Innobasquek, gure erakunde bazkideetako 10ekin lankidetzan, “Zaintzatik prospektibara” deituriko saioak antolatu ditu, erakundeetan berrikuntzarako zaintza-esperientzia praktikoak, adimen lehiakorra eta prospektiba ezagutarazteko helburuarekin. Gainera, erakunde bakoitzak eremu hauetan duen profila ezagutu ahal izango da, in situ egingo dugun inkesta labur, dinamiko eta arin bati esker.
Saioak hainbat lekutan egingo dira eta gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango dute. Bertaratzeko izena emateko formulario hau bete behar da, hasi baino gutxienez 24 ordu lehenago, tokia mugatua baita.
Etorkizunari aurre egiteko, bi ikuspegi har ditzakegu: datorrenera egokitzea edo aurrea hartzea. Ez dugu mugatu nahi geure burua datorrenera lerratzera edo aldaketak interpretatzera beraietara egokitzeko, baizik eta aurrea hartzen eta geure etorkizunaren protagonistak izaten saiatu behar dugu. Horretarako, erakunde guztiek beren negozioei eta inguruneari buruz balio erantsi handiko informazio gehiago izan behar dute, erabakirik onenak modu arin eta fidagarrian hartzen laguntzeko. Informazioa aurkitu eta analizatzeko, partekatzeko eta ekintza bihurtzeko gaitasuna izan behar dute, horrela aukera berriak aprobetxatzeko eta mehatxu posibleei aurre egiteko.