… datozen asteetarako proposamen guztien artean. Hau da zure aukera zeure jakintza eta inspirazioa areagotzeko. Murgil zaitez!
EKAINAK 28, ASTEARTEA
Erronka eta proiektu berritzaileak Euskadiko energia-industrian
Antolatzailea: Somorrostro LH
Lekua: Muskizko Kultura Etxea (Meatzari plaza, 1)
Somorrostro Heziketa Zentroak eta Muskizko Udalak Muskiz LH Udako Ikastaroen 7. edizioa antolatu dute. Helburua hau da: heziketak erantzutea profesionalen eta enpresaren aldetik dagoen espezializazio-eskaerari. Ikastaroaren hartzaileak izan daitezkeenak: Lanbide Heziketako ikasleak, zuzendaritzetakoak eta profesionalak, langile teknikoak, ekonomia- eta enpresa-eremukoak eta erakunde-eremukoak.
EKAINAK 29, ASTEAZKENA
Kanpoko Sare eta Itunak
Antolatzailea: Bilbao Metropoli-30 eta BEAZ
Lekua: BEAZ
Bilbao Metropoli-30 ari da koordinatzen ANDREkintzailea Programa, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Sailak bultzaturiko programa. Programa honen barruan Kanpoko Sare eta Itunei buruzko saio bat izango da; ekainaren 29an, asteazkenean, izango da 12:00etatik 14:00etara, BEAZen (Sabino Arana, 8), eta agian interesgarri gertatuko zaizu bertaratzea.
Emakumeekin-eko Miren Lauzirikak dinamizaturiko bi orduz, giro egokia sortuko da beste emakume ekintzaile batzuekin konektatu ahal izateko, sinergiak sortzeko, salmentak gehitzeko, aliantzak sortzeko.
EKAINAREN 30ERA ARTE
Global training bekak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako Sailak, bai Europan eta bai globalki gorabidean dauden errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide operatiboak bilatzeko helburuaz, atzerrirako beka-programa hau jarri du martxan “Global Training” deitua, EAEko gazteak herrialde batetik bestera mugi daitezen, eta beren profil akademiko eta profesionalari dagozkion jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko herrialdeetako enpresetan, aurrez planifikaturiko prestakuntza praktikoko plan batekin.
EKAINAREN 30ERA ARTE
“Berrikuntzako Elkartuak Europako ETEentzat” programa
Berrikuntzako Elkartuak Europako ETEentzat (H2020 SME Innovation Associate) programa beste ekintza pilotu bat da H2020ren esparruan, Europako ETEei eta Start-Up-ei gaikuntza handiagoko beste herrialde batzuetako ikertzaileak (doktoregoa egin ostekoak) aurkitzen lagunduko diena, negozio-ideia berritzaile bat esplora dezaten, eta kontratazioa finantzatuko du lehen urtean.
Estatuko merkatuan kontratatu ezin diren gaikuntza handiko ikertzaileak kontratatzeko hesiak kentzea da helburua, horren ezagutza erabakigarria izan daitekeelarik berrikuntza-aukerak ireki eta negozio-hazkundea lortzeko.
UZTAILAK 7, OSTEGUNA
HIRI INTERAKTIBOA IoT & Gauzaki konektatuak
Antolatzailea: Antic
Lekua: Espace Océan · Angelu, Ipar Euskal Herria (Frantzia)
Jardunaldi honetan gaian adituak elkartuko dira, eta komunitate, enpresa eta profesionalen lekukotasunak eta ekarpenak entzungo dira, eta gero truke askeak egingo dira. Bestalde, aukera ona da enpresentzat beren produktuak eta irtenbide berritzaileak aurkezteko eremu honetan.
UZTAILAREN 5ETIK 22RA
Antolatzailea: Camp Teknologikoa
Lekua: Lekandene eraikina – Bizkaiko Teknologia Parkea
UZTAILAREN 11TIK 13RA
Antolatzailea: ColaBoraBora eta UPV/EHU
Lekua: Bizkaia Aretoa
Teknologikoa zeharkako eta diziplinarteko eran interesatzen bazaizu, gizarte-zientziak, arte-praktikak, tekno-politikoa, sistema-diseinua, berrikuntzaren kudeaketa. Teknologikoaren mugak esploratzeko prest dagoen pertsona bazara, zuk inguru horrekin eskuarki duzun harremanaz haratago.
IRAILAK 27, ASTEARTEA
Fabrikazio Aurreratua eta Materialak
Antolatzailea: Innobasque, IK4 Research Alliance, Beaz Bizkaia, Spri Taldea, Eusko Jaurlaritza
Lekua: Tecnun, Manuel Lardizabal pasealekua 15, 20001-Donostia,
Vision2020 Sarearen Topaketari lotuta, eta hau Donostian izango da 2016ko irailaren 26an, Fabrikazio Aurreratu & Materialen Artekaritza Ekitaldia leku egokia da Horizon(te) 2020ko eragile nagusiekin, industria nahiz akademia-mundukoekin, elkartzeko, Europa osoko eta haratagoko bazkide izan daitezkeenen bila dabiltzalarik hurrengo NMBP & FoF deietarako.
Vision2020 Network berrikuntza-plataforma da Horizon(te) 2020 EU finantzaketa-programan parte hartzen duten ikerketa-erakunde eta konpainientzat (batez ere ETEentzat). Vision2020, NMBP & FoF-en ardazturiko topaketa, bezperan izango denez Euskal Herrian, nazioarteko sare hau ekitaldi honen antolaketaren parte izango da.
IRAILAREN 9RA ARTE
Antolatzailea: Innovalia
Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Hitzaldi-deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da.
Metromeet-en hizlari gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzeko aukera ere ematen du eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzeko, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.
IRAILAK 30, OSTEGUNA
Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde
Lekua: Innobasque
Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa
FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.
Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz.
Izen-emateak hemen
GIZONDUZ PROGRAMA
Antolatzailea: Emakunde
Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.
Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa
FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki eta bideo lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.