Lidergorik ezak eta enpresetako prozesuek ez dute uzten Espainian berrikuntza loratzen, nahiz eta egon badauden profesional eta herritar berritzaileak, proiektu disruptiboak gauzatzeko prest. Hala ere, horien lantoki diren enpresek zailtasunak dituzte, barne-prozesuengatik, sormen hori emaitzen kontuan islatu eta aprobetxatzeko.  Hori da Índice Cultura de la Innovación (ICI) España 2015 (Berrikuntzaren Kultura Indizea) delakoaren lehenengo edizioaren ondorio nagusietako bat, AEC-Asociación Española de la Calidad edo Kalitatearen Espainiako Elkarteak egina. Espainiako enpresetan berrikuntzaren kulturaren ezarpena termino kuantitatibotan baloratzen duen lehenengo azterketa da. Berrikuntzaren Kultura Indizeak (ICI) 3,22 ematen dio Espainiari 0-5 eskalan.  

Lidergorik eza eta baliabide-urritasuna, baita denbora eta espaziorik eza edo adituengana jotzeko ezintasuna: horiek dira oztopo nagusiak ulertzeko zergatik berrikuntza ez den gauzatzen diziplina bereizi gisa Espainiako enpresetan, nahiz eta horien enplegatuak “sortzaileak izan eta eroso sentitu horrekin”.

Halaber, pizgarririk eza, malgutasun urria edo entrenamendu falta dira langileek okerren baloratutako faktoreetako batzuk.

AEC-ren iritziz, gaingiroki esanda, beharrezkoa da hiru elementu hauek uztartzea berrikuntzaren kultura sustatzeko: estrategia, lidergoa eta pertsonak.

 “Garapen ekonomikoa lankidetza-prozesu bat da, gobernua hainbat mailatan inplikatzen duena, baita enpresak, hezkuntza eta ikerketa-erakundeak eta gizartea ere”, esan zuen Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, atzo Indizearen aurkezpenean egindako hitzaldian. “Hori lortzeko, aliantza publiko-pribatua indartzearen alde egiten dugu lauko helizea hedatuz, Innobasqueren xede edo misioa betetzeko helburuarekin: Euskadi Europako erreferente bihurtzea berrikuntzan 2030ean”. Berrikuntzaren euskal ekosistemaren ezaugarriak eta Innobasquek hor duen eginkizuna xehatu zituen Villatek. Halaber, NESTA berrikuntzaren britainiar agentziaren txostenaren erreferentzia egin zuen, honek azpimarratu baitu berrikuntza misio nazionala dela, baita ELGA/OCDEren erreferentzia ere, Innobasquek sortu duen eredua proposatzen baitu eragile berritzaileen arteko lankidetzarako erreferente gisa.

ICI-ri buruz

ICI España 2015 Dícere-k egin du AEC-Kalitatearen Espainiako Elkartearentzat eta Ekonomia eta Lehiakortasun eta Industria, Energia eta Turismoko ministerioen erakundezko babesa du; bere helburua da ikertzaile, agintari eta oro har iritzi publikoaren eskura jartzea berrikuntzaren kulturak gure enpresa-ehunean duen eraginari buruzko datu kuantitatiboak, baita informazioa eskaintzea ere erakundeek horren garapena eragin dezaten lehiakortasuna bultzatzeko funtsezko elementu gisa. Euskadin, azterketa honen lider Innobasque eta Euskalit izan dira. Guztira 9000 lagunek eta 69 enpresak hartu dute parte, eta horietako 5 izan dira EAEkoak (Gamesa, ZIV, Gerdau, Nem Solutions eta Nextel).

Azterketa Babson College-Boston-eko Jay Rao eta Joe Weintraub-ek sorturiko metodologiaren arabera egin da, hori baita erakundeen giro berritzailea diagnostikatzen duen bakarra Berrikuntzaren Kultura osatzen duten funtsezko sei blokeetatik abiatuta: baliabideak, prozesuak, emaitzak, balioak, jokabideak eta giroa.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago