Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Abendua
Abenduak 14
I+G+B EUROPAKO PROGRAMEN HASTAPENEI BURUZKO IKASTAROA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
Ikastaroaren xedea da hasiera batean ezagutzera ematea I+G+b proiektuak finantzatzeko aukerak nola lortu, Europar Batasuneko programa nagusien bidez:Horizonte Europa, Life, Europa Digital, Interreg, Erasmus+, etab. Horrez gain, programa bakoitzean parte hartzeko egitura, aurrekontua, proiektu-motak eta baldintzak ezagutzera emango dira. Gainera, arrakastarako aukerak dituen proiektu bat aurkezteko gomendioak ezagutaraziko dira, I+G+b proiektuak prestatzen eta kudeatzen adituak diren pertsonen eskutik. Azkenik, kasu praktiko baten gainean lan egingo da, prestakuntzan lortutako ezagutzak aplikatzeko.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA. BARATZEZAINTZA BIRSORTZAILEA. NOLA HOBETU GURE UDALERRIETAN BARATZE-USTIATEGI BIRSORTZAILE BATEN EKINTZAILETZA-PROZESUAN LAGUNTZEKO MODUA.
Helburua da horrelako finketako ekintzaileei euskarria emateko modua zehaztea, eta sektoreko erakundeen artean sinergiak sortzea, prozesu hori egia bihurtzeko.
Eman izena: noemi@noemisalazar.com
Antolatzailea: NSG
Abenduak 15
2022ko BERRIKUNTZA GIDAREN AURKEZPENA. Guggenheim museoan (Bilbo).
Euskadiko Berrikuntza Gidaren XVI. edizioaren aurkezpena.Estrategia Empresarialek osatzen du gida, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. Ekitaldiari amaiera emango dio Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak.
Antolatzailea: Estrategia Enpresarial
Abenduak 22
BKENPRESARIAK 2022 EMATEA. Puerta de Bilbao hotela (Rio Castaños kalea 2, Barakaldo).
Helburua da jendaurrean aitortzea enpresa txiki eta ertainek hiriaren hazkunde sozioekonomikoan egiten duten ekarpena. Ekitaldiak erakundeetako eta enpresa-munduko ordezkariak izango ditu. Horregatik, espero dugu gurekin izatea Barakaldoko bost ETEk hainbat kategoriatan aitorpena jasoko duten ekitaldi honetan.
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUROPAKO TOPAGUNEA
Europa hegoaldeko I+G+b topagune nagusia. Zientzia eta teknologiako ezagutzak partekatu, berrikuntza sustatu eta zientzia eta enpresekin konektatuko da. Ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko funtsezko topagune profesionala eta sektore anitzekoa da. Transfiere ezinbesteko hitzordu bihurtzen da urtero Malagan ekosistemako eragileentzat, honako hau egiteko aukera baitute: B2B kontaktu berriak ezarri, networkinga egin, partner berriak aurkitu, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezarri eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutu.
Antolatzaileak: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Urtarrila
Urtarrilaren 31ra arte
NEW EUROPEAN BAUHAUS 2023 SARIEN DEIALDIA
Azken bi edizioen arrakastaren ostean (EBko estatu kideen hiru mila hautagaitza baino gehiago jaso zituzten), 2023ko lehiaketan hamabost ekimen eredugarri sarituko dira, jasangarritasunarekin, estetikarekin eta inklusibotasunarekin lotuak; izan ere, horiek dira New European Bauhausaren funtsezko baloreak. 2023a Europako Gaitasunen Urtea (edo European Skills Year ingelesez) dela aprobetxatuz, aurtengo edizioak hezkuntzari eta ikaskuntzari lotutako atal bat izango du.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Apirila
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe