Snack-ak saltzeko makinak alde guztietan daude: lantokian, ikastetxeetan, polikiroldegietan, ospitaleetan… Baina eskaintzen dituzten produktuak, oro har, ez dira oso “osasungarriak” izaten.

BBVA-n laneko medikuntzan eta medikuntza orokor parte-hartzailean espezialista den Blanca Usoz-ek azalduko du “vending osasungarriak” nola ahalbidetzen duen elikadura orekatua eta, beraz, osasunean hobekuntza.

Eskaintza “osasungarri” urriak itxuraz erakargarriagoak diren produktuak aukeratzera bultzatzen gaitu, baina produktu hauek kaloria gehiago dituzte eta ez dira hain onuragarriak osasunerako.

Berak defendatzen duen ideia da osasun-arazoei aurre egiteko eta eguneroko zailtasunak gainditzen laguntzeko baliabideak eskaini behar dituela inguruneak. Lekuek irisgarriak izan behar dutela onarturik dagoen bezala, elikaduraren arloan saiatu behar dugu oztopoak kentzen ohitura osasungarriagoetara iristeko.

Erakundeetan vending osasungarriagoa ezartzeko eta arrakasta izateko, Innobasquek, Gosasun mugimenduaren bidez,  hiru gidaliburu praktiko sortu ditu informazio erabilgarriarekin: vending-operadoreentzat, erakunde pribatuentzat eta lehiaketa publikoen bidez vending-makinen ustiapena bideratzen duten administrazioentzat.

Vending, elikadura osasungarrirako

 

Vending osasungarriaren gidaliburua erakundeentzat

 

Vending osasungarriaren gidaliburua operadoreentzat

Vending osasungarriaren gidaliburua lehiaketa publikoetarako

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago