Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.  

Ekainak 6

#OPENSOURCEDONATIONDAY-ren 4. EDIZIOA

Ekimen honen bidez, Irontecek bere ekarpena egiten du Software Askea eta Open Sourcen garapenaren bidez sektore teknologikoko osasun orokorra hobetzen laguntzen duten pertsonak, proiektuak eta enpresak aitortu eta horiei laguntzeko

Antolatzailea: Irontec

 

Ekainaren 6ra arte

INNOVAT & MATCH ARTEKARITZA-EKITALDIA ETA KLUSTERRETIK KLUSTERRERAKO NAZIOARTEKO BILERA

Innovat&match modu arina eta erraza da lankidetzarako bazkideak ezagutzeko online bileretan. Ekitaldia bi gai nagusietan oinarritzen da: bidezko trantsizioa eta eraldaketa digitala. Klusterren nazioarteko erakundeei eta klusterretan adituak direnei gonbita luzatzen zaie ekainaren 8an Klusterretik Klusterrerako Nazioarteko Bileran izena emateko, aurreko gaietan nazioz gaindiko lankidetzarako arlo komuna eta interesgarriak aztertzeko.

Antolatzailea: R2B Research to Business

 

Ekainaren 7ra arte

TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA DESKARBONIZAZIOA: HURRENGO URTEETARAKO ERRONKAK

Ekitaldian zehar, mundu mailako eta Euskadi mailako trantsizio energetikoarekin eta deskarbonizazio-prozesuekin lotutako funtsezko gai batzuk aztertuko dira. Munduko ekonomia jasangarrirako trantsizioa fase erabakigarri batean sartzen ari da; hala, 2015eko Parisko Akordioaren helburuak betetzeko, energiaren balio-kate osoan eraldaketa sakonak egin behar dira. Gainera, egungo egoera geopolitiko eta energetiko zailak erronka ugari planteatzen dizkiete mundu osoko gobernuei, enpresei eta gizarteei. Deustuko (Bilbo) Unibertsitateko CRAI liburutegian egingo da.

Antolatzaileak: Deusto Forum eta Orkestra

 

Ekainak 7

WEB-MINTEGIA: BERRIKUNTZA ESTATUKO PORTUETAN. PORTS 4.0 PROGRAMA

Jardunaldiaren helburua da ekintzailetza sustatzea eta berrikuntza-programa eta Estatuko Portuetako Ports 4.0 funtsetatik hautatutako proiektuak ezagutaraztea.  

Antolatzailea: Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa

 

Ekainak 7

ADIMEN ARTIFIZIALA INDUSTRIAN:

Adimen artifiziala (AA) azpimarragarria da automatizazio, efizientzia, produktibitate handiagoak eta prozesu eta produktuekin lotutako zerbitzu berriak sustatzeko gaitasunagatik. Beraz, jardunaldiaren helburua da AAko adituen eta industrian AA aplikatzeak eragindako beste eragile batzuen iritzia ezagutzea.

Antolatzailea: TECNALIA

 

Ekainak 7

KLIMA-ALDAKETARA EGOKITZEKO MISIOAREN LEHENENGO FOROA Bruselan (Belgika).  

Foroak Europako egoera aurkeztuko du klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, eta eskualdeen ekarpenak bilduko ditu, baita misioan parte hartzeko asmoak ere. Klima Aldaketara Egokitzeko Misioaren xedea da Europako 150 eskualde eta erkidego ingururi laguntzea 2030erako erresilientzia klimatikoa lortzen. Eskualdeko eta tokiko agintariek, herritarrekin eta alde interesdunekin batera, funtsezko eragileak dira klima-aldaketarako eraginei heltzeko.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainak 7

JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK: ZURE ETORKIZUNA GAUR ERABAKITZEN DUZU

Euskaltelek Jardunaldi Teknologikoen edizio berria egingo du. Jardunaldia esklusiboa da; bertan, ekoizpen- eta negozio-eredu berriari buruz hitz egingo da, azken urteotan bizitako gertakarien ondorio dena. Bat egiteko eta erronkak gainditzeko gakoak ezagutzeko, egokitzeko eta etorkizuneko aldaketetarako prest egoteko xedearekin berrasmatzeko aukera egongo da, eta teknologiak funtsezko papera izango du, horiek gainditzen lagunduko digun tresna gisa.

Antolatzailea: Euskaltel

 

Ekainak 8

JARDUNALDIA: ROBOTIKA KOLABORATIBOA: BULTZATU PRODUKTIBITATEA ZURE FABRIKAZIO-PROZESUETAN

Robotika kolaboratiboa neurri guztietako enpresentzat diseinatuta dago, produktibitatea hobetzeko. Jardunaldi honetan robot kolaboratiboei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, zuzenean ikusi ahal izango dituzu era guztietako industria-aplikazioetan lanean eta, gainera, inguruko enpresen arrakasta-kasuak ezagutu ahal izango dituzu. Gipuzkoako Teknologia Parkeko erdiko eraikinean egingo da.  

Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala eta SPRI

 

Ekainak 9

IRAUNKORTASUNA ETA JASANGARRITASUNA ERAIKUNTZAREN SEKTOREAN

IRAUNKORTASUNA ETA JASANGARRITASUNA ERAIKUNTZAREN SEKTOREAN

 

Ekainaren 9tik 12ra

EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA, Bruselan

Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko. 

Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea

 

Ekainak 13

MARIE SKLODOWSKA-CURIE EKINTZEN INFORMAZIO-SAIO NAZIONALA

Jardunaldi honetan informazioa emango da Horizon Europen MSCA DN 2022 deialdirako proposamenak prestatzeko berritasunei, hautagarritasun alderdiei eta alderdi praktikoei buruz. Harremanetarako Puntu Nazionalen partaidetzaz gain, espainiar erakundeen proiektu irabazleen koordinazioko testigantza pertsonalak ere izango dira.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

 

 

Ekainak 13

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAREN 10. URTEURRENA

Ekitaldian zehar, 2022. urteko KOMP Sarien banaketa egingo da. Gainera, CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) eta SPRI Taldeak parte hartuko dute, eta ekitaldia Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren itxiera instituzionalarekin amaituko da. Bilboko Euskalduna Jauregian.

Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza

 

Ekainaren 13tik 17ra

MAKINA‑ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022. BECen, Barakaldon (Bizkaia)

31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.

Antolatzaileak: AFM eta BEC 

Ekainaren 13tik 17ra

BEDIGITAL. INDUSTRIA ERALDATUZ

Eraldaketa digitala erronkarik garrantzitsuena da industriaren lehiakortasunerako epe erdi eta luzean.  BeDIGITAL digitalizazioko tresnen bideratzaileen eta tresna horien erabiltzaile diren edo horiek erabil ditzaketen industria-enpresen arteko topagunea da.

Antolatzailea: BEC eta BeDigital

 

Ekainaren 13tik 17ra

ADDIT3D 2022: FABRIKAZIO ADITIBOAREN ETA 3Dren AZOKA PROFESIONALA. Bilbon.

Lehiaketak ezagutza aztertzeko eta transferitzeko kongresuaren atala erakusketa-arloarekin eta produktuaren aurkezpen-arloarekin uztartuko ditu. Sektore partaideak honako hauek izango dira: sistemak eta makineria, lehengaiak, ikerketa eta garapena, aplikazio industrialak, kontsumigarriak, zerbitzuak, softwarea, eskanerra eta prestakuntza eta elkarte profesional eta publizitate-elkarte espezializatuei dagozkienak.

Antolatzaileak: BEC eta Addimat

 

Ekainak 15

INNOBASQUEREN 2022ko BATZAR NAGUSIA. Bilbon.

Barakaldoko BEC!-ek erakunde bazkideen urteko bilera jasoko du; aurten, Makina-Erremintaren Biurtekoa eta BeDigitalen ospakizunarekin bat egingo du.

Antolatzailea: Innobasque

 

Ekainaren 15etik 17ra

STEM HEZKUNTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO STEM KONFERENTZIA. Herbehereetan

CTE-STEM 22 da APSCE (Asia-Pacific Society for Computers in Education) elkarteak antolatutako STEM Hezkuntzaren eta Pentsamendu Konputazionalaren inguruko nazioarteko 6. konferentzia. Ideien nazioarteko trukerako Programaren ekimen garrantzitsuena izango da eta bertan pentsamendu konputazionala garatzeko ezarpenaren inguruko aurkikuntzak eta emaitzak azaldu eta hedatuko dira. Konferentziak hasiera-hitzaldiak, gonbidatuen hitzaldiak, eztabaidarako panelak, tailerrak eta dokumentuen aurkezpenak bilduko ditu.

Antolatzailea: APSCE

 

 Ekainak 14

TOPAKETA: “TEKNOLOGIAREN EKARPENA GIZARTE-BERRIKUNTZAKO PROZESUETAN”. Arrasaten.

Ekitaldia berrikuntza sozialaren paradigma teorikoan eta bilakaeran, herritarren partaidetza errazteko eta gizarteari teknologia hurbiltzeko tresnetan eta sareko lankidetzako eredu berrien kasu praktikoetan oinarrituko da. Solasaldia 10:30etik 12:30era egingo da, Plaza salan, LKS eraikinean (Goiru kalea 7, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoa). Saio horretan parte hartzeko izena eman behar da; horretarako, honako helbide elektroniko honetara mezua bidali behar da: mruiz@isea.eus.

Antolatzailea: ISEA

 

Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte

EIC ACCELERATOR 2022 PROGRAMA

Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Ekainak 16

JOSÉ IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIA

Estrategia Empresarialak José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren hirugarren edizioaren deialdia egin du, eta horren helburua da euskal enpresen gizarte-erantzukizuneko jarduera nabarmenak aitortzea (enpresa-elkarteak eta enpresa-munduari lotutako pertsonak), bai eta euskal gizartearen garapen sozial eta ekonomikoari eta ongizateari, hezkuntzari eta kulturari egindako ekarpena ere. Sari hori zabalik dago Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren esparruan duten gizarte-konpromisoagatik aipagarriak diren enpresa, enpresa-elkarte, enpresari eta zuzendari guztientzat.

Antolatzailea: Estrategia Enpresariala

 

Ekainaren 20ra arte

TORIBIO ECHEVARRIA SARIEN DEIALDI BERRIA

Sariek enpresa-startupak eta -ideiak bultzatu nahi dituzte, eta, horrez gain, sorkuntza eta berrikuntza teknologikoko errealitateak babestu, baldin eta errealitate horien garapenak berrikuntzaren kultura sendotzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea modernizatzea badakar, enpresa berriak sortuz eta lehendik daudenak garatuz. Sarien helburua honako hau da: ekintzaileen lana aintzat hartzea, ekintzailetza-ekimena sustatzea eta enpresa-sorkuntza eta -sarapena sustatzea.

Antolatzaileak: Eibarko Udala eta BIC Gipuzkoa

 

20 de junio

ENTREGA DEL III PREMIO EMPRESA Y SOCIEDAD JOSÉ IGNACIO ARRIETA

Estrategia Empresarialak José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren hirugarren edizioa egingo du. Horren helburua euskal enpresek (empresa-talde zein empresa-munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizun Korporatiboko jokaera nabarmenenak aitortzea eta haien ekarpenak garapen sozio-ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea da. Bilboko BBK Aretoan egingo da, 18:00etan.

Deitzailea: Estrategia Empresarial

 

Ekainak 20

GLADYS SARIEN II. EDIZIOA

Gladys saria 40 urtetik beherako emakumeei zuzentzen zaie. Ekimenean parte hartzeko bi modu daude: batetik, interesa duen edonork aurkez dezake bere hautagaitza eta, bestetik, hirugarren pertsona batek beste pertsona baten hautagaitza aurkez dezake. 2022ko Gladys sariaren irabazleak 3.000 euro irabaziko ditu, eskudirutan, eta haren lanbide-ibilbideari buruzko bideo bat egingo da. Gainera, ikastetxeetan gazteei hitzaldi motibatzaileak emateko eta Kaixomundua.eus lehiaketaren sari-banaketan parte hartzeko aukera izango du; Kaixomundua.eus lehiaketa DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzentzen zaie.

Antolatzaileak: PUNTUEUS fundazioa eta UPV/EHUko Informatika Fakultatea

 

Ekainak 21

BIGARREN SAIOA: “DEEP DIVE ZIBERSEGURTASUNA-INDUSTRIA 4.0”

Saioaren oinarriak sare industrialetako zibersegurtasuna eta BDIHk arlo horretan eskaintzen dituen zerbitzuak dira, Vicomtech instalazioei eta ekipamenduaren erakusketa praktikoari begira. Bereziki zuzendutako dago enpresa industrialei, inbertsioak egin badituzte automatizazioan edo horiek egitea planteatu badute, edota zibersegurtasun industrialaren konponbideen enpresa hornitzaileei.

Antolatzailea: SPRI

 

Ekainak 21 eta 22

GARAPENAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 

Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. EDDaren 15. edizioaren ardatza honako hau izango da: “Global Gateway: elkarte jasangarriak sortzea mundu konektatu baterako”. Global Gateway Europako estrategia berria da, eremu digitalean, energian eta garraioan konexio adimendunak, garbiak eta seguruak sutatzeko eta mundu osoko osasun-, hezkuntza- eta ikerketa-sistemak bultzatzeko. Jendearentzat eta planetarentzat funtzionatuko duten konexio jasangarriak eta konfiantzazkoak defendatzen ditu, munduko erronkarik larrienei aurre egiteko: klima-aldaketa eta ingurumenaren babesa, osasun-segurtasuna hobetzea, lehiakortasuna eta munduko hornikuntza-kateak.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainak 21

ELKARGIREN 32. ENPRESA-TOPAKETA

Jardunaldian egungo ekonomiaren gaia jorratuko da, izaten ari den eraldaketaren aurrean. Zenbait erakunde garrantzitsuren ordezkarien partaidetza izango du, hala nola Inbertsioen Europako Bankua, Merkataritzako Munduko Erakundea edo REPSOL multinazionala. Donostiako Kursaal Bitzar Jauregian egingo da. 

Antolatzailea: Elkargi

 

Ekainak 22

UDAKO IKASTAROA: “KONEKTATUTAKO MODALITATE BERRIA, JASANGARRIA, KOOPERATIBOA ETA SEGURUA”

Ikastaro honetan mugikortasun berriaren egoera eta ikuspuntuak berrikusiko dira, eta teknologiak eta aukerak aztertuko dira. Horrela, epe laburreko eta erdiko aurreikuspenetan aurrera egingo da ikuspuntu ekologikotik eta merkatuaren ikuspuntutik. Ikastaroak izaera profesionala du eta bere aurrez aurreko bertsioak networkingak dakarren abantaila ekartzen du; gainera, Euskal Herriko Unibertsitateak zuzenduko du, eta edukiera mugatua dauka. Innobasque Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko bazkidea da; hortaz, bazkideek % 25eko deskontua izan ahalko dute matrikula-prozesuan. 

Antolatzailea: Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra

 

Ekainak 23

BERRIKUNTZAREN EUROPAKO KONTSEILUA ETA ETE-en AGENTZIA BETETZAILEA

Online informazio-jardunaldia, Berrikuntzan Inbertitzeko Eskualde arteko Tresnaren deialdi berriei buruzko informazio gehiago lortzeko (I3). I3 tresnaren lan-programaren xedea da berrikuntza sustatzea espezializazio adimentsuaren eta eskualde arteko lankidetzaren bidez.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainaren 28tik 29ra

XV. COTEC EUROPE SUMMIT 2022: “KULTURAK BERRIKUNTZAREKIN TOPO EGITEN DU”

Kultura sormena eta berrikuntza sustatzen dituen faktore gisa hartzeak honako eragin hauek izan ditzake: lehiakortasunean aldeak, emaitza ekonomiko positiboak, balio erantsia sortzea eta enpresentzako gizarte kohesioa. Gai hori aztertzeko, COTEC Europaren 15. gailurrak Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eta ekonomiaren gainontzeko arloen arteko harremanetan, eragin sinergikoetan eta izan ahal dituen lehiakortasun abantailetan sakontzeari buruz hausnartuko du.

Antolatzailea: COTEC

 

Uztailaren 7ra arte

BERRIKUNTZA ETA DISEINUKO SARI NAZIONALEN 2022. EDIZIOAREN DEIALDIA

Berrikuntza eta Diseinuko Sari Nazionalak Espainiako bi esparru horietan dituen aitorpen garrantzitsuena dira. Sari horien bidez, berrikuntza estrategia profesionalaren garapenean eta enpresaren hazkuntzan funtsezko elementu bihurtu duten pertsonei eta enpresei aitorpena ematen zaie. Halaber, Espainiako diseinuaren ospea hobetzeko ekarpen handia egin duten profesionalei eta enpresei, eta, enpresa-estrategian gehitu ostean, diseinua berrikuntzako eta lehiakortasuneko tresna indartsua dela erakutsi duten erakundeei aitorpena ematen zaie.

Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Uztailak 7

HIRUGARREN SAIOA: “DEEP DIVE ZIBERSEGURTASUNA-ENERGIA, AUTOMOZIOA, BLOCKCHAIN ETA HPC”

Saio horretan, nodoaren eta teknologien sarrera orokorraren eta BDIGren laguntza-programaren aurkezpen komunaren ondoren, enpresa-taldea 2 saio paralelotan banatuko da, interesen arabera. Lehenik energia-sektoreko zibersegurtasuna jorratuko da, eta energia-sektoreko zibersegurtasun‑laborategia erakutsiko da, laborategian erakutsiko diren erabilera-kasuak azpimarratuz. Ondoren, taldea blockchain laborategira igaroko da, non blockchainaren rola azaldu eta frogatuko den zibersegurtasunean, erabilera-kasuekin. Bestalde, automobilgintzaren sektoreko zibersegurtasunean interesa duen industriak aukera izango du laborategian erabilera-kasu errealak ikusteko eta sakon jorratzeko. Horrez gain, zibersegurtasun industrialaren joera interesgarrienetako bat jorratuko da: erasoen aurkako Big Data.

Antolatzailea: SPRI

 

Uztailak 14

LAUGARREN SAIOA:

Saioaren xedea da osagai industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategiak eskainitako zerbitzuak sakon ezagutzea, araudi-esparrua eta produktuen ziurtagiriak azpimarratuz. Bereziki zuzenduta dago produktu propioa garatzen duten enpresei (xurgatutako gailuak, kontrol-sistemak, software aplikazioak, plataforma digitalak), eta aukera ematen du test-plan pertsonalizatu bat osatzeko, zibersegurtasun industrialaren araudi nagusien betetze-maila ebaluatzeko.

Antolatzailea: SPRI

 

Uztailak 22

GLOBAL INNOVATION DAY 2022

2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio-eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu konpletoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza-kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuak sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.

Antolatzailea: Innobasque

 

Irailaren 28ra arte

EIC TRANSITION 2022 PROGRAMA

Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa. 2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Irailak 28 eta 29

 IKERKETAKO ETA BERRIKUNTZAKO EUROPAKO JARDUNALDIAK. Sarean

Ikerketako eta Berrikuntzako Europa Egunak Europako Batzordearen ikerketako eta berrikuntzako urteko ekitaldi nabarmenenak dira; haietan, arduradun politikoak, ikertzaileak, enpresaburuak eta jendea, oro har, batzen da, ikerketak eta berrikuntzak Europan eta haratago duten etorkizunaz eztabaidatzeko eta hari forma emateko. Aurten, Europaren erresilientzia eta haren autonomia estrategikoa sendotzeko irtenbide berriez eztabaidatzeko eta haiei forma emateko aukera ematen da. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Urriaren 4tik 7ra 

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.

 Antolatzailea: CDTI

 

Urriak 6 eta 7

AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbo

Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.

Antolatzailea: Hegan

 

Urriaren 18tik 20ra

ENERGIA OZEANIKOAREN KLUSTERRA EUROPAN

Ekitaldiak Ocean Conference on Ocean Energy (ICOE) jasoko du, Ocean Energy Europe’s-en (OEE) urteko erakusketa. Energia ozeanikoko profesionalak eta erabakiak hartzeko mundu osoko arduradunak bilduko ditu Donostian (Euskadi, Espainia)… Indarrak batzean, antolatzaileek aurrekaririk gabeko aukera emango dute sektoreak arrakastak aurkezteko, harremanak ezartzeko eta negozioak egiteko.

Antolatzaileak: ICOE eta OEE

 

Urriaren 19ra arte

DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022

Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru. 

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Urriaren 19tik 21era

2022ko IKERKETA‑AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI). Brnon, Txekiar Errepublikan.

Ikerketa‑azpiegiturako arduradun politikoek, operadoreek eta erabiltzaileek eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdiek goi‑mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko dute, ikerketa‑azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa‑azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura‑ekosistema garatzeko moduak aztertzen. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa‑azpiegituretarako in situ bisitak ere.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Azaroaren 14ra arte

ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2022-LAGUNTZAK

Zibersegurtasunerako laguntzak, industriako eta industriarako zerbitzuetako enpresak zibererasoen eta informazio sentikorraren lapurreten aurrean babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta honek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.

Antolatzailea: SPRI

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago