STEAM Euskadi Sarietarako hautagai izan diren hamabi ekimenek beren proiektuak defendatu dituzte, gaur goizean eta joan zen irailaren 25ean, zortzi profesionalek osatutako epaimahai aditu baten aurrean: Igone Azpiroz, IES Lizadi Zarautzeko zuzendari albokoa; Aitor Pagaldai, Lauaxeta Ikastolako Berrikuntza Proiektuen arduraduna; Koldo Olaskoaga, Scientix komunitatearen enbaxadorea eta Easo Politeknikoko irakaslea; Asier Aloria, Confebask Hezkuntza, Talentua eta Enplegu Saileko zuzendaria; Agustin Agirre, Tknikako Ikaskuntzak eta Etekin Handiko zuzendaria; Amaia Arregi, DIPCko Komunikazio eta Dibulgazio Zientifikoko teknikaria; Begoña Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultateko dekanoa; eta Kristina Zuza, UPV/EHU-ko STEMER ikerketa taldekidea eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakaslea (Fisika Aplikatua Saila).

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deituta, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, sariek STEAM hezkuntza-eredua sustatzeko jardunbide onenak hartzen dituzte aintzat; izan ere, eredu horrek bokazio goiztiarrak bultzatzen ditu zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan, arte eta humanitateekin lotuta. 

Gaur goizean aurkeztu dira “STEAM Hezkuntza Ekimena genero ikuspegiarekin” kategoriako proiektu finalistak:

  • “Las colillas de tabaco ni son semillas, ni se Esfuman”. Somorrostro Heziketa Zentroa;
  • “AutoEZTIMA”. Berrio-Otxoa Ikastetxea
  • “Haritu”. Suspergintza Elkartea
  • “Proyecto STEAM desde un punto de vista inclusivo”. San Martín HLHI
  • “ElkarMaker”. Ikastolen Elkartea
  • “Inspira STEAM”. Deustuko Unibertsitatea

Joan zen irailaren 25ean “STEAM Hezkuntzako ekimen berritzaileena” kategoriako hautagaiak izan ziren epaimahaiaren aurrean:

  • “Forensic Science”. Gaztelueta ikastetxea
  • “Ortu ekologiko zientifikoa Kurtzebarri eskolan”. Kurtzebarri Eskola
  • “Neuronak Martxan”. Artxandape Ikastola
  • “Elhuyar Zientzia Azoka”. Elhuyar
  • “Feria de app para educación”. UPV/EHU
  • “Una mano STEAM solidaria”. Don Bosco LHII.

STEAM Euskadi Sarietara aurkeztu ziren 133 ekimenen artean hautatutako hamabi ekimen dira, eta ikasleen gaitasun zientifiko-teknologikoa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren barruan daude. STEAM Hezkuntza (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics-en akronimoa) funtsezko elementua da Euskadiren garapen ekonomiko eta soziala bermatzeko.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago