2019ko irailean Euskadiko Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (ingelesezko siglen arabera, OGP, Open Government Partnership) herritarren parte-hartzean berrikuntzako bi proiektu pilotu jarriko ditu martxan. Bere hautespenerako proposamenak eta irizpideak identifikatzeko helburuaz, ekimenak, zeinaren parte baita Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia, galdetegi bat ireki du maiatzaren 13ra arte bete daitekeena esteka honetan.

OGP nazioarteko erakunde ospetsua da, gobernu irekiak, arduratsuak eta herritarrekiko sentikorrak sustatzen dituena, eta bertako kide da Euskadi. Euskal erakunde guztien eta gizarte zibilaren parte-hartzea duen Euskadirako Gobernu Irekiaren Ekintza Planaren (2018-2020) parte gisa, bost konpromiso izenpetu dira. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Innobasquek gidatzen dute Euskadin herritarrek parte hartzeko i-lab bat sortzeari dagokiona, hau da, sareko komunitate gisa funtzionatzen duen laborategi bat ikerketa, esperimentazio eta ezagutza-transferentziatik berrikuntza bultzatzeko.

Udazkenean inplementatuko diren proiektu pilotuak konpromiso hau garatzen duen lan-prozesuaren parte dira, bi euskal erakundek herritarren parte-hartze berritzailerako proiektuak sustatzea ahalbidetuko dute eta.

Innobasquek Eusko Jaurlaritzarekin eta beste herri-administrazio batzuekin lan egiten du administrazio berritzaile, ireki eta parte-hartzailea bultzatzeko, kalitatezko zerbitzuak herritarrei eskainiko dizkiena.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago