Nuuk Mobility Solutions ‘startup’ euskaldunaren Cargopro moto elektrikoak Aenorren lehenengo “Ibilgailuen zibersegurtasun” ziurtagiria jaso du. Munduan zibersegurtasun-ebaluazioa gainditu duen lehenengo ibilgailuari eman zaio, UNECE/R155 betekizunen arabera eta ESTP -Eurocybcar Standard Test Protocol metodologia aplikatuta.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eta Javier Mejía Aenorreko Marketin eta Negozio Garapeneko zuzendariak ziurtagiria eman diete Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide den ETE horren arduradunei.
Aurrerantzean, Aenor (Innobasqueko bazkidea) erakundearen “Ibilgailuen zibersegurtasun” ziurtagiria eskuratzen duten ibilgailuek, barruan doazenen pribatutasunaren eta bizitzaren aurkako zibererasoa jasateko arriskua minimizatuko dute, bai eta ibilgailuaren sistemen osotasunaren aurkakoa ere.
Nuuk Mobility Solutionsen moto elektrikoa hurbileko banaketa eta logistikara bideratuta dago. Ziurtagiri honekin Europako gainontzeko herrialdeei aurre hartu die, UNECE/R155 arauak ziberseguru izatera derrigortzen baititu Europan uztailetik aurrera homologatuko diren eta 2024ko uztailetik aurrera salgai izango diren ibilgailuak.
NUUK Mobility Solutions ‘start-up’ delakoa Boroa-Amorebietako (Bizkaia) AICen kokatuta dago, mugikortasun elektriko adimentsuko irtenbideak merkaturatzen ditu.
Prestazio handiko ibilgailuak dira, konbustioko modeloen prestazioen baliokideak edo hobeak dituzte, eta norbanakoek zein enpresek erabiltzera bideratuta daude. Bazkide estrategikoen sare zabala duenez, fabrikazioan erabilitako osagai gehienak Europan sortzen dira lehen mailako enpresetan. Modelo guztiak Bizkaian diseinatu eta garatzen dira, muntaketa, aldiz, motoak ekoizten dituen RIEJU fabrikatzaile katalanaren instalazioetan egiten da.
Bestalde, Eurocybcar egoitza Vitoria-Gasteiz duen teknologia-enpresa bat da (Zibersegurtasun Euskal Zentroaren babespean). Ibilgailuen zibersegurtasunari, flotak kudeatzeko sistemei eta telekomunikazioko azpiegiturei eragiten dieten arriskuak identifikatu, ebaluatu eta saihesten ditu. EUROCYBER testa garatu eta patentatu du. Ibilgailu baten zibersegurtasun-maila neurtzen duen munduko lehenengo testa da. ESTP metodologia- berea eta patentatuta- aplikatzen du, UNECE/R155 NECE/R155 betekizunak jarraitzen ditu eta ISO 21434 kontuan hartzen du.
Aenor Espainian ziurtapenean liderra den erakundea da, eta enpresen, sektoreen eta ehun ekonomikoaren lehiakortasun-arrakalak identifikatzen eta zuzentzen laguntzen du; horrela, gizartea eraldatzen laguntzen du eta erakundeengan eta pertsonengan konfiantza sortzen du.