako Blockchain-aren aukerei buruzko jardunaldi tekniko honetan Blockchain zer den eta zertarako balio duen azalduko da, baita bere erabilera ere energian, logistikan, eraikuntzan eta argiztapen adimendunean.

Antolatzailea: Donostiako Sustapena

 

Urriaren 29an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Bilbon (Bizkaia)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Bilbo Handiaren eskualdea hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Spri eta Innobasque

 

TOPAGUNEA ESTRATEGIA: MUGIKORTASUN ADIMENDUNA ETA JASANGARRIA. Bilbon

Garraio-arloko aurrerapenak aztertuko dira, mugikortasun elektrikoa, garraio adimendunen sistemak, hiri-mugikortasuna, datu-fluxua, gizarte aldaketak mugikortasunean, enpresa-aukerak eta abar.

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

 

BIM AZPIEGITURETAN, DISEINUTIK LANKIDETZARA. Bilbon

Jardunaldian lan-mahaiak izango dira gai hauetaz: Autodesk, Azpiegituren merkatua. Ikuspegi Globala; Azpiegituretarako BIMaren aurkezpena. 3-aren boterea; Elkarlaneko konponbideak mundu digitalaren eta azpiegituren artean; Errealitate Birtualeko erakustaldia. Parte hartzeko, izena eman behar da esteka honetan.

Antolatzailea: Gaia

 

Urriaren 30etik azaroaren 1era

BIME TECH. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekoizpenera emandako arloa, BIME PROren bihotzean. tamaina guztietako ekitaldietan irtenbideak ematen dituzten teknikarientzat, zerbitzu-enpresa eta profesionalentzat sortu da BIME TECH, sektorean urteak daramatzaten pertsona horiek guztiak hartzeko, baita sektorearen parte izatera sartu nahi dutenak ere. Hitzaldi eta solasaldiak aditu onenekin, bizitza errazten dizuten berrikuntzak eta, nola ez, negozio-aukera asko. Eskatu akreditazioa: bimetech@bime.net

Antolatzailea: Last Tour

 

Urriaren 30ean

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Gasteizen (Araba)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Arabako Lautada hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Gasteizko Udala, Spri eta Innobasque

 

TOKIAN TOKIKOTIK PROIEKTU ESTRATEGIKOAK MARTXAN JARTZEKO BERRIKUNTZA. Talent Housen, Donostia

Tokiko eremuan proiektu estrategikoak zehaztu, abian jarri eta kudeatzeko erakunde eta profesional teknikoei zuzendutako jardunaldia. Ekonomiaren Garapen eremuko latinoamerikar eta europar agentziak eta erakundeak izango dira bertan. Alaitz Landaluzek, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendariak, parte hartuko du.

Antolatzailea: Donostiako Sustapena

    

Urriaren 31n

LANTEGI BATUAK-EN GIZARTE-BALIO INTEGRATUA. Bilbon

Lantegi Batuak-ek azken 10 urteotan egin duen lanaren emaitzak aurkezten ditu.

Antolatzailea: Lantegi Batuak

 

LAN-GOSARIA: LEHIA, BESTE URRATS BAT ARAUDIAK BETETZEKO KULTURAN. Bilbon

Compliance Gida aurkeztuko da Lehia arloan. 

Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza

 

Urriaren 31ra arte

TIC CÁMARAS PROGRAMA. ETE-ETAN IKT-AK SARTZEKO LAGUNTZAK. ARABA 2019P

Arabako Merkataritza Ganberaren ganbera-mugapeko enpresentzat laguntzak TICCámaras programan, beraien eskura jartzen direlarik IKTen lagundutako diagnosi- eta ezarpen-zerbitzuak. Jarduketa honen helburu nagusia da ETEen ohiko jardueran IKTen sartze sistematikoa bultzatzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakor gisa, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzea ere.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS

Programa honek berrikuntzaren kultura onartzea sustatzen du, baita hori enpresa-kudeaketan sartzea ere, tresna estrategiko bihurtu arte, Arabako enpresa txiki eta ertainen artean hazkunde eutsia lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

PILOTU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen… berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.

Deitzailea: Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TALENTU BERRITZAILEA. DONOSTIA 2019

Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. IK4 BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko .

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

TXIKIZKAKO MERKATARITZA-PLANA. MERKATARITZA-BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK. ARABA 2019

Programaren helburua enpresa-berrikuntza sustatzea da, saltegiaren modernizazioa, enpresaburuen gaikuntza eta ekimen ekintzailea indartzea, azken batean, txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna sustatzea. Txikizkako Merkataritza Programaren esparruan Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak sartzen dira, Europako Batasuneko Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatua. Tailerrak ere izango dira.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

Azaroaren 1etik 3ra

MAKER FAIRE BILBAO TEKNOLOGIA SORTZAILEEN NAZIOARTEKO JAIALDIA. Bilbao Azkuna Zentroan, Bilbon

Bilbao Maker Faire planeta osoan maila globalean egiten den Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdi handiena da. Munduko pertsona asmatzaile eta sortzaileak batzen dira, eta asmakuntza, sormen eta buru-argitasunaren erakusleiho bihurtzen da, publiko guztientzat pentsatua, Maker mugimenduaren ospakizuna izateaz gain. Hemen jendeak bere sorkuntzak erakusten dizkio munduari, eta ikasi nahi dutenekin partekatzen du norberak dakiena. Maker-en artean era guztietako jendea dago, era guztietako adin eta jatorrikoa: teknologiaren fan-ak, artisauak, zientzialariak edo garajeko asmatzaileak. Maker Faire-ren helburua ondo pasaraztea da, informatzea eta erkidego honetako jendea konektatzea hazi dadin.

Antolatzailea: Espacio Open

 

 Azaroaren 4an

GLOBAL INNOVATION DAY

Berrikuntza disruptiboa izango da Global Innovation Dayren hari gidaria, aurten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Asteari hasiera emango diolarik. Ekitaldiari hasiera Iñigo Urkullu kehendakariak emango dio. Ondoren, Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak, adimen artifizialean espezialistek, teknologia honen ahalmena azalduko dute berrikuntza disruptiboak sortzeko fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientziak/osasunean, RIS3 Euskadi espezializazio-estrategia adimendunaren lehentasunezko eremuetan. Horien ondoren, merkatuak irauli dituzten berrikuntza disruptiboko euskal proiektu batzuk ezagutaraziko dira.  

Bertaratzeko, beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.  

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

BERRINDUSTRIALIZATZEKO ETA INDUSTRIA-LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA

Industria-inbertsiorako finantza-laguntza honen helburua industria-garapena bultzatzea da enpresa-hobekuntzaren eta ekoizpen-sektoreen efizientziaren bidez, arreta berezia jarrita beren produktu eta prozesuetan teknologia aurreratuak sartzen dituzten enpresei, ahalik eta balio erantsiaren ekarpenik handienarekin enplegu gaitua sortzen dutenei, eta gure esportazio-oinarria eta industria-produktuen presentzia beste merkatu batzuetan handiagotzen laguntzen dutenei. Industria-ezarpen berriak lagunduko dira, bai aurrez zegoen beste leku batetik jarduera lekualdatu delako edo establezimendu berria sortu delako, baita ekoizteko gaitasuna gehitu delako ere ekoizpen-lerro berriak ezarriz aurretik zeuden establezimenduetan. Aurretik dauden ekoizpen-lerroetan edozein eratako hobekuntza edo aldaketak egitea ere laguntzen da.

Deitzailea:  Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa

 Azaroaren 5ean

EKOIZPEN-INSTALAZIO PILOTUAK GARRAIO, INDUSTRIA ETA OSASUNERAKO. EPPN WORKSHOP. Donostian

Arrakastazko ekoizpen pilotua lortzea, laborategiko eskalatik ekoizpen-eskala pilotu txikietaraino, arrakasta-faktore garrantzitsua da ekoizpen-enpresen berrikuntza- eta kudeaketa-gaitasunean. EPPN (European Network for Pilot Production Facilities and Innovation Hubs) Ekoizpen Instalazio Pilotuen eta Berrikuntza Zentroen Europako Sarea da. Instalazio pilotuak eta berrikuntza irekiko proba-bankuak eskalaketa-premiei arin erantzuten dieten azpiegiturak dira, funtsezkoak ETE eta startupentzat. Bere lehiakortasunean Europako industria hobetzen laguntzen duten tresna erabilgarriak dira, baita ere negozioa sortzen eta negozio berriak, enpleguak eta hazkundea sortzen ere Europa osoan, azpiegitura espezifikoak eta zerbitzu-ekosistema eskainiz. Workshop honek instalazio pilotuen artean esperientziak trukatzeko eta industriarekin gerora harremanak ezartzeko aukera eskaintzen du.

Antolatzailea: EEN

 

Azaroaren 6an eta 7an

POSTADDITIVE. Donostian

Fabrikazio gehigarrian prozesatu ondoko teknologiei buruzko biltzarra. Cidetec Surface Engineering-ek Donostian fabrikazio gehigarri bidez ekoitzitako materialen prozesatu ondoko teknologietan aditu nagusiak batuko ditu PostAdditive 2019 Biltzarrean. Bi egun horietan teknologia hauek eskaintzen dituzten azken aurrerapenen eta industria-aukeren ikuspegi globala emango da.

Antolatzailea: Cidetec Surface Engineering

 

Azaroaren 7ra arte

BCAM-EN DOKTORETZA-IKASLEENTZAKO DOKTORETZA-AURREKO KONTRATUETARAKO DEIALDIA

Severo Ochoa Bikaintasun Ikerketa Zentroetan edo 2019ko deialdian finantzaturiko ikerketa-proiektuen barruan egingo diren doktoretza-kontratuen deialdia. Eskaerak egiteko epea zabalik izango da 2019ko urriaren 17tik azaroaren 7ko 14:00etara. Eskaera guztiak MINECO bidalketa-zerbitzuaren bidez bidali behar dira. Deialdiak 7 doktore-postu eskaintzen ditu Matematika Aplikatuko Euskal Zentroan (BCAM). Lau doktore-postu eskaintzen dira “Severo Ochoa” akreditazioari dagokionez honako arlo hauetan: Core Matematika Aplikatua, Matematika Konputazionala, Matematikaren Aplikazioak eta Adimen Artifiziala. Sei postu gehigarri eskaintzen dira Severo Ochoa zentro guztietan Pazifikoko Aliantzako nazioetako (Txile, Mexiko, Kolonbia eta Peru) eskatzaileentzat. Baita ere hiru postu eskaintzen dira zentroan egiten diren ikerketa-proiektu hauen barruan.

Deitzaileak: BCAM eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

Azaroaren 6tik 10era

Zientzia Astea 2019

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Antolatzailea: UPV/EHU

 

Azaroaren 11ra arte

KALITATE GASTRONOMIKOA SUSTATZEKO PROGRAMAREN MINIMIS ARAUBIDEAN JASOTAKO LAGUNTZAK, GASTROBIKAIN 2019

Helburua da gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea, eta horrela tituludun berrien negozio gastronomiko berriak eta ospe handiko gastronomia-negozioen bikaintasuna sendotzea. Bi programa ezartzen dira, bat proiektu gastronomiko berriak sustatzeko eta bestea bikaintasuna sendotzeko. Helburua da ibilbide eta kalitate oneko establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektoreko kalitate-estandar eta akreditazioetan aitortzaren hobekuntza lortzeko, bereziki nazioartean aitorturiko bikaintasun gastronomikoaren jatetxe eta ranking gidetan.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 Azaroaren 13an

SCRUM HOBEKUNTZAREN KATALIZATZAILE GISA ENPRESETAN. Hernanin (Gipuzkoan)

Basque Project Management III. Biltzarrak ulertu nahi du Scrum nola izan daitekeen lagungarri zerbitzu- eta industria-enpresetan proiektuen kudeaketan eta produktuen garapenean. 

Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea

 

Azaroaren 14an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Guardian (Araba)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Arabako Errioxa hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Arabako Merkataritza Ganbera, Spri eta Innobasque

 

MARKETIN ETA SALMENTA BILTZAR NAZIONALA. BECen (Barakaldo)

Datorren azaroaren 14an APDek Marketin eta Salmenten 4. Biltzar Nazionala antolatuko du Bilbao Exhibitión Centren. Topaketa honetan adituak elkartuko dira momentuko joerarik disruptiboenei buruz eztabaidatzeko. Marketinaren ekosistema berria aztertuko da: Teknologia berriek erabiltzaile eta bezeroekiko harreman-kanalak biderkatu dituzte. Ohiko interfazeei, paradigma berrien eragina ari zaie gehitzen: Sistema Prediktiboak, Adimen Artifiziala edo Ahotsa. Ekosistema berriak, erabilera-esperientzia pertsonalizatuagoak eta balio handiagokoak diseinatzea ahalbidetzen dutenak.

Antolatzailea: APD

 

RIS 3 JARDUNALDIA: LEHIAKORTASUN ENERGETIKOA ETA NEKAZARITZAKO AZPIPRODUKTUEN BALORIZAZIOA. Zornotza/Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Lehiakortasunari eta nekazaritzako azpiproduktuen balorizazioari buruzko jardunaldia.

Antolatzaileak: ADR Urkiola eta ADR Lea Artibai

 

Azaroaren 15ean

4.0 INDUSTRIA ZEURE ESKURA. Gasteizen

Jardunaldi honetan hurbileko kasuak ezagutaraziko dira, non 4.0 Industriako teknologia bideratzaileak sartzeari esker, enpresak lortu duen erronka bat konpontzea, bere efizientzia hobetzea edo negozio-aukera berriei ekitea. Eskaintza eta eskari teknologikoaren artean ikuspegi praktikotik, 4.0 Industria Arabako ETEen eskura dagoela ikusiko da, eta prestakuntza edo formakuntza aktibo bat dela.

Antolatzaileak: Agora, Arabako Foru Aldundia eta Araba 4.0

 

Azaroaren 17an

CERN-EK TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO PROGRAMAREN LAGUNTZAK (FTEC-SPANISH TRAINEESHIP PROGRAMME). 2019

FTEC-Spanish Traineeship Programmeko 20 espezializazio-laguntza emango dira gazte profesional zientzialari eta teknologoentzat, Genevako (Suitza) Ikerketa Nuklearreko Europar Laborategian (CERN) daudenentzat, partikula-azeleragailu handien teknologietan, detektagailu eta atxikitako azpiegituretan.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa 

 

Azaroaren 20-21ean

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTU EUROPARRETARAKO LAGUNTZAK

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Ikerketako Trakzio Proiektu Europarrak aurkezteko laguntzak, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileak buru direla.

Deitzailea: CDTI

 

Azaroaren 28ra arte

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA 

Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Deitzailea: Spri

 

Azaroaren 29ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA

Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.

Deitzailea: UPV/EHU

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak. 

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Abenduaren 19ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza, 15.000 eurorainokoa, ematen duena, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Abenduaren 30era arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. GIPUZKOA 2019

Posizionamendu edo kokapen digitaleko plana atzerriko merkatuetarako – Xpande DIGITAL. Marketin digitalak garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei aukera ematen dietelarik negozio-aukerak lortzeko atzerriko merkatuan. Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresaren online estrategia bultzatzeko, ahalik eta negoziorik handiena sortzeko helburuaz herrialde jakin batean eta marketin digitaleko tresnen bidez, honela indartuz zure nazioarteko estrategia.

Deitzailea: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera

 

Abenduaren 31ra arte

2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESETARAKO EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK 2019-2020

Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko laguntza-programa. Diru-laguntzak bi eratako jarduketetarako izan daitezke: teknologia hobetzeko ekipo eta prozesu industrialetan, eta energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.

Deitzailea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE- EVE)

 

Martxoaren 3tik 5era

ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan

Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.

 

Martxoaren 31ra arte

EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019

Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 25etik 29ra

MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

INPLANTARIAK

Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.

Deitzailea: SPRI taldea 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago