Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Otsailaren 20-21ean
Bilbon
Nazioarteko ekitaldi baten lehen edizioa, mugikortasunaren etorkizunaz eta horrek XXI. mendeko hirietan Garaipen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzeko izan dezakeen eraginaz hausnarketa globala gidatzeko helburuaz sortua. 40 hizlari baino gehiago izango dira eztabaidan hiri-mugikortasun iraunkorreko sistemak eraikitzeko eta finkatzeko alderdi estrategikoei buruz, hiru ardatz tematikoren inguruan: herri-politikak, teknologia eta berrikuntza, eta garapenerako aukerak.
Antolatzaileak: Petronor eta Bilboko Udala
Otsailaren 26-27-28an
Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2019an enpresentzat ematen dituzten Laguntza eta Zerbitzuak aurkeztea
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren eta SPRI Taldearen 2019. urteko laguntza eta zerbitzu programak ezagutarazteko jardunaldiak. Itziar Epalzak, Teknologia Parke Sarearen lehendakariak, Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, eta Ainhoa Ondarzabalek, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendariak, 4.0 Industria, zibersegurtasun, teknologia, berrikuntza, enpresa-sustapen, ekintzailetza, nazioartekotze eta teknologia-parkeei dagozkien laguntzak eta zerbitzuak azalduko dituzte. <
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskadiko Teknologia Parkeak
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Martxoaren 13ra arte
EIT FAN elikadura-sektoreko azelerazio-programa
EIT Food Europako ekimenak startup-en azelerazio-prozesua, EIT Food Accelerator Networ (EIT FAN) deitua, jarriko du martxan. 16 asteko iraupena duen EIT FAN programak Europako 50 startup aukeratuko ditu, eta horietako 10 gutxienez Bilbon azeleratuko dira eta gainerakoak Alemania, Israel, Suitza eta Erresuma Batuan. Azeleratzaileen sare honek hasierako faseetan dauden enpresak bilatzen ditu, elikaduraren balio-katearen ekosistema eraldatzeko aski ahalmen eta gaitasun izango dutenak, hori seguruagoa, iraunkorragoa eta fidagarriagoa egiteko.
Antolatzailea: Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutua
Martxoaren 21era arte
Manunet 2019 deialdia
Euskal enpresek aukera dute fabrikazioan nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin. Fabrikazioan ikertzeko arlo edo eremu guztietara dago irekita deialdia. Alemania, Asturias (ES), Gaztela eta Leon (ES), Katalunia (ES), Euskadi (ES), Gelderland (ND), Irlanda, Luxenburgo, Nafarroa (ES), Overijssel (ND), Piemonte (IT), Errumania, Errusia, Turkia eta Valonia (BE) dira deialdi honetan parte hartuko duten eskualdeak. Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 21a da.
Apirilaren 10-12an
XV Metromeet. Industria Metrologia Dimentsionalari buruzko Biltzarra.
Euskalduna jauregian, Bilbon
Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.
Maiatzaren 21era arte
2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu, eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit
Ekainaren 5 eta 6an
BECen
Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.
Antolatzailea: BEC