“Open Datatik Big Datara Euskadin” jardunaldia Bilbon dagoen Euskadiko Artxibo Historikoan egin zen, 150 pertsona baino gehiago zirelarik bertan, Innobasqueren Astearteak programaren barruan, eta gaur egun datuen erabileran dauden bi joerak ezagutarazteko balio izan zuen.
Big Data datu pila ikaragarriak aztertu eta gurutzatzea da, negozio-aukera berriak sortu eta, gainera, erabiltzen duten erakundeen lehiakortasuna areagotu ahal izateko. Bestalde, Open Datak ─datu irekiak─ Big Datak izan dezakeen eskuragarritasun urria eta datuen kalitatea gainditzen du. Horren haritik, Javier Bikandik, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak, datu publikoak berrerabiltzeko moduan azaltzeko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa gogorarazi zuen.
Jardunaldian izan dira Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; Javier Bikandi, José Luis del Val, Deusto Forum-eko lehendakaria; Paz Martín, Herrero y Asociados-eko zuzenbide digitaleko zuzendaria; Álvaro Fierro, Urbegi Taldeko ikertzailea; Alberto Ortíz de Zarate, Alorza.net-eko zuzendari nagusia; Raúl Posado, Euskalteleko Bezeroak Kudeatzeko Marketin-gerentea; eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.
Gaur 12:00etan zain izango gaituzue #BigData eta #Opendatari buruzko @Innobasqueren Asteartean; jarraitu twitterren #MartesData pic.twitter.com/gcsrHm7C4T
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko martxoaren 15a
Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia, jardunaldiaren irekitzea egiteko arduraduna izan zen.
#MartesData @TxemaVillaterekin hasi da @Innobasqueren plan estrategikoa laburtuz. #berrikuntza asko! pic.twitter.com/YN31GUWys2
— irontec (@irontec) 2016ko martxoaren 15a
Hasierako ekitaldian Javier Bikandik, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia saileko Herritarren Arretarako eta Administrazioa Hobetzeko zuzendariak, hartu zuen hitza.
Zein izango da @opendataeuskadiren etorkizuneko #bilakaera? @Gob_eus @jbikandi #martesdata #Opendata #BigData #Euskadi pic.twitter.com/I49bZ4HOw3
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko martxoaren 15a
Javier Bikandiren aurkezpena:
Eusko Jaurlaritza – Open Data Euskadi from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Geroago Aitor Urzelairen, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariaren, txanda izan zen.
Aitor Urzelaik #Euskadin agenda digitalaren 4 ardatzak aurkeztu zituen: #MartesData pic.twitter.com/c4iwyxSBDd
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko martxoaren 15a
Ondoren Jose Luis del Val-ek, Deusto Forum-eko lehendakariak, “Open Data eta Big Dataren aukerak eta erronkak” blokea ireki zuen:
@JLdelVal Open Data eta Big Datarena estrategia kontua da, ez teknologia kontua @coitpv #martesdata
— Alvaro Ubierna (@AlvaroUbierna) 2016ko martxoaren 15
Jose Luis del Val-en aurkezpena:
Geroago Paz Martín-ek, Herrero & Asociados-eko zuzenbide digitaleko zuzendariak, hartu zuen hitza.
Pribatutasuna #bigdataren erronka gisa, #martesdata pic.twitter.com/hF7oY0ULcx
— Paz Martin (@pacitacat) 2016ko martxoaren 15a
Paz Martín-en aurkezpena:
Big Dataren lege-erronkak – Herrero & Asociados from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Ondoren, Álvaro Fierrok, Urbegi Taldeko ikertzaileak, “Open Data eta Big Data negozio-aukera gisa” blokea ireki zuen:
“Neurtzea ez da kontatzea, kontuan izatea baizik”. Ongi kontatuta #bigdata eta #littledata, @FierroLvaro #martesdata pic.twitter.com/Ery3GlQnjU
— Martín Caro (@persuasiones) 2016ko martxoaren 15a
Alvaro Fierro-ren aurkezpena:
Kultumetria – Kulturaren eraginen neurketa – Urbegi Taldea from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Jarraian Alberto Ortiz de Zaratek hartu zuen hitza, Alorza.net-eko zuzendari nagusiak:
#Bilbao deseraikitzen eta herritartasuna eraikitzen @alorzarekin hemen: #martesdata @Innobasque Guztiona eta guztiontzat pic.twitter.com/nK60CqKvBh
— Ana Viñals Blanco (@anavinalsblanco) 2016ko martxoaren 15a
Alberto Ortiz de Zarate-ren aurkezpena:
Datu irekiak, zertarako? – Alorza.net from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azkenik, Raúl Posadok, Euskalteleko Bezeroak Kudeatzeko Marketin-gerenteak, itxi zuen blokea:
@euskaltel_sa gure bezeroaren txanda da, eta #bigdata zelan #negozio bihurtu kontatuko du #MartesData pic.twitter.com/2PUxZO5uyQ
— irontec (@irontec) 2016ko martxoaren 15a
Raúl Posadoren aurkezpena:
Astroak lerrokatzen – Euskaltel from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Jardunaldia amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak deituriko Open Data Euskadi 2016 Sarien Ideia Lehiaketako eta Aplikazioen Lehiaketako sariak eman zituen Javier Bikandik. Sarituei buruzko argibide guztiak esteka honetan dituzue.
@opendataeuskadiren hackathon-en diseinu ona eta emaitza onak #MartesData pic.twitter.com/WKZdPR8NsI
— Alorza (@alorza) 2016ko martxoaren 15a
Sarituen aurkezpena eta argazkiak:
Open Data Euskadi 2015 Sariak from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
@opendataeuskadi sarien irabazleen argazkia ZORIONAK!!! #MartesData pic.twitter.com/SPpxwGMz6a
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko martxoaren 15a
Ondoren, jardunaldiaren bideoa dago, eta Innobasqueren Astearteko argazki guztiak ikus daitezke Flickr-eko gure albumean.