Gaur goizean inauguratu dute Bilbon Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIX. Astea Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako Global Innovation Day ekimenaren aurtengo edizioaren baitan. Ekitaldian izan da Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, bera buru duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluarekin batera. Presentzia horrekin, Euskadik gai horiekin lotuta duen konpromisoa erakutsi nahi izan du.

Asimob, Biotech Foods, Graphenea, Naiz Fit, Polimerbio eta The Art of Discovery izan dira jardunaldian aurkeztu dituzten eta merkatuan iraultza eragiteko ahalmena duten berrikuntza disruptiboko sei proiektuak.

  • Asimobek sentsorikaren bidez errepideko istripuak zorrotz gutxituta pertsonen bizitzak nola salbatu azaldu du.
  • Biotech Foodsek jateko haragiaren laborategia sortu du eta horren bidez, animaliak hiltzea ekiditen da eta klima-aldaketa geldiarazten lagun dezake.
  • Grapheneak etorkizuneko materialak, grafenoak, eskaintzen dituen aukerak erakusteaz gain, erabilera hedatzeko negozio-eredu berriaren alde egindako apustua azaldu du.
  • Naiz Fiten bidez zehatz-mehatz ikus daiteke arropak nola geratuko liratekeen horiek jantzi behar dituzten gorputzetan. Hala, pertsonen itxura hobetuko litzateke. 
  • Polimerbiok eskaintzen duen produktuak erabat hobetzen du pertsonen bizi kalitatea. Izan ere, kirurgia-ebakuntzen kopurua gutxitzen du polimero bioxurgatzaile bati esker. Gizakiaren gorputzean ezarri ondoren, ez da beharrezkoa hori erauztea.
  • The Art of Discoveryk adimen artifiziala erabiltzen du medikamentu berrien aurkikuntza bultzateko. Botika hauek gaizotasun katastrofikoak sendatzen dituzte eta zahartzaroa baretzen dute.

 Global Innovation Dayren aurtengo edizioan aurkezteko Innobasquek jaso dituen berrikuntza disruptiboko 50 proposamen baino gehiagoen artean, aipatutako horiek sei baino ez dira. Presidenteak, Manuel Salaverriak, aipatu duenez, “ez diogu muzin egiten lehendik dagoenari bilakaera eta hobekuntzak gehitzen dizkion berrikuntza inkrementalari. Baina orain arte lehiakorrak eta oso eragingarriak ziren enpresak berrikuntza inkrementala dela eta ezin susmatuzkoak ziren lehiatzaileek ustekabean harrapatzen dituztela ikusi dugu. Berrikuntza disruptiboena, merkatu-proposamen berriak ahalbidetzen dituena, ezinbestekoa da lehiakortasunerako”.

 

Adimen artifiziala

Ekitaldi horretan hartu dute parte Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradunak diren Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak. Sortzen dituen aukerak direla eta berrikuntza disruptiboak gehien errazten dituen teknologietako batean dira biak adituak: adimen artifizialean. Adimen artifizialaren iraganarekin, orainaldiarekin eta aurrez ikus daitekeen etorkizunarekin lotutako alderdi esanguratsuenak azaldu dituzte espezialista horiek. Euskadiko RIS3 estrategiarekin lotutako alderdi tematikoetan aplikatutako eta arrakasta izandako adibide batzuk ere izan dituzte hizpide: fabrikazio aurreratua, energia, biozientzia, elikadura, ekosistemak, hiriko habitata, eta sormen eta kultura arloko industriak. Amaitzeko, adimen artifizialaren gero eta arruntagoa den aplikazioak mahaigaineratzen dituen erronka etikoak landu dituzte.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua

500 pertsona inguru bildu dira Global Innovation Dayren edizio honetan, eta horien artean nabarmendu beharrekoak dira Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen zientzia, teknologia eta berrikuntza arloetako aholkularitza-organoko (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua) kide adierazgarriak, besteak beste, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko sailburua; Pedro Aspiazu, Ekonomiako sailbura; Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburura; Nekane Murga, Osasun sailburua; Iñaki Arriola, Ingurumeneko sailburua; Lehendakaritzako Idazkari Nagusia, Jesús Peña; UPV/EHUko errekotea; Bixente Atxa,  Mondragon Unibertsitateko errektorea; Emiliano López Atxurra,  Tecnaliako presidentea; Jesús María Iriondo, IK4ko presidentea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekomomiaren Sustapeneko diputatua

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago