Onean-i ongietorria ematen diogu. Aquila enpresak (Bizintek ingeniaritza- eta diseinu-enpresaren spin offa) erregistratutako marka da Onean, eta surf-taula elektrikoak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Berriki, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziara bildu da Onean. Diziplina anitzetako lantalde profesional batek osatzen du enpresa, eta hainbat espezializazio tekniko ditu. Hala, ETE berritzaile honek hasieratik azken xehetasunera garatzen du proiektua: diseinu elektronikotik eta kontroleko algoritmoen garapenetik hasi eta taulen eta propultsio-unitateen fabrikazio industrialeraino. Onean kirol berri bat sortzen eta bultzatzen ari da.
Ongi etorriak!