Bertrand Piccard eta André Borschberg gauzatzen ari dira beren ametsa: munduari bira ematea eguzki-energiaz bakarrik bultzaturiko hegazkinean. Haien erronkak izena du: Solar Impulse.

If people don’t tell you it’s impossible, like they did for #solarimpulse, then you’re not being ambitious enough! pic.twitter.com/UOXCoA7E90

— Bertrand PICCARD (@bertrandpiccard) 2016ko ekainaren 23a 

Baina, zertan datza zehazki abentura hau?

XXI. mendeko esploratzaile hauek txandaka gidatzen dute hegazkina; 17.000 eguzki-zelula baino gehiago ditu bere hegaletan, eta horiek lau bateria kargatzen dituzte, eta hauek elikatzen dituzte monoplaza honen 4 motor elektrikoak. Sustatzaileek diote hegazkinak mugarik gabe hega egin ahal izango lukeela, baina orduko 75 km-ko abiadan (Boeing 787 batek orduko 900 km-ko abiadan egiten du). Gainera, 72 m-ko zabalera duen arren, 2,3 tona bakarrik pisatzen ditu.

Solar Impulse Logbook from Solar Impulse

Piccard eta Borschberg Suitzako bi adiskide dira, berrikuntzaren eta erronken zale amorratu diren pilotuak, teknologia garbien bideragarritasuna frogatu dutenak Solar Impulse proiektuarekin. Beraien mezua garbia da: “aldaketa posible da”. “Edonork erabili ahal izango lituzke teknologia berberak lurrean energiaren kontsumoa erdira murrizteko, natura-baliabideak aurrezteko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko”.

Teknologia garbien aitzindari, bi abenturari hauek beren indarrak batu zituzten cleantech edo teknologia garbien ahalmena erakusteko eta ezinezkoa posible dela erakusteko.

Batere kutsatzen ez duen eguzki-energiaz elikaturiko hegazkin elektrikoaz  munduko 8 errekor edo marka hautsi ondoren, erabilitako prototipoa lehen aireontzia izan zen gauez hega egin, Amerikatik Europara joan eta Estatu Batuak zeharkatu zituena.  Munduari bira emateko azken bidaia honek 35.000 km izango ditu, Abu Dhabitik irten, India, Birmania, Txina, Japonia, AEB eta Europatik igaro eta berriz Abu Dhabi-ra iristeko. Orain Sevillan daude, baina Solar Impulsek Ozeano Barea eskalarik gabe zeharkatu zuen 5 egun eta 5 gaueko hegaldian.

Duela ordu batzuk iritsi zen Sevillara New Yorketik, 71 ordutan Ozeano Atlantikoa ─edo gauza bera dena, etxe-orratzen hiria eta Sevilla hiriburuaren artean dauden 6.765 km-ak─ zeharkatuz. Hegazkinetik jaitsi orduko, Piccard-ek esan zuen: “Etorkizuna garbia da eta orain da. Atzera utzi behar dugu kutsadura. Mundu berriak esan nahi du teknologia, ingurumen eta berrikuntzarekiko begirunea”.

Abenturak aurrera jarraitzen du. Informatzen jarraituko dugu.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago