Europako Batzordeak plataforma bat jarri du erabilgarri, Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EIC) Azeleragailuari finantzaketa eskatzen dioten ETE-ek aldez aurretik jakin ahal izan dezaten ea beren negozio-ideiak EICren laguntza jasotzeko modukoak diren.
Informazio hori eskuratzeko, hautagaiek zenbait urrats eman behar dituzte. Lehenengoak, “Discovery” izenekoak, enpresari laguntzen dio ezagutzen zein diren bere beharretara ondoen egokitzen diren Europako nahiz nazio-mailako finantzaketa-programak. Bigarrena “Diagnostic” izenekoa da eta horrek, adimen artifizialari esker, ideiaren disrupzio-maila zenbatekoa den adierazten du. Diagnostiko horrek enpresei lagunduko die proiektu-proposamena aurkeztu edo ez erabakitzen. Enpresak aurrera jarraitzea erabakitzen badu, aurrerago Europako Batzordeak erabakiko du proposamena “Design” izeneko azken modulura igaroko den edo ez. Une horretan, enpresak beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu beharko du, adituen batzorde batek bere hautagaitza ebalua dezan.
Horrez gain, Europako Batzordeak laguntza-gida bat jarri du eskatzaileen esku. Gida horrek orientazioa emango die Europako Berrikuntza Kontseiluaren Azeleragailuari beren proiektua aurkezteko jarraitu behar dituzten urrats eta prozeduren inguruan.