Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

Abendua 

Abenduak 22 

BKENPRESARIAK 2022 SARIEN BANAKETA. Puerta de Bilbao hotela (Rio Castaños kalea 2, Barakaldo).

Helburua da jendaurrean aitortzea enpresa txiki eta ertainek hiriaren hazkunde sozioekonomikoan egiten duten ekarpena. Ekitaldiak erakundeetako eta enpresa-munduko ordezkariak izango ditu. Horregatik, espero dugu gurekin izatea Barakaldoko bost ETEk hainbat kategoriatan aitorpena jasoko duten ekitaldi honetan.

 

Otsailaren 15etik 17ra

TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUROPAKO TOPAGUNEA

Europa hegoaldeko I+G+b arloko topagune nagusia da. Zientzia eta teknologiako ezagutzak partekatu, berrikuntza sustatu eta zientzia eta enpresekin konektatuko da. Ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking‑aukerak sortzeko funtsezko topagune profesionala eta sektore anitzekoa da. Transfiere ezinbesteko hitzordu bihurtzen da urtero Malagan ekosistemako eragileentzat, honako hau egiteko aukera baitute: B2B kontaktu berriak ezarri, networkinga egin, partner berriak aurkitu, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezarri eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutu.

Antolatzaileak: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa 

 

Urtarrila 

Urtarrilaren 31ra arte

NEW EUROPEAN BAUHAUS 2023 SARIEN DEIALDIA

Azken bi edizioen arrakastaren ostean (EBko estatu kideen hiru mila hautagaitza baino gehiago jaso zituzten), 2023ko lehiaketan hamabost ekimen eredugarri sarituko dira, jasangarritasunarekin, estetikarekin eta inklusibotasunarekin lotuak. Izan ere, horiek dira New European Bauhausaren funtsezko baloreak. 2023a Europako Gaitasunen Urtea (European Skills Year, ingelesez) dela aprobetxatuz, aurtengo edizioak hezkuntzari eta ikaskuntzari lotutako atal bat izango du. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Otsaila 

Otsailak 16

RE-THINK INDUSTRY: GIPUZKOAKO ETE-EN ETORKIZUNA ERAIKITZEN. Kursaal Biltzar Jauregia. 

Partekatu, ikasi eta hausnartzeko jardunaldia izango da. Bertan aztertuko dugu nola eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza sustatzen ari den maila ekonomikoan, ingurumenean zein gizartean. 

Horrez gain, lau saio ere egingo dira, non Gipuzkoako ETE batzuek eraldaketa digital eta jasangarriari lotutako beren esperientziak partekatuko dituzten. Hurrengo egunetan zehaztuko dizuegu zein izango diren enpresa hizlariak. 

Antolatzaileak: ADEGI, AFM CLUSTER, GIPUZKOAKO GANBERA ETA INNOBASQUE BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIA

 

Apirila

Apirilak 17-21

HANNOVER MESSE 2023

Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian. 

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago