Leire Bilbaok, Euskal Berrikuntzaren Agentzia, Innobasqueko zuzendari nagusiak, diplomak banatu zizkien Patente Aditua Enpresan ikastaroa egin duten 12 ikasleei, azaroaren 11n.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, SPRIrekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Innobasquerekin eta Enterprise Europe Networkekin lankidetzan, prestakuntza ikastaro bat eskaini du, patenteen politikari lotuta enpresa esparruan jarraibideak eta irizpideak finkatzen laguntzeko.
Ikastaroan inguruko hainbat enpresetako negozioko eta berrikuntzako zuzendariek, zuzendari teknikoek eta enpresetako I+G+Bko teknikariek parte hartu dute.