Kolonbia, Txile eta Erresuma Batuko enpresa, administrazio, berrikuntza-agentzia eta unibertsitateetako ordezkariak Innobasquera etorri dira uztailean Berrikuntzaren Euskal Agentziak duen parte-hartze eredu irekia, lauko helize gisa ezaguna, hurbiletik ezagutzeko. Eredu honek enpresak, administrazioak, zientzia eta teknologia erakundeak, eta gizartea biltzen ditu, eta horregatik OCDEk aitzindaritzat jo du Innobasque.
Honela, Txileko Araucanía eskualdea bere berrikuntza-plan estrategikoa ari da diseinatzen, eta beraz Euskadira eta Innobasquera egindako bisitan Andeetako ordezkaritzak proiektuen jardunbide egokiak jaso zituen bere eskualdera egokitzeko asmoz; maputxe herriaren bihotzean dago eskualdea, batez ere nekazaritzara emana da eta turismorako gaitasun handia du naturaren edertasunagatik.
Eduardo Abdalá, Planificación y Desarrollo Regional de La Araucanía (Chile) dibisioko arkitekto eta burua, izan zen Txileko ordezkaritzaren buru ere:
Bestalde, Duitama-ko (Kolonbia) taldea bereziki interesaturik zegoen euskal automobilgintzaren sektoreaz. Innobasquerekiko bileran izan ziren Gustavo Parada Carvajal, AGA enpresaburua; Kristian Alessandro Piza Montenegro, Ergobus enpresaburua; Sandra Liliana Cely Andrade, Duitamako Merkataritza Ganberako Proiektu eta Marketin aholkularia; Carlos Javier Molano Corredor, Duitamako Merkataritza Ganberako Enpresa Kudeaketaren zuzendaria; Guillermo Botia Silva, GBS enpresaburua; José Orlando Manosalva Rodríguez, Duitamako Merkataritza Ganberako presidente exekutiboa; Néstor Fernando Castro González eta Gilberto Hernández Merchán, Duitamako Merkataritza Ganberako zuzendaritzakoak; Olga Lilihet Matallana Kuan, Unad Innovación-eko irakaslea; Jaime Almanza Gerena, Fundagedescol-eko zuzendaria; Lalo Enrique Olarte, IKT idazkaria, Boyaca Departamentuko produktibitate eta ezagutzaren kudeaketa; Nicolai Eslava, Kolonbiako Agus aholkularia; eta María Teresa Acevedo, Duitamako Alkatetzako Industria eta Turismoko idazkaria, eta horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Juan José Duque-rekin etorri ziren.
Azkenik, Javier Riaño, Denokinn-ekoa, Nesta britainiar berrikuntza-agentziako Jessica Stacey ikerketa-programen zuzendariarekin eta Madeleine Gabriel ikertzailearekin etorri zen, eta interes berezia azaldu zuten euskal gizarte-ekintzailetza berritzailearen ehuna eta Innobasquek esparru honetan egiten duen lana ezagutzeko.