Hilabeteak daramatzate une honen zain. Star Wars sagaren milioika jarraitzaile leial mundu osoan irrikan daude jakiteko zer gertatzen den Luke Skywalker-ekin (zergatik ez da agertzen trailer askotan? Zer gertatzen da Darth Vader-ekin?). Star Wars filmaren azken atala ikustea ez da zinema-aretora joateko arrazoi bakarra, edozein aitzakia baita ona alditxo batez beste mundu batzuetara eraman gaitzaten uzteko. Nahiz eta baden jenderik zazpigarren arteaz etxeko epeltasunetik gozatu nahi duenik: ikaragarri ari da gehitzen online zinemaren kontsumoa. Esaten zuen Luis Eduardo Autek, “zinema gehiago, mesedez”.

Eta horixe da, hain zuzen ere, Innobasqueko langile edo behargin diren lau zinemazalek gomendatzen dutena. Alicia Diagok, Innobasqueko webmasterrak, Jedi unibertsora hurbilduko gaitu. Goizalde Atxutegik eta Ixone Soroak, Innobasqueko proiektu-buruek, beste proposamen batzuk egingo dizkigute, eta Luis Manero programa-zuzendariak eta bere bi alabek Pixel-en zinema animatura bideratuko gaituzte.  

Bonus tracks gisa, Loreak bistatik ez galtzea gomendatzen dizuegu, euskarazko lehen filma Oscarretara izendatzeko hautagaia, eta Amama, hau ere euskaraz, Goya sarietarako 17 hautagaitzarekin.

Baina ea zer dioen bakoitzak:

Alicia Diago:

Star Wars, 2015. J.J. Abrams

Star Wars mugarri bat da zinemaren historian, zinemaren mundura ekarri zituen berrikuntza eta nobedade guztiengatik. Bere garairako oso berritzaileak ziren efektu bereziak erabili zituenez, Lucasek Industrial Light & Magic sortu behar izan zuen, filmerako behar zituen efektu horiek, aurrez sekula erabili gabeak, ekoizteko. Gainera, THX soinua erreproduzitzeko estandarra garatu zuen, Jediren itzulera-rekin lehen aldiz erabili zena. Soinu-bandaren erabilera ere berritzailea izan zen, pertsonaia nagusietako batzuek beren sintonia berezia zuten, eta pantailan pertsonaia agertuko zela iragartzen zigun horrek. John Williams-ek egin zuen eta Londreseko Orkestra Sinfonikoak interpretatu zuen.

George Lucasek Star Wars idatzi zuenean, ez zen hasi istorioaren erditik idazten, handi egindakoan gaiztotuko zen pertsona baten bizitza idazten hasi zen. Horregatik, Star Wars Anakin haurra denean hasten da. Hala ere, urte haietan George Lucasek ezin izan zuen filma egin teknologiarik ez zegoelako, orduan ez baitzegoen beharrezko teknologiarik gerra-eszena ikusgarriak egiteko milaka objektu berdin, droide eta klon artean.

Star Wars sagako filmak grabatu eta proiektatu ziren ordena, askorentzat ordena naturala hau da: IV, V, VI, I, II eta III.

Baina sagaren ordena kronologikoa hau izango zen: I, II, III, IV, V eta VI.

1977ko maiatzaren 25ean eman zen lehen aldiz AEBetako zinemetan Star Wars, eta honela hasi zen zinematografiako sagarik garrantzitsuenetako eta ikusienetako baten gorabide publiko meteorikoa, eta dagoeneko 35 urte igaro dira ordudanik. 1980an eman zen lehen aldiz The Empire strikes back (Inperioaren kontraerasoa), eta 1983an The Return of the Jedi (Jediren itzulera) eta urte batzuk geroago, 1999 eta 2005 artean, osatu zuen trilogia: The Phantom Menace (Mamu-mehatxua), Attack of the Clones (Klonen erasoa) eta Revenge of the Sith (Sith-tarren mendekua). Egia esateko, azken hiru film hauek istorioaren hasiera ziren, eta Star Wars-ekin lotura egiten zuten gertakizunak kontatzen zituzten; beraz, eginiko lehen filma IV. atala izan zen eta izena hedatu zuen: Star Wars: A New Hope (Izarretako Gerrak: Itxaropen berria), egin zen bigarren filma V. atala eta hirugarrena VI. atala izan ziren.

Ixone Soroa:

Lost in Translation, 2002. Sofia Coppola

Lost in Translation edo nola komunikatu isilaldiekin eta begiratuekin. Gurtu egiten dut drama komiko hau. Tristea eta aldi berean dibertigarria. Bai, benetan Sofia Coppolak lortzen du ni barre-algaraka hastea, oso gai garrantzitsuak planteatzen dituenean ere, adibidez, bakardade lagunduaren ironikotasuna, betiko maitasun higatuaren pisua, “ameskeria” diren ilusio berriak.  Uste dut film honen berritasuna hainbeste miresten dudan Japoniaren Bidaia Gidaliburu praktiko eta lasterra aurkezteko era ere badela, eta hori Palin’s Travels edo gure Chiloe-ren formatuei jarraituz, baina herrialde bat eta bere ohiturak baino askoz gehiago erakusten du, zerbait biziagoa eta humanoagoa, guztiontzat unibertsala, jatorrizko edo bidaiaren destinoko herrialdea gorabehera, sentimenduak, alegia.”

 

Goizalde Atxutegi.

El club de los poetas muertos, 1989.  Peter Weir. 

Gizonak bakarrik dira filmeko protagonista eta banakoaren lidergo idealizatuarekin topo egiten dugu bertan, baina, hala ere, gomendatzen dizuedan filma da.

“I stand upon my desk to remind myself that we must constantly look at things in a different way”

(Keating irakaslea, mahaira igota, ikasleei hitz egiteko)

Berrikuntzak zerikusi handia du munduari beste ikuspegi batetik begiratzearekin, gure aulkiaren erosotasunetik irtetearekin, lehen ikusi ezin genuen zerbait ikusteko aukera ematen diguten gune berriak bilatzeko. Baina berrikuntza bada munduari bestelako jarrera batez begiratzea ere, ezarrita dagoena, beti horrela egin direlako berdin egiten jarraitzen diren gauza horiek guztiak, zalantzan jartzea.

Boys, you must strive to find your own voice. Because the longer you wait to begin, the less likely you are to find it at all. Thoreau said, “Most men lead lives of quiet desperation.” Don’t be resigned to that. Break out!

(Berriro ere Keating irakasleak bere ikasleei)

Berrikuntzak aldaketaz arduratzea eskatzen du, errealitatearen behatzaile hutsak izateari uztea. Eta onena da guztia aldatzen dela, ezer ez dela aurrekoa bezala izaten, behin probatu ondoren zer den mahai gainera igotzea. 

Luisek eta bere alabek hautatu dutenaz, Pixels, argudiatzen dute.

Pixels, 2015. Chris Columbus

“Pixels film estatubatuar bat da 3D-n, irudi erreala eta animazioa dituena, Columbia Pictures eta Happy Madison Productions-ek ekoitzia. Filma Chris Columbus-ek zuzendu du Patrick Jean, Tim Herlihy eta Adam Sandler-ek marrazturiko istorio batetik abiatua, eta Interneterako 2010ean argitaratu zen film labur homonimoan oinarritua.

Pixels berrikuntza askoko filma da:

1.     Bere horretan, 3D teknologiak erabiltzen ditu pertsonaiak eta pertsona errealak konbinatuz; kontzeptu zaharrak berreskuratzen ditu (arcade jokoak) 2015ean, bertsio berria emanez, birsortuz (bai gaiztoak eta bai onak, haurrak).

2.     Interneteko film labur baten bilakaeraren emaitza da, formatu laburrago batetik pantaila handira igaroz.

3.     Bere edukian, teknologia berriak garatzen dira, estralurtarrak garaitzeko beharrezkoak (argi sortak, Pac-man mamuen antzeko teknologia duten autoak).

4.     Alderdi sozialagoan, arazoak planteatzeko moduak aldatzera eta irtenbideak bilatzera behartzen ditu pertsonaiak (adib., arcade jokoak ikasi behar dituzten soldaduak, edo jokoan nola garaitu pentsatzeko modua aldatzen duten protagonistak).

XXI. mendean entretenitzeko duela 30 urte baino gehiagoko entretenimendu batean oinarrituriko filma da, eta guztia posible den ondoriora iristen da: estralurtarrak etortzea, guk haiek jokoetan menderatzea, eta friki batek Lurra salba daitekeela ikastea, baita Estatu Batuak gobernatu ere, betiere zure ideia onek helburu argia baldin badute. Dena den, ez da oso arrakastatsua izan, eta hori ez da ‘zerbait berria’ egungo zineman.

Spoiler alert!!! Ez baduzu filma ikusi eta ikusi nahi baduzu, ez jarraitu irakurtzen.

Jatorrizko istorioa hau da: pixel hodei batek New York inbaditzen du, desfragmentatu eta bideojokoak sortzen dira, besteak beste Space Invaders, Pac-Man, Tetris, Arkanoid… eta azkenerako mundua konkistatzen dute.

2015eko filmak 1982ko, Arcade aretoen urrezko aroko, lau gazteren istorioa eransten du: Sam Brenner, William Cooper, Ludlow Lamonsoff eta Eddie Plant (alias “Tximista suntsitzailea”). Hain zuzen ere, bideojokoen munduko txapelketako borroka batek ─non Eddiek, tranpa eta guzti, Sam menderatzen baitu Donkey Kong-ean jolastuz─ ematen dio zentzua film osoari 2015ean. Txapelketa hasi aurretik, estralurtar adimendunekin harremana bilatzeko, eta fede onaren adierazgarri, denboraren kapsulan bideojokoen laginak bidaliko direla iragartzen da, 1970eko urteen azken aldera Voyager misioetan bidalitako urrezko diskoen tankeran.

Jada 2015ean, William Cooper Estatu Batuetako presidentea da, eta Sam adiskidearen laguntza behar du, orain kable bidezko TB zerbitzu-enpresa batean lan egiten duelarik. Lurrean eraso ulergaitzak ari dira gertatzen teknologia berritzailea duten nolabaiteko alien batzuen aldetik: pixelatzea erabiltzen dute armamentuak, eraikinak, garraioak eta abar suntsitzeko… eta pertsonak desintegratzeko! Xehetasun guztiek 1980ko urteetako arcade joko haiek oroitarazten dizkigute. Hari-mutur guztiak lotuz, William eta Samek aitortzen dute erasoa joko zaharrak simulatzen ari dela… Zergatik? Erraza da, Unibertsoan zehar bidaiatzeko gai den estralurtar aurreratuen zibilizazio batek kapsula jaso zuen jokoekin eta gizateriaren eraso bat zela pentsatu zuen. Orain beraiek jokatu nahi dute gizakiokin… eta 2 partida baino gehiagoko aldeaz galtzen duena, GAME OVER!

Erasoak bata bestearen ondoren, eta protagonistak ─orain Ludlow Lamonsoff frikiarekin, Lurra menderatzeko plan globala dagoela uste duen konspiranoikoarekin, batera─ erasoak geldiarazteko zerbait asmatu beharrean daude. Violet-ekin batera –seme bat duen militar dibortziatu honetaz maitemindu da Sam kablea bere etxean jartzean–, argi-sortetan oinarrituriko arma bat asmatzen dute, arcade jokoetako laser izpien antzekoa, eta funtzionatzen duela dirudi. Horrela suntsitzen dituzte zentipedoak: 1-1

Hurrengo urratsa teknologia berrien garapenean, Pac-man menderatzea da. Jokoaren jatorrizko mamuak (Inky, Blinky, Pinky eta Clyde) simulatuz, mamu horietan oinarrituriko lau ‘mini’ berriztatzen dituzte eta bakoitza bere kolorearekin. Haietako batean doa Tōru Iwatani profesorea ere, Pac-Man-en sortzailea, “piztitzarra” lasaitzen ahalegintzean esku pixelatua galtzen duena. Hala ere, Samek eta “Tximista Suntsitzaileak” (Eddie) Pac-man suntsitzea lortzen dute: Lurra 2 – Alienak 1

Azken borrokan, estralurtarrek bideojokoetako hainbat pertsonaia botatzen dituzte Lurrari eraso egiteko: Space Invader-ak, Frogger, Defender, Joust, Burger Time, Paperboy, Asteroid-ak, etab. Protagonistek estralurtarren buruzagia menderatzea lortzen badute bakarrik salbatuko dute Lurra. Samek bere alter-egoari, bere iraganari, Donkey Kong-i aurre egin beharko dio, eta hori menderatzen du gai delako jokoaren “patroietan” pentsatzeko eta guztiz beste era batera jarduteko, “irabazlea dela pentsatuz” besterik gabe: 3-1, eta Lurra inbasiotik libre!

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago