EBk ETE-en eskura jarri ditu hainbat doako kanal eta tresna, beren ikerketa eta berrikuntzei ikusgarritasun handiagoa eman ahal izateko
Horizon Europe programaren inguruan artikulu asko irakurri ondoren, programa amaitu eta gero zer gertatzen den galdetuko diozu zure buruari: zer egin daitekeen esparru-programaren laguntza lortu duen proiektu baten emaitzen onura handiena ateratzeko, nola lortu daitekeen sortutako ezagutzak ahalik eta inpaktu handiena izatea, ekonomikoa, soziala, teknologikoa edo zientzia-inpaktua izanik. Jakizu ez dela soilik zuk duzun kezka bat; Bruselan ere interes handia dago Batasunean egindako ikerketa eta berrikuntzak hedatu eta ustiatzen laguntzeko. Interes hori, besteak beste, Horizon Europe Booster doako aholkularitza zerbitzu espezializatua sortzean islatzen da.
Gainera, pentsa ezazu proiektu horiek zure enpresarentzako onurak Berrikuntzako Europako Espazioak izango dituenaren berdinak direla. Ustiatu nahi dugun ekimen zehatzaren emaitzak hobetzeaz gain, talentu berriak erakartzeko baliagarria da; ikusgarritasuna eratzen du eta nazioarteko eta diziplina askotako lankidetza-aukera berriak ekar ditzaketen kontaktuak sor ditzake, eta, azkenik, beste finantzaketa-iturrirako sarbidea babesten du. Era berean, proiektua behar bezain disruptiboa bada, oihartzun politikoa izan dezake, eta produktu edo zerbitzuei dagozkien legegintza-aldaketak sortu.
Eta, zer argitaratu daiteke? Europar Batzordeak gomendatzen du batez ere emaitza-gako ustiagarriak (KER) argitaratzea. Edonola ere, patenteak ere hedatu daitezke, eta, nola ez, garatutako produktu eta zerbitzuak ere.
Lana errazteko, eta batez ere ETE-ei laguntzeko, EBk hainbat laguntza-tresna eskaintzen ditu ustiapen- eta hedapen-lanetan laguntzeko, hau da, jargoi teknikoan esaten den moduan, D&Eak eskaintzen ditu. Jarraian, laguntza hori jasotzeko erabili ditzakezun zerbitzuetako batzuk zerrendatu ditugu:
‘Open Science’ Agendaren jarraipena
Zientzia irekia da ikerketa baten fase guztietan lan kolaboratiboan eta gardentasunean oinarritutako ikuspuntu bat: datuen bilketaren fasetik, emaitzak ebaluatzeko fasera. Ikerketaren emaitzak guztiontzako eskuragarriagoak badira, zientzia eraginkor eta hobe bat lor daiteke, eta sektore publiko zein pribatuetan berrikuntza sustatu. beraz, Batzordeak eskatzen du finantzaketa lortzen duten agenteek ezagutza hori hedatzeko.
Prozesua erraza eta produktiboa egiteko, Batzordeak hainbat tresna eskaintzen ditu, horien artean, Open Research Europe: sarbide irekiko argitalpen-plataforma bat, esparru-programa baten barruko ikerketa baten emaitzak aurkezten dituzten zientzia-artikuluetarako. Horrez gain, Zientzia Irekiko Europako Hodeia (EOSC ingeleseko sigletan) tresna dago: Europan datozen urteotan sortzen diren zientzia irekiko zerbitzu, tresna eta datu guztiak batzen dituen azpiegitura birtual bat osatu nahi du, zientzia-komunitate osoaren eskura jartzeko.
Izan proaktiboa
Dirulaguntza-erabakia sinatu ondoren, Batzordeak CORDISen webgunean proiektu bakoitzari orri bana esleitu dio. Izan ere, CORDIS EBren ikerketa eta berrikuntza proiektuen emaitzen inguruko informazioa emateko zerbitzua da. Kanal horren bidez argitaratutako informazio guztia proiektuan parte hartzen duten agenteen eskura egongo da. Beraz EBk horiek proaktiboak izatera animatzen ditu, zerbitzu ofizial honetan sartuta egotean, egon daitezkeen merkataritza-inbertitzaile edo kideekiko ikusgarritasun handiena izateko.
Halaber, proiektu bakoitzaren xede publikoari zuzendutako ikuspuntua lortzeko, Batzordeak berriki Horizon Europeren Emaitzen Plataforma (HRP) sortu du:
Erabili daitezkeen emaitza-gakoen inguruko ikus-entzunezko edukiak argitaratzeko berariaz osatutako tresna bat.
Edonola ere, ezer gutxik ematen du sari batek bezainbeste ikusgarritasun. Horrenbestez, hautagaitza bat aurkeztu dezakezu Horizon Impact Award lehiaketan; urtero ospatzen da eta EBk gizartean eragin handia izan dezaketen amaitutako proiektuak saritzen ditu. Aintzat hartu lehiaketaren garrantzia: 2020ko edizioko emanaldia 76.000 pertsona baino gehiagok ikusi zuten YouTube bidez. Eta, horrez gain, lehiaketak sari ekonomikoa ere badu, 10.000 euroko 5 sari banatzen baititu.
Atera onura handiena zure garapenen jabetza intelektualari
Jabetza intelektualaren babesa marketin-estrategia baten parte izan daiteke. Izan ere, adibidez, patente bat lortzea soilik kanal garrantzitsuei jakinaraztea estrategia gisa erabili daiteke. Aukera horiek ustiatu ahal izateko, European IPR Helpdesk edo IPR SME Helpdesk doako zerbitzuetara jo dezakezu, merkataritza-gaietan interesa baduzu eta Txina, Latinoamerika, India eta Asiako Hego-ekialdean jabetza intelektualaren inguruan jakin nahi baduzu.
Horrez gain, Europako Patenteen Bulegoak normalean online ikastaroak ematen ditu, doako prestakuntza emateko jabetza intelektualaren kudeaketaren inguruan. Era berean, ikastaro horietan proiektuen hedapenarekin lotutako gaiak lantzen dira.
Estandarizatu emaitzen eragina handitzeko
Mezu bat helarazteko, hizkuntza bera hitz egitea ezinbestekoa da. Hori, ikerketa eta berrikuntzaren arloan, estandarizazio deitzen da. Enpresentzako, bere ekimenen “itzulpen” hori egiteko, Europako estandar batzuk daude, eta honako webgune hauetan daude eskuragarri: CENELEC(estandar elektro-teknikoak), ETSI (telekomunikazioko estandarrak) eta CEN (beste estandar batzuk).
Inbertitzaile eta sareetarako sarbidea
Baliteke inbertitzaile gehiago behar izatea emaitzak merkaturatu ahal izateko. Horretarako inbertsio-aukerak handitzeko, hainbat finantzaketa-tresna daude, horien artean InnovFin eta Invest EU. Gainera, arlo horretan laguntza eta aholkularitza eskaintzen duten erakundeak daude, adibidez, Berrikuntzako Europako Batzordea eta Europe Enterprise Newtork. Azken horretan Innobasque dago sartuta.