Europako Batzordeak adierazi du nolakoak izango diren lehenengo bost ikerketa- eta berrikuntza‑misioetarako lan-programak. Aste honetan minbiziaren aurkako borrokaren misioa nolakoa den azalduko dizugu.
Joan den astean ikerketa- eta berrikuntza-misioetara bideratutako erreportajeen sail bat hasi genuen; izan ere, misio horiek Horizon Europe esparru-programaren berrikuntza garrantzitsuenetako bat dira eta horien informazioa erreportaje honetan irakur dezakezu. EBk klima-aldaketara egokitzeko[1] bideari ekin ondoren, gaur minbiziaren aurka borroka egiteko misioan jarriko dugu arreta. Horretan, 2030erako xedea da gaixotasun hori pairatzen ari diren edo pairatzen egon daitezkeen hiru milioi pertsonaren bizi-kalitatea hobetzea. Hau da, misioan prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua landuko dira.
Misio honen lan-programan, EBk kezka adierazi du, urtean gero eta intzidentzia handiagoa baitago; izan ere, urtean Europako 1,3 milioi pertsona hiltzen dira eta astean 2,7 diagnostiko berri daude. Biztanleria zahartzen ari da, ingurumen-egoeragatik gero eta esposizio handiagoa dugu toxikoekiko eta ohitura txarrak ditugu, batez ere elikadurari dagokionez. Beraz, nahiz eta medikuntzak aurrera egiten duen minbiziaren aldaerak sendatzeko, gaixotasuna pairatuko duten pertsonen kopurua handituko da. Horri guztiari gehitu behar dizkiogu pandemiaren ondoren sortu zaizkigun egonezinak, horien artean, osasun-krisialdian zehar onkologia‑gaixoen zaurgarritasun ikaragarria (arrisku-biztanleriaren artean egoteagatik eta diagnostiko-probak edo azterketa medikoak atzeratu behar izatea baliabideak berriro esleitzeagatik) edo arreta espezializatua behar duten herrialdeen eta eskualdeen desberdintasunak larritzea.
Minbiziaren aurkako borrokan emaitzak hobetzeko, Europar Batasunaren arabera, zatitutako plangintzak ahaztu behar ditugu, eta baterako esfortzu bat egin behar dugu “ikerketa, berrikuntza eta politiken garapena elkartzeko”. Esfortzu hori lau arlo gakotan ezarriko da:
– Finantzaketa publikoarekin garatutako ikerketa-proiektuen emaitzen identifikatze eta ustiapen sistematikoa (bereziki, aurreko esparru-programan garatutakoak badira) eta praktika klinikora lekualdatzea azkartzea.
– Gaixotasunari buruzko ikerketa eta berrikuntzako agenda estrategiko bateratua ezartzea, nazio barneko esfortzuak zuzendu, ikerketak arrazionalizatu eta ikerketan laguntzeko azpiegitura digital espezifikoak emateko.
– Nazio barneko mailan zein EBren mailan politikak garatu eta I+b-ren arteko fisurarik gabeko lotura sortzea, besteak beste, Minbiziaren aurkako borrokarako Europako Planarekiko koordinazioa bermatzeko eta balioa emateko Minbiziari buruzko Zentroari eta Minbiziari buruzko informaziorako Europako Sistemari.
– Hainbat sektoretako agente nagusien arteko praktika onak partekatzea eta horien arteko lankidetza sustatzea, ez soilik osasunarekin lotutako sektoreen artean, baizik eta finantzen, gizarte-zientzien, humanitateen, eta abarren artean.
Bost printzipio nagusiak eta lau helburu espezifiko
Datozen hamar urteetan aurreikusitako inpaktua bermatzeko, EBk hainbat printzipio nagusi ezarri ditu asmo handiko misio honen gauzatzea gidatzeko.
– Ezagutza, ikerketa eta herrialde eta eskualdeen arteko arretarako irisgarritasun‑berdintasuna bermatzea, eta, horien artean, inguru sozioekonomiko, genero eta adin-tarte ezberdinetako pertsonen artekoa.
– Osasun-sektoreko eta horri lotutako beste sektore batzuen arteko arlo guztietan berrikuntza sustatzea.
– Ikuspuntu berritzaile guztiek emaitza onak emango ez dituztelako arrisku kontzienteak izatea ahalbidetzea.
– ‘Boluntarioen koalizioa” deitutakoarekin lan egitea. Herrialde bazkide eta estatu kide guztiek ez dute zertan helburu espezifiko guztietan lan egin, eta aintzat hartu behar dira Europan dauden nazio eta eskualdeen arteko desberdintasunak.
– Biztanleriarekiko komunikazioa eta horren konpromisoa. Informatutako eta konprometitutako biztanleria izateari esker, minbiziaren pazienteak eta hori gainditu dutenak barne, aktibo handia da misio hau arrakastaz hedatu ahal izateko. Lan hori nazio barneko lau misio-zentroen bidez garatuko da, baita urteroko ekitaldiak egitearen bidez ere.
Edozein ekimen gauzatzeko printzipio nagusi horiek aintzat hartuta, EBk lau helburu estrategiko ezarri ditu, horiei dagozkien ekintzekin. Honako hauek dira:
1. helburu espezifikoa: Minbizia hobeto ulertzea
Lehenik eta behin, gaixotasunaren garapena hobetu ulertu beharko dugu, ahalik eta faktore gehien aintzat hartuta: ingurumen-baldintzak edo pazienteak egindako lana (bere bizitza‑estiloa, dieta edo arrisku genetikoa aintzat hartuta).
– 1. ekintza. 2023an UNdesrtand Cancer (UNCAN.eu) plataforma abian jartzea; bertan EBn minbiziari buruz sortutako informazio guztia egongo da jasota eta ikerketa-komunitatearen eskura jarriko da.
– 2. ekintza. Zelula osasuntsuen inguruko ezagutza hobetzea minbizidun zelulekiko, banakako mailan zein biztanleria‑mailan.
– 3. ekintza. Teknologia berriak eta biomarkagailuak aprobetxatzea molekulen, zelulen eta paziente bakoitzaren organoen arteko interakzioak hobeto ulertzeko.
– 4. ekintza. Minbizian genetikak duen papera ezartzea eta gaixotasuna pairatzeko aukeretan eta horren garapenean nola eragiten duen ulertzea.
2. helburu espezifikoa: prebenitu daitekeena prebenitzea
Bigarren helburu espezifikoa da prebentzioa sustatzea, egungo arrisku-faktoreei eta potentzialei buruzko ezagutza sortuz eta hedatuz eta baheketa-programen errendimendua hobetuz gaixotasuna garaiz hautemateko. Ekintzak bi ataletan banatzen dira.
Informazioaren hobekuntzaren bidezko prebentzioan lau ekintza finkatzen dira.
– 1. ekintza. 2022 eta 2025 artean minbiziari buruzko informazio-zentro bakarra garatzea, prebentzioaren arloan, herrialde eta eskualdeek arrakasta-kasuak partekatzeko.
– 2. ekintza. 2024 eta 2027 artean arriskuen ebaluazioko ikerketa eta berrikuntza sustatzea, bereziki lan-arloan.
– 3. ekintza. Arrisku-faktoreen ezagutza jakinaraztea eta minbiziaren prebentzioan aplikatzeko ikerketak egitea (2022-2030).
– 4. ekintza. Beste misio batzuekiko prebentzio-sinergiak ezartzea; izan ere, beste lauen ekintzek ere minbizia prebenitzen lagunduko dute.
Bestalde, hautemate goiztiarrarekin lotuta beste hiru ekintza finkatzen dira.
– 1. ekintza. Egungo minbiziaren baheketa-programen ahulguneak eta hobetzeko aukerak identifikatzea, azkarragoak, zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak bihurtzeko eta sarbidea hobetzeko.
– 2. ekintza. 2026rako bahetzeko eta hautemate goiztiarrerako metodo eta teknologia berriak garatzea, ez inbaditzaileak edo maila txikikoak, eta xede-biztanleriaren parte-hartzea areagotzea baheketa-programa horietan.
– 3. ekintza. 2026 eta 2030 artean bahetzeko eta hautemate goiztiarrerako metodo eta teknologia berriak garatzen jarraitzea, adimen artifizialaren aukerak baliatuta.
3. helburu espezifikoa: minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua optimizatzea
Hirugarren helburua da minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua optimizatzea, sarbide parekidearen printzipioan oinarrituta. Hori ez da aplikatzen soilik kalitate handiko ikerketaren emaitzetan, baizik eta baita edozein pazientek tratamendu berrienak, pertsonalizatuak eta inbasio-maila txikikoak jasoko dituela bermatzen duten protokoloak ezartzean ere.
– 1. ekintza. 2025erako Azpiegitura Onkologiko Integralen Sarea (ICC) sortu eta finkatzea babestea.
– 2. ekintza. Senidetze-programak garatzea, arreta bikainaren ulermen komuna eta kalitateko arretaren eta ICCek gauzatu beharreko ikerketa-jardueren sarbidean parekidetasuna hobetzeko ezagutzen trukea bermatzeko.
– 3. ekintza. 2022 eta 2023 artean diagnostikoei buruzko entsegu klinikoen programa berritzaile bat garatzea.
– 4. ekintza. 2023 eta 2027 artean diagnostikoei buruzko entsegu klinikoen programa berritzaile bat garatzen jarraitzea.
4. helburu espezifikoa: pazienteen eta haien familiarren bizi-kalitatea babestea
Laugarren helburua da minbizia duten pazienteen, sendatu direnen eta familien bizi-kalitatea hobetzea, bizi-kalitatearekin lotutako funtsezko faktore eta beharren analisi zabalaren bidez. Horrek barne hartzen ditu bizi-kalitatearen iragarle goiztiarren garapena, gutxiago eragiten duten terapiak, jarraipen hobea, diagnostiko-teknologia berriak eta zainketa aringarriekiko konpromiso handiagoa.
– 1. ekintza. 2025a baino lehen, minbizia duten pazienteen eta sendatu direnen ase ez diren egungo beharrei buruzko datuak bildu eta aztertzea.
– 2. ekintza. 2023an Minbizia duen Pazientearen Europako Zentro Digitala sortzea, minbizia duten pazienteei eta sendatu direnei arreta pertsonalizatua eskaintzeko.
– 3. ekintza. Bizi-kalitatearen iragarle goiztiarrak garatzea.
– 4. ekintza. 2027a baino lehen minbizia izan duten eta sendatu diren haurrentzako jarraipen-programak diseinatzea, helduaroan ahultasuna ekiditeko.
[1] Lehenengo misioaren erreportajerako esteka atxiki behar dugu