Ashoka-k aukeraturiko hiruren artean bi euskaldun; Ashoka munduko gizarte-ekintzaileen sarerik handiena da, eta herritarren pentsaera aldatzea du helburu aldaketaren aktore, changemaker, bihurtzeko.
Ana Urrutia eta Jose Mari Luzarraga dira bi euskal gizarte-ekintzaileak, beraien ideia berritzaileen gizarte-eraginagatik hautatuak. Aitorpen edo aintzatespen honek esan nahi du hemendik aurrera laguntza estrategikoa, ikusgaitasuna eta sarearen beste onura batzuk izango dituztela, beraien lanaren eragina biderkatzeko.
Pertsona nagusien eta mendekotasuna dutenen zaintzaren paradigma aldatzea
2012. urtean, Espainian egoitzetan bizi diren pertsona nagusiek, %17,5 eta %23 artean gutxi gorabehera, euskailu murriztaileren bat daramate; Erresuma Batuan edo Alemanian euskailuen erabilera ez da %5ekoa baino handiagoa.
Ana Urrutia Beaskoa, Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Espainian pertsona nagusiak eta mendekotasuna dutenak zaintzeko sistema eraldatzen ari da, pertsonen duintasun eta bizi-kalitatean oinarrituriko eredurantz.
Zaintza Duinak Fundazioaren bidez, Libera-Care Araua sortu dute eta honek zentro sozio-sanitarioetako profesionalentzat lan egiteko beste era bat ahalbidetzen du, euskailuen erabilera ahalik eta gehien mugatuz.
Metodologia honek zaintzeko erak “aldatzea” bilatzen du, eta horren onura gizartera itzularaztea, 4 oinarri berritzaileotatik abiatuta:
- Erabiltzaileen osasuna hobetzea: onura fisikoak, psikoemozionalak eta sozialak.
- Familien gogobetetasuna hobetzea eta, ondorioz, zentroaren irudia ere hobetzea.
- Langileen motibazioa eta gogobetetasuna hobetzea eta, ondorioz, emandako zerbitzuaren kalitatea ere bai.
- Bere ezarpenak ez du ustiapen-kostu gehigarririk inplikatzen.
Gazte ekintzaileen nazioarteko komunitatea eraikitzea
2013ko GEM (Global Entrepreneurship Monitor) txostenaren arabera, “halabeharrezko” ekintzailetza Espainian %26tik %29ra gehitu bada ere, “abagunezko” ekintzailetza %33an mantentzen da, eta hori Europako batez bestekoaren azpitik dago, %47koa baita.
Jose Mari Luzarraga, Deustuko Unibertsitate Komertzialean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, gazte ekintzaileen belaunaldi bat sortzeko ahaleginetan ari da, talde-lanean eta esperimentazio bidezko ikaskuntzan oinarrituriko hezkuntza-eredu berri baten bidez.
Mondragon Unibertsitatearekin batera, prestakuntza-proposamen bat diseinatu du, foku nagusia gazteen prestakuntza jarrita, LEINN unibertsitate-graduaren bidez, eta bertan, besteak beste, enpresa kolektibo bat sortzen dute lehenengo eskola-egunean.
Gaur arte ia 700 pertsonak hartu dute parte Mondragon Team Academy-ren hezkuntza-prozesuan eta 50 enpresa baino gehiago sortu dituzte Irun, Bilbo, Madril, Oñati, Bartzelona, Amsterdam, Shangai, Pune eta Valentzian dauden 9 Lab-etan.
Ikasketak bukatu eta urtebetera ikasleen %50 ekintzailetzan ari da, eta ohiko ikasketetan, berriz %1 edo 2 bakarrik izaten da hori, eta %97 lanean ari da.
Ashoka-ren hirugarren saritua Rafael Matesanz izan da, organoak eman eta transplantatzeko munduan dagoen eredurik arrakastatsuena hedatzeko ardura duena.
Mundua eraldatzen ari diren hiru istorio. Zuk ere aldaketaren parte izan nahi duzu?