Mundu-mailan jarduerei ekiteko modua hartzen ari den norabideak proiektuen garrantzia justifikatzen du. Lanaren eta erakundeen “proiektikazio”ranzko  joera sumatzen da. Gainera, proiektuen arabera lan egiteko joera etorkizunean areagotu egingo dela aurreikusten da. Egoera honetan, beren jarduerak proiektu-klabean efikaziaz eta eraginkortasunez garatzeko erakundeen gaitasuna lehiakortasunerako garrantzizko faktore bihurtzen da.

 Proiektuek negozioen berrikuntza eta aldaketa bultzatzen dute; egia esateko, erakundeak aldatzeko, estrategia inplementatzeko, berrikuntza egiteko edo lehiarako abantaila irabazteko era bakarra proiektuen bidezkoa da. Munduan erreferentziazkoak diren enpresek adierazi dute negozio kopuruaren %50 baino gehiago proiektuetan oinarritzen dutela, hauek produktu, zerbitzu eta konponbideen espektro zabala hartzen baitute.

Horregatik, proiektuen zuzendaritzan ezagutza eta entrenamendua gaurkotasunezko gai bihurtu dira, ez bakarrik eremu akademikoan, baita eremu profesionalean ere. Gero eta gehiago dira esaten dutenak proiektu-zuzendaritza eraginkorrak zuzenean hobetzen duela erakunde-jarduera.

Basque Project Management komunitateak jakin nahi izan du zein den euskal enpresen errealitatea, eta azterketa egin du Euskadin dauden proiektuen tipologia ezagutzeko helburuarekin, jarduera-maila jakiteko, horien arrakastan eragiten duten faktoreak ezartzeko eta profesionalek eremu honetan dituzten erronkak eta kezkak zehazteko.

Txosten honetatik ondorengo dekalogoa atera da proiektuen zuzendaritzarako

  1. Arriskuaren kudeaketa ez egitearen arriskua da arriskurik handiena
  2. Uste baduzu prestakuntza garestia dela, proba ezazu ezjakintasunarekin (Mireia Poch)
  3. Pozik ez dauden zure bezeroak dira ikaskuntza-iturririk handiena (Bill Gates)
  4. Ez badakizu nola egin lan bat, has zaitez; berehala, zuk baino gutxiago dakiten hamar lagunek esango dizute zelan egin
  5. Dena planaren arabera baldin badoa, zerbait nonbait oso gaizki doa
  6. Zure proiektuen metodologiak, prozedurek eta politikek zuretzat lan egin behar dute eta ez zuk beraientzat
  7. Bi fase ditu edozein proiektu konplexuk: oso azkar da erabakitzeko eta beranduegi geldiarazteko
  8. Gauzak kontrolpean dituzula uste baduzu, ez zabiltza behar bezain arin
  9. Sekula ez dago nahikoa denbora lehenengo aldian ongi egiteko, baina beti dago nahikoa denbora atzera itzuli eta berriro egiteko
  10. Proiektu handi bati ekiteko, ausardia behar da. Proiektu handi bat burutzeko, iraunkortasuna behar da

 

Basque Project Management-ekin Euskadin proiektu-zuzendaritzan interesaturiko pertsona eta enpresa guztien premiei erantzun nahi zaie, baita PMP ziurtatuentzako erraztasunak ere. Honela, ikastaroak eta zerbitzuak eskaintzen dira PDUak lortzeko eta ziurtapena mantentzeko. Datorren astelehenean, urriaren 25ean, Proiektuen Kudeaketa MS-Project-ekin ikastaroa hasiko da, eta horrekin 16 PDU lortu daitezke. Komunitate honi buruzko argibide gehiagotarako jo ezazue web-orrira (Basque Project Management) edo LinkedIn taldera.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago