Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak azpimarratu zuen sareko lanak eta lankidetzak emaitza hobeak eta inpaktua eragiten dituztela proiektuen kudeaketan. Cristina Ugartek EHUko Ingeniaritza Eskolak Bilbon antolatzen duen Research and Education in Project Management 2020 kongresuan parte hartu zuen atzo, otsailak 20, eta gaur ere jarraituko du biltzarrak. Proiektuak kudeatzeko diziplinan ikerketa aurreratuaren emaitzak aurkezten dituzten ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak, doktoreak eta doktoregaiak ari dira parte hartzen topaketan.
Bere hitzaldian, Innobasquek azaldu zuen bere jarduera lankidetzan eta tokiko eta nazioarteko aliantzekin garatzen duela, Eusko Jaurlaritza buru duen eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen duen Manunet sare europarraren bidez; sare horrek Euskadiko enpresa txiki eta ertainei fabrikazio aurreratuko I+G+b proiektuetarako finantzaketa lortzen laguntzen die. Sare hori eredugarria da eskualdeko beharrak Europar Batasunekoekin nola lotu erakusteko eta euskal industria Europan kokatzeko, beste aliantza batzuekiko lankidetzaren bidez, hala nola Basque Industry 4.0 Nazioarteko Taldearekin.