Hau da Bigarren Hezkuntzako 230.000 ikaslek baino gehiagok, mundu osoko 70 herrialdetako 19.800 taldetan bilduta, gainditu nahi duten erronka. Eta horretarako, ikasteko metodo berritzaileak garatzeko egingo dute lan. Baina horra iritsi aurretik, ikertu egin dute, profesionalekin kontsultatu eta metodoak asmatu, diseinatu eta prototipoak egin dituzte, gai zehatz baten inguruan ikasteko esperientzia hobetu dezaten. Ekinbide hau First Lego League deitzen da.
Euskadin, 9 eta 16 urte arteko 300 ikasle elkartuko dira datorren abenduaren 13an Euskaltelen egoitzan sailkatze-lehiaketarako, eta hortik martxoan Tenerifera joan daitezke, han egingo baita Espainiako finala, eta gero Estatu Batuetako edo Alemaniako nazioarteko lehiaketetara.
Lehiaketa honek kirol-ekitaldien formatua du, eta bertan talderik onenak sailkatzen dira eremu hauetan:
- robot baten diseinua Lego piezak erabiliz; robotak eginkizun batzuk bete behar ditu, adibidez, gol bat sartzea atean, edo alderantzizko ingeniaritza-ariketa egitea.
- bere zientzia-proiektuaren defentsa epaimahaiaren aurrean
- robota nola programatu eta egin duten azaltzea.
- FLL-ren balioak ─berrikuntza, talde-lana, sormena, besteenganako begirunea─ gauzatzea.
Lehiaketa zertan datzan ongien azaltzen dutenak bere protagonistak dira, gazteak. Axular Lizeoko taldeak argi eta garbi azaltzen du:
Eta blog honetan beren zientzia-proiektua zein den azaldu dute: saskibaloian jaurtiketa hobetzeko teknika.
Gainerako asmakuntzak eta sorkuntzak ezagutu nahi badituzu, pasa zaitez Euskaltelek Derion duen egoitzatik datorren abenduaren 13an goizeko 10etatik aurrera. Sarrera dohainik da. Arratsaldean sariak emateko ekitaldia egingo da, ezustekoz betea. Zain izango gaituzu!