Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza‑deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urriak 13 eta 14
SELL ACADEMY: GALDERAREN ARTEA, GEHIAGO SALTZEKO GAKO GISA
Salmenten inguruko 8 orduko ikastaro bat da, eta bertan, ZU zara protagonista. ELCAVIk zure proposamen komertzialak IXTEKO gaitasuna garatzen lagunduko dizu, GALDERAREN tresna erabilita. Bizipen-ikastaro bat izango da, oso praktikoa; bertan ikasitakoa zure eguneroko bizitzan erabili ahal izango duzu. Ikastaro hau ez da Power Pointak egiten ikasteko ikastaro bat. Ez da teknika hutsezin bat irakatsiko dizun salmenten guru batek emandako ikastaro bat. Ez da momentuan motibazioa emateko ikastaro bat. Ez da prestakuntza tradizionaleko ikastaro bat (irakaslea/ikaslea).
Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa, ELCAVIrekin batera
Urriak 14
ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO KONFERENTZIA OPTIMITIVEREN ESKUTIK
Optimitivek prozesuen industriei laguntza ematen die Adimen Artifizialaren bidez modu eraginkor eta jasangarrian jarduteko. Hartu ezazu parte online topaketa honetan eta entzun Alejandro Llavesen (Optimitiven Datuen Zientzialari Seniorra, Ingeniaritza Informatikoan lizentzia ikasi zuen Jaume I.a Unibertsitatean eta Alemaniako Münster Unibertsitatean Geoinformatikako doktoretza egin zuen) hitzaldia: AAn oinarritutako benetako optimizazioa.
Antolatzailea: Optimitive
Urriaren 15era arte
2021eko IKERKETA‑SARI NAZIONALAK
Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak 2021eko Ikerketa Sari Nazionalen deialdia egin du, sari horiei egonkortasuna eta ikusgarritasuna emateko eta zientzia-komunitatearen artean haien bultzada eta aintzatespena sustatzeko. 1982an sortu ziren sariak, eta Espainiak ikerketa zientifikoaren arloan duen aintzatespen garrantzitsuena dira. Aurten, bigarren aldiz urte berean 10 modalitateetarako deialdia egin da. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren webgunean dauden baliabide telematikoen bidez aurkeztu behar dira.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Urriaren 15era arte
EBren I+G+b PROIEKTUEN AHOLKULARIEN XXV. MINTEGIRAKO AURRETIAZKO IZEN-EMATEA
CDTIk Europar Batasuneko I+G+b Proiektuen Aholkularien Mintegiaren edizio berri bat antolatu du. Aurtengoa izango da Horizon Europari bideratutako lehenengoa eta 2021-2027 esparru-programa abiaraztera egongo da zuzenduta. Mintegiaren XXV. edizioa Segoviako Parador de la Granjan egingo da, 2021eko azaroaren 30etik abenduaren 2ra.
Antolatzailea: CDTI
Urriaren 18tik 29ra
KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA
Euskalitek kudeatzen du aurtengo edizioa, eta pandemiak erakundeetan izandako kalteek markatu dute. Ekimenak 2.500 pertsona inguru bilduko ditu, eta erronka berriei buruzko ikaskuntzak, praktika onak eta gogoetak dituzten 40 bat ekitaldi egingo ditu. Eraldaketa digitala, 4.0 ingurunea eta pertsonak (enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak) izango dira EUSKALITen aurtengo Biltzarraren ardatz nagusiak: asteko ekitaldi nagusia.
Antolatzailea: Euskalit
Urriak 19
EKITALDIA: GURE METROPOLIAREN IKUSPEGI ESTRATEGIKOA. Bilbon
Ekimen hau Metropolien Munduko Egunaren esparruan antolatu da, eta Bilbo, Barakaldo eta Getxoko alkateak bertaratuko dira —izan ere, horiek dira Bilboko metropoli-eremuko biztanleria handiena duten hiru udalerriak—, edizio honetako lema den ikuspegia partekatzeko: “Pertsona guztien erresilientzia: Covid-19tik haratago doazen metropoli zaintzaileak sortzen”.
Ekimena urriaren 19an izango da, 9:30etik 10:30era, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
Urriaren 20ra arte
BCAMek COVID-19aren PRONOSTIKOAN DOKTORATU OSTEKO LANKIDETZA BAT ESKAINTZEN DU
Doktoratu ondorengo ikertzaileak AXA Research Fund-ek finantzatutako ikerketa-proiektuan hartuko du parte: “COVID-19aren infekzioen iragarpen goiztiarra ikaskuntza automatikoaren bidez”.
Deitzailea: BCAM
Urriak 21
Online topaketa: JASANGARRITASUNA AUTOMOBILGINTZAN SARTZEA. MUGIKORTASUN BERRIRAKO LEHENTASUN ESTRATEGIKO BAT
Mugikortasun berri bati erantzutea da automobilgintzaren sektoreak ebatzi behar duen gai garrantzitsuenetako bat. Eraldaketa horrek jasangarritasuna bere osotasunean osatzen duen “koloreen paleta” aintzat hartu behar du. Giza kapitalean inbertitzea, igorpenen neutraltasunerantz aurrera egitea eta gizartearen behar eta eskaera berrietara egokitzea dira aldaketa bultzatuko duten palanketako batzuk. Horiei esker, gure sektorearen lehiakortasuna mantendu ahal izango dugu.
Ekitaldian parte hartu ahal izateko, mezu elektroniko bat idatzi behar da innovation-summit@batz.com helbidera, izen-abizenak eta antolakundea adierazita.
Antolatzailea: Batz
Urriak 21 eta 22
CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA
Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.
Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA
Azaroak 10
MUNDUARI BEGIRA – A LOOK AT WHERE THE WORLD IS HEADING. Bilbon
Munduari Begira 2021 nazioartekotze-ekimenak enpresa-liderren talde garrantzitsua batuko du, baita mundu osoko nazioarteko lider, arduradun politiko eta akademikoak ere, egun ditugun erronkei nola aurre egin eztabaidatu eta partekatzeko.
Antolatzailea: Basque Trade & Investment
Azaroak 10
THINK ON TOPAKETA: SALMENTAK DIGITALIZATU Bilbon
Erostean erabakiak hartzeko modua aldatu egin da, eta, beraz, merkataritza-ekipoak digitalizatzeko beharra eta salmenta-prozesuak eremu digitaletara lekualdatzeko beharra inoiz baino handiagoa da. Aurten elkar ikustea bereziki garrantzitsua da. Horrenbestez, Think On Marketing-ek bere lehenengo “Think On Topaketa” presentziala izatea erabaki du. Halere, streaming bidez ere ikusi ahal izango da.
Antolatzailea: Think On Marketing
Azaroak 11
Online ekimen honetan, aldebiko bilerak egiteaz gain, arrakasta-kasuak izan dituzten hainbat erakunderen aurkezpenak egingo dira: AJL Ophthalmic, I+Med, ViveBiotech, CICbiomaGUNE, BCMaterials, OWL Metabolomics, Roxall Group, Pharmamel, IPBLN, Fundación Medina…
Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Granadako Osasunaren Parke Teknologikoa
Azaroak 17, 18 eta 19
BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021
Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.
Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan
Azaroak 19 eta 20
SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA
Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.
Abenduaren 2ra arte
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIEN 2021 SARIA
«Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria» Saria beren lurraldeetan berrikuntza babesteagatik nabarmentzen diren hiriei ematen zaie, osagarri zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea duten tokiko enpresa eta erakundeen politikak definitzeagatik eta egiturak egonkortzeagatik.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioa
2022ko urtarrilera arte
4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN
4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus
2022ko apirilaren 5etik 7ra
WIND EUROPE 2022. Bilbon
Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.
2022ko apirilaren 25etik 29ra
HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian
Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.
2022ko urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.