RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategiak I+G+b-ko giza-baliabideak eta finantza-baliabideak biltzen ditu lurraldearentzat lehiakorrenak diren arloetan: industria adimenduna, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, elikadura osasungarria, ekoberrikuntza, hiri jasangarriak eta Euskadi sortzailea. Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Berrikuntzaren Euskal Ekosistemako eragileek jardunaldiak antolatu dituzte estrategia horren aukerak enpresei eta gizarteari hurbiltzeko.
Jarraian, datozen egunetan hainbat herritan egingo diren ekitaldien zerrenda ageri da:
Urriak 5. “Lankidetzarako ekosistemak” (ardunaldia. Antolatzailea: Garapen. Ortuellan (Bizkaia)
Urriak 5. “Bio-osasun sektorean berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga” jardunaldia. Antolatzailea: Basque Health Cluster. Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan
Urriak 10. “Ontzi eta bilgarri seguruak, jasangarriak eta lehiakorrak berrikuntzaren bidez“. Antolatzaileak: Basque Food Cluster eta Elika Fundazioa. Donostian
Urriak 20. “Pilula teknologikoa. Tecnun – Nafarroako Unibertsitatea: Hidrogenoa energia-trantsizioan, funtsezko bektorea deskarbonizazioan” web-mintegia. Antolatzailea: Aclima
Urriak 26. “ Trantsizio zirkularra elikagaien sektorean” jardunaldia. Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala. Gasteizen
Urriak 26. “Robotika kolaboratiboa + adimen artifiziala ” jardunaldia. Antolatzailea: Durangaldeko Enpresa Elkartea. Durangon. Izen-emateak helbide honetara mezu elektronikoa bidalita: estibaliz@dee-aed.com
Urriak 31. “Lurralde kudeaketa agroekologikoa” jardunaldia (). Antolatzailea: IZKI LGE. Arraia-Maeztun (Araba)