Global Innovation Day hasteko hilabete eskas geratzen delarik, azken ukituak ematen ari zaizkie Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) berrikuntza-topaketa nagusiak eskainiko dituen jarduerei.

Jarduera horien artean, “ETEen erronkak” deritzon tailerra izango da nabarmenenetako bat eta jakinmin handiena piztuko dutenetako bat. Guztiz praktikoa izango den parte-hartze bidezko topaketa honetan, enpresek berrikuntzari ekiteko orduan egunez egun gainditu beharreko behar, erronka edo arazo zehatzen gainean lan egiteko aukera izango dute.

Ordu eta erdiko iraupena duen tailer hau 10:30etan hasiko da, eta bertan parte hartzeko, enpresa txiki eta ertainek aldez aurretik aukeratu beharko dute enpresek berek kritikotzat jo dituzten ondoko 5 esparru hauetako bat:

 

  1. Negozio-eredu berriak: atal honek egungo negozio-eredua birpentsatu eta eredu berriak garatzeko bide batzuk ezagutzeko aukera eskainiko du (serbitizazioa, bigarren mailako jarduerak eraldatu eta lehen mailako jarduera bihurtzea…), etorkizunerako berrikuntza eta lehiakortasunaren iturri bezala.
  2. Berrikuntzaren finantzaketa: berrikuntza finantzatzeak dakartzan erronkak zehazteaz gain, esparru honetako erreferentziazko eragileak eta enpresa txiki eta ertainei eskaini ahal dizkieten soluzioak ezagutu ahal izango dira bertan.
  3. Pertsonak (ezagutzaren kudeaketa, prestakuntza, talentua): atal honetan, enpresek pertsonen kudeaketarekin lotutako erronkak gainditzeko tresnak eta soluzioak aurkituko dituzte.
  4. Marketin estrategia berriak: atal honetan, bertatik bertara ezagutu ahal izango da zer egiten ari diren posizionamendu eta salmenten arloko estrategia berrien aplikazioaz nabarmentzen ari diren enpresa txiki eta ertain batzuk eta horretarako soluzioak eskaintzen dituzten zenbait eragile.
  5. Enpresa trakziogileak, berrikuntzaren iturri bezala: atal honetan parte hartzen duten enpresa txiki eta ertainek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte enpresa trakziogileek sortzen dituzten aukerak, eta horrekin batera, enpresa horien eskakizunei erantzun ahal izateko egin beharreko barruko aldaketen gainean lan egiteko aukera izango dute.

Gai-multzo horiek banan bana landuko dira “kornerrak” deritzen areto barruko gune desberdinetan, eta horietako bakoitzean, zenbait mahai jarriko dira (parte-hartzaile kopuruaren arabera), enpresa txiki eta ertainek arazo zehatzak konpondu ahal izan dituzten beste enpresa batzuekin nahiz soluzioak eskain diezaizkieketen erreferentziazko eragileekinMIKTecnaliaBilbao EkintzaSPRIElkargiAdegiEuskalitTknikaCorporación MondragonCámara de GipuzkoaColegio Vasco de Economistas, CAF eta Sener, besteak beste ) harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

Ez ezazu galgu “lagundu ahal dizutenak ezagutu eta horiengandik ikasteko” aukera hau. Izena eman doan Global Innovation Day ekitaldirako, eta aukera ezazu tailerreko zein ataletan parte hartu nahi duzun (tailerrerako plaza-kopurua mugatua da).

➡️ Informazio gehiago 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago