Datorren urriaren 20an, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatea eta Elhuyar Fundazioarekin batera, “Nola inplementatu STEAM proiektu bat ikasgelan?” webgunea antolatuko du. Bertan, ikasgeletan zientzia eta teknologiako proiektuak nola ezarri, STEAM ikasgaiak nola erlazionatu eta ikastetxe bakoitzari hobekien egokitzen zaizkion metodologiak edo baliabideak azalduko dira. Topaketa honetan, Elorrio BHIko ordezkariek hartuko dute parte, ‘Elhuyar Zientzia Azoka’ ri buruz hitz egiteko; Fleming Herri Eskolak, ‘FIRST LEGO League Euskadi’ n izandako esperientzia aurkezteko; eta Gernika BHIk, ‘Inspira STEAM’ n izandako parte-hartzea azaltzeko. Webinarrera sartzeko, beharrezkoa da aurretik esteka honetan erregistratzea.