Europako Batzordeak (EB) Berrikuntzaren Eskualde Taularen, Europako Berrikuntzaren Adierazle Taularen eta Innobarometroaren emaitzak ezagutarazi ditu.
Hiru txosten horien ondorio nagusiak hauek dira:
• Suedia da berriro ere EBko liderra berrikuntzan, eta ondoren Danimarka, Finlandia, Alemania eta Herbehereak.
• Europako Batasunean berrikuntza hurbiltzen ari da bere bi lehiakide nagusien ─Japoniaren eta Estatu Batuen─ mailara.
• Berrikuntzaren arlo jakinetan, EBko liderrak honako hauek dira:
o Suedia: giza baliabideak eta ikerketa akademikoaren kalitatea;
o Finlandia: finantzen esparru baldintzak;
o Alemania: inbertsio pribatua berrikuntzan;
o Belgika: berrikuntza- eta lankidetza-sareak;
o Irlanda: berrikuntza ETEetan
• Berrikuntza lasterren aurrera egiten ari den herrialdeak Letonia, Malta, Lituania, Herbehereak eta Erresuma Batua dira.
• Oro har, berrikuntza-lider bihurtzeko faktore nagusia berrikuntza-sistema orekatua ezartzea da, inbertsio publiko eta pribatuen maila egokia uztartuz, enpresen eta irakaskuntza-erakundeen artean berrikuntza-elkarte eraginkorrak, baita hezkuntza-oinarri sendoa eta kalitate bikaineko ikerketa ere. Berrikuntzaren eragin ekonomikoa produktu berritzaileen salmenta eta esportazioetan ikusi behar da, baita enpleguan ere.
• Funtsezko teknologia bideratzaileetan espezializatzeak gehitu egiten du eskualdeko berrikuntzaren errendimendua, bereziki material aurreratu, industria-bioteknologia, fotonika eta fabrikazioko teknologia aurreratuen eremuetan.
• Datozen bi urteetan, berrikuntzaren errendimenduaren hobekuntza espero da EBn. Enpresa gehienen aurreikuspena da berrikuntzan inbertsio-maila mantendu edo gehitzea datorren urtean. Errumania, Malta eta Irlandako enpresak dira datorren urtean berrikuntzan beren inbertsioa gehitzeko probabilitate handiena dutenak.