Urria zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko ekitaldiz eta jardunaldiz betea egon da, #Astea2016-ko jarduerak eta inaugurazioa Innobasqueko webgunean ikusiena izan delarik. Baina beste gai batzuek ere izan dute protagonismoa joan den hilabetean, Basque Project Management komunitatea sortzea eta PMP dekalogoa, STEAMak eta Inspira proiektua edo Euskadiren emaitza ona berrikuntza-indizeetan eta Japoniaren interesa industria-teknologia berritzaileenetan.

2016ko Asteari hasiera ematea

Azaroan oso aste berezi bat izango da, eta Aste horretan zientzia, teknologia eta berrikuntza are gehiago bihurtzen dira protagonista. Berrikuntzarako, eraikitzeko, esperimentatzeko, aurkitzeko, berrikuntzan barneratzeko Astea da. Aste hau Euskadin bi astekoa izango da, eta hasiera azaroaren 7an, astelehenean, emango diogu, 17:00etan, Kutxabanken Vital eraikinean, Gasteizen. Zain izango gaituzu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Asteari hasiera emateko ekitaldian.

2016ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteko jarduerak

Hauek dira eragile-sareak planteatu dituen jarduerak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea ospatzeko, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren gizarte-komunikaziorako Euskadin dagoen ekitaldi nagusia baita.

Basque Project Management komunitatea sortu da

Basque Project Management Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek bultzaturiko komunitatea da, eta bertan Project Management-i buruzko informazioa eta ezagutza eskuratu eta parteka daiteke, Euskadirekiko konpromisotik eta ikuspegi global eta nazioartekotik. 

Proiektuen zuzendaritzarako dekalogoa

Mundu-mailan jarduerei ekiteko modua hartzen ari den norabideak proiektuen garrantzia justifikatzen du. Lanaren eta erakundeen “proiektikazio”ranzko joera sumatzen da. Gainera, proiektuen arabera lan egiteko joera etorkizunean areagotu egingo dela aurreikusten da. Egoera honetan, lehiakortasunerako garrantzizko faktore bihurtzen da beren jarduerak proiektu-klabean efikaziaz eta eraginkortasunez garatzeko erakundeen gaitasuna.

Euskadik jarraitzen du berrikuntza handiko bidean

Euskadi berrikuntzan Europako batez bestekora hurbiltzen da. Horrela agertzen da European Innovation Scoreboard (EIS) 2016 delakoan; lehen Innovation Union Scoreboard (IUS) deitzen zen, eta Europako ekonomien berrikuntza-maila neurtzen duen adierazle-panela da. Honela, Eustatek egiaztatu duenez, Euskadik igo egin du bere adierazlearen balioa azken urtean (0,478tik 2015ean 0,482ra 2016an), UE-28-ko batez bestekora hurbilduz, lau ehundarrera bakarrik baitago. Beraz, gure herrialdeak Europarekin bat egiteko prozesuan jarraitzen du.

Japoniak Europako industria-berrikuntza onenetan inbertitu nahi du

Puntako teknologia, ikerketa eta garapenean duen lidergoagatik, Japoniak oso ekonomia erakargarria du.  Erosteko ahalmen garrantzitsuenetako batekin eta espezifikotasun handiko 130 milioi pertsona baino gehiagoko merkatuarekin, munduko hirugarren ekonomia handiena da. Japoniako Ekonomia, Merkataritza eta Industriako Ministerioak eta Europako Batzordeak sustaturiko ‘EU-Japan Center for Industrial Cooperation’ek Europako industria-berrikuntzarik onenak, Japonian merkaturatzeko modukoak, bilatzen ditu, lizentzia-eredu, teknologia-transferentzia edo lankidetza bidez. 

Sare sozialetan ere izan da urrian gertaturiko guztiaren oihartzuna eta ondoren jasotzen da Innobasqueko kanaletan gehien nabarmendu dena.

Twitter-en

Hezi berritzeko edo berritu hezteko https://t.co/icdMIn08qY #STEAM #Educación #Innovación #WeekInn #GenSTEAM pic.twitter.com/5j0bKaOKOX

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko urriaren 28a

Espezializazio adimenduna kultura- eta sormen-industrietan #MartesICC pic.twitter.com/PPel4AZdHt

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko urriaren 4a

25/10 #Educación para la #innovación “Las competencias digitales en espacios informales de aprendizaje” #WeekINN #STEAM #Astea2016 #Donostia pic.twitter.com/jc7sTvLae4

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko urriaren 20a

#GraphicRecording Las 10 verdades y herramientas para gestionar la #pyme desde la nube #BLCloud by @IranzuVillalba pic.twitter.com/3GzzHrtyMi

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko urriaren 21a

Jada eman dezakezu izena III Bilbao Youth Employment Forum-erako!!! https://t.co/yj9KdYd1Ks #Pegasus #Empleo #Juventud #Euskadi pic.twitter.com/bhbosNa0S3

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko urriaren 24a

Proiektuen zuzendaritzarako dekalogoa https://t.co/tkwkIikHLw #Gestión #Proyectos #PMP #BasquePMP pic.twitter.com/RhQlT0o3yq

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko urriaren 20a

 Facebook-en

Slideshare-n

RIS 3 eta kultura eta sorkuntza-industriak Euskadin from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Youtube-n

Eta Pinterest-n

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago