Baina berrikuntzak aurrera jarraitzen du urrats sendoz. Jardunaldiak, hitzaldiak, tailerrak, sariak, deialdiak edo aurkezpenak dira, besteak beste, urteko hilabete laburrena amaitzeko jarduera-programaren ardatz nagusia.
Otsailak 21, larunbata, eta 22, igandea
Landako Gunea, Landako hiribidea, 6, Durango.
Lehenengo jardunaldiaren ondoren, Berdeago Euskadiko ingurumen-iraunkortasuneko azokaren III. edizioak jarraitzen du energia-ereduari, giza kutsadurari eta erregaiei buruzko hitzaldi-programa zabalarekin. Igandeko saioa ekonomia berdeaz, energia-eraginkortasunaz eta hondakinez izango da. Paraleloan, Zirkulu Berdea-n ere hainbat tailer eta jarduera izango da.
Otsailak 24, asteartea
Innobasqueren Astearteak: “Berrikuntza eta ingeniaritza”
Idom-en egoitza, Zarandoa hiribidea, 23 – Bilbo. Ordutegia: 12:30 – 14:00.
4.0 Industria iraultza bat da, eta hor ingeniaritzak eta bere berrikuntza-gaitasunak paper garrantzitsua jokatuko dute. Innobasqueren Astearte honetan (“Berrikuntza eta ingeniaritza”) ingeniariek, etorkizuneko industriara egokitzeko, berrikuntza nola egiten duten ikusiko dugu. Elkarlaneko robotika edo Big Data proiektuak ezagutuko ditugu, baita ingeniari ekintzaileak ere. Euskadik ingeniaritzan dituen indar-guneak ezagutu eta jendartean zabaltzeko ekitaldia. Eta guztia ikuspegi poliedrikotik, non zientzia, teknologia eta ingeniaritza elkarrekin nahasten diren.
Otsailak 26, osteguna
Pasaia-Amberes edukiontzien linea berriaren aurkezpena. Gipuzkoako industriarentzat aukera onak
Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa hiribidea 75, Donostia. Ordutegia: 09:00 – 11:30
Jardunaldian Portuko Agintaritzaren planen ikuspegi osoa eskainiko da linea erregular berrien ezarpenari buruz, eta zerbitzu berriari buruz lehen eskuko informazioa jasotzeko aukera eskainiko die bildutakoei. Pasaiako Portuak antolatu eta Gipuzkoako Bazkundearen laguntza duen ekitaldi honetan, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Plangintza eta Ustiapen Arloko lehendakaria, zuzendaria eta burua izango dira bertan, baita FAHER y JSV Logistics itsasontzi-enpresako arduradun nagusiak, eta eragiketetan eta merkaturaketan esku hartzen duten Sobrinos de M. Cámara, S.A. eta Estibadora Algeposa, S.A. enpresak ere.
Get ready for Horizon 2020’ SME instrument
Basque Culinary Center, Juan Avelino Barriola pasealekua, Donostia.
Ordutegia: 09:30 – 14:00
Basque Culinary Center-etik antolaturik eta SIforAGE proiektuaren barruan, Investornet-eko CEO den Uffe Bundgaard-Jørgensen irakasleak hitzaldia eskainiko du enpresek dituzten aukerei buruz H2020-ren barruan berrikuntza-proiektuetan parte hartzeko. Tailerrean toki mugatuak izango dira eta ingelesez emango da. Interesatuek helbide honen bidez eman behar dute izena.
Gran Hotel Domine Bilbao, Mazarredo zumardia, 61, Bilbo. Ordutegia: 18:00 – 19:30
Forest Partners-ek, Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbide Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Zuzenbide Sailaren laguntzaz, hitzaldi hau antolatu du: “Gatazkak konpontzen aditua”. Ekitaldi honetan Euskadiko abokatutza eta zuzenbide-arloko pertsona ugarik hartuko du parte.
Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea. Urkixo zumardia, z/g. Bilbo.
MANU-KET Plataforma Teknologikoak Urteko Batzarra egingo du gai nagusi honekin: “Etorkizun iraunkorra fabrikazio lehiakorraren bidez”. Ekitaldian, funtzionamenduko bigarren urtean egindako jarduerak eta datorren urterako lan-plana aurkeztuko dira; baita 2014. urtean egindako “Escenario futuro de la fabricación de alto valor en España 2020” (Balio handiko fabrikazioaren etorkizuneko egoera Espainian 2020) txostena ere.
Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreraturako Euskal Estrategia aurkeztuko du, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren eta DG Enterprise & Industry-ren ordezkariek fabrikazioaren eremuan proiektu eta joera teknologikoei buruzko gakoak emango dituzte ezagutzera.
M4TEMOZIOA 2015: Matematikaren Hitzordua I Cita con las Matemáticas – Sound, Shape, and Harmony
Bizkaia aretoa / EHUren Paraninfoa, Abandoibarra, 3, Bilbo. Ordutegia: 19:00
BCAM-Basque Center of Applied Mathematics-ek, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Kulturaren Katedrarekin eta DeustoTech Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearekin lankidetzan, Jean-Pierre Bourguignon ekarriko du M4TEMOZIOA Matematikaren Hitzordua I Cita con las Matemáticas 2015-eko IV. edizioan jendaurreko hitzaldia ematera. Gaur egungo matematikaren garrantzia eta erronkazko etorkizuna jendartean zabaltzea da ekitaldiaren helburua.
Jean-Pierre Bourguignon-en aurkezpena musikazko harmoniaren ulertze matematikoaren garapen historikoaz izango da.
Martxoak 2, astelehena
INICIATIVA RESPONSABLE XVI. Sariak
Izen-ematea online.
Fundazioak enpresen eta horien langileen ekinbideak saritu nahi ditu Enpresen Gizarte Erantzukizuna osatzen duten hainbat alderditan: Laneko Arriskuen Prebentzioan, Ingurumenean, Enpleguan…
Martxoak 3, asteartea
“Paraguai Bilbon Lehen Foro Ekonomikoa”
Euskalduna jauregia, Abandoibarra hiribidea, 4, Bilbo, A3 aretoa. Ordutegia: 09:00 – 18:30
Guaranien herrialdeak hainbat jarduera-arlotako euskal enpresa eta ekintzaileentzat eskaintzen dituen negozio-aukeren ikuspegi bat emango du RBT Consulting-ek antolaturiko foro honek. Ekitaldi honetan Paraguaiko Administrazioko eta Bilbo Hiriko pertsona garrantzitsuak izango dira. Programaren barruan, Paraguain finkaturik dauden espainiar konpainietako ordezkarien eta bertan dagoen laguntza-sare oso baten ordezkarien lekukotasunak ezagutuko dira.
Izen-ematea online. 2015eko artxoaren 21era arte.
Social Innovation Tournament Institute Social Programme-ren ekinbide bat da. Saria urtero ematen da eta hainbat herrialdetan antolatzen da ekintzaileak aitortzeko eta saritzeko helburuarekin, horien helburu nagusia inpaktu positiboak sortzea delarik gizarte, etika eta ingurumenaren eremuetan.
Oro har, aurkezten diren proiektuak langabeziaren aurkako borrokari, komunitate behartsuen bazterketari eta hainbat mailatan heziketa jasotzeko aukerari buruzkoak dira. 2015eko kategoria berezia aukera-berdintasuna indartuko duten proposamenetara zuzenduko da, batez ere ezgaitasuna duten pertsonak kontuan hartuta.
MOC 2015 – Microeconomics of Competitiveness ikastaroa
Izen-ematea online.
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatzen du MOC ikastaroa; gune horretan kokapen geografikoa sartzen da enpresa eta erakundezko erabaki estrategiko guztietan funtsezko aldagai gisa, eta tokian tokikoak bere garrantzia areagotu behar du gero eta globalizatuagoa den ekonomian, baita ongizatearen eta enpresa lehiakorren artean beharrezkoa den dikotomia ere, intereseko beste gai batzuen artean.
MOC ikastaroak, aurreko edizioetan bezalaxe, %10eko beherapena eskaintzen du Innobasqueko bazkideentzat.
Lean-Six Sigma programa. Nivel Black Belt ikastaro aurreratua
Mondragon Unibertsitatea – Orona Ideo-Fundazioa eraikina, Galarreta tunela, Hernani
Hasiera: martxoak 3.
Avancex+i-k eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen dute ikastaro aurreratu hau; bertan Seis Sigma metodologiaren DMAIC ibilbide-orria erabiltzen da, arazoak konpontzeko estrategian ohiturak eta erremintak sartzeko. Helburua da pertsonak metodologian eta tresnetan trebatzea, produktu edo prozesuen portaera aldakorren sustraizko arrazoietan sakontzeko, baita baliorik gabeko jarduerak identifikatzeko ere.
Halaber, analisia, karakterizazioa, diagnostikoa sustatuko dira tratamenduaren edo ekintzaren aurreko urrats gisa. Saiakuntzen plangintzan eta proba pilotuen gidaritzan sakontzen du, baita “konponbideen” estandarizazioan ere.