Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, beste batzuekin batera, hiru jardunaldi antolatu ditu aste honetarako; horien helburua da RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategiaren aukera edo abaguneak ezagutaraztea euskal enpresa txiki eta ertainen artean. Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzarena den eta Innobasquek koordinatzen duen ekimen batean kokatzen dira, hau da, “RIS3 espezializazio-arloen lurralde-hedapena”, identifikaturiko zazpi espezializazio-arloek eskaintzen dizkioten aukerak enpresa-ehunari hurbiltzeko.
Bihar, urtarrilaren 23an, Bilbon Euskal hiri-agenda berri baterantz. Bultzatu 2050 jardunaldia izango da, eta Nazio Batuek onarturiko Hiri Agenda Berrira egokitzeko Euskadi lantzen ari den hiri-agendaren garapena azalduko da bertan. Bilbao Urban & Cities Design (BUCD) elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko Zuzendaritzak, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta, ekitaldian euskal kasua azalduko da, Espainiako ONU Habitat agenda eta Europa mailako beste lan batzuk, Utrecht holandar hiriaren kasu praktikoa, adibidez.
Ostegunean, urtarrilaren 24an, Durangon (Bizkaian), Innoresolve Europako proiektua izango da protagonista: Innoresolve jardunaldia: 4.0 galdaketaren erronka, eta jardunaldiaren ardatza 4.0 industriak dakarren iraultzaren onurak galdaketaren industriara nola transferitu izango da. Hego Euskal Herriko Galdatzaileen Elkarteak (AFV) eta Innobasquek sustatzen dute.
Azkenik, urtarrilaren 25ean, ostiralean, Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresa-garapenerako zentroan Espezializazioa energiaren eremuan: Energibasque estrategia. Energy Intelligence Center proiektua jardunaldia izango da, non Energibasquek eta Energy Intelligence Center-ek eskaintzen dizkieten aukerak ezagutu ahal izango dituzten ETEek. Ekitaldiaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, Basque Innovation, Eusko Jaurlaritza, Bizkaia Orekan eta Innobasque dira.