FIRST LEGO League-ren denboraldi berriak erronka zirraragarria du aurrean: Animal Allies. Taldeek konponbide berritzaileak ikertu eta proposatu beharko dituzte animaliekiko gure interakzioak hobetzeko, alde guztientzat onenak izango direlakoan.
Eta FLL Euskadi-n lau nobedaderekin abiatu gara.
- Lehiaketa-data berria izango dugu. Urtarrilaren 28an izango da. Aurreko urteetan bezala turroia jan ordez, zientzia eta teknologiari buruz urte osoan dagoen ekitaldirik zirraragarrienarekin hasiko dugu 2017a.
- Parte-hartze markak hautsi ditugu. Dagoeneko 85 talde baino gehiago daude izena emanda FLL mikrorako. Urtarrilaren 28an 40 talde baino gehiago izango dira sailkapen-lehiaketan. Eta oraindik FLL Junior taldeak falta zaizkigu. 1.000 ikaslek hartuko ote dute parte aurten?
- Erronka zabaldu eta aberastu egin dugu. Azaroan prestakuntza-programa garatuko da: hitzaldiak eta bisitak egingo dira ikerketa-zentro, enpresa, unibertsitate eta beste zentro batzuetara, FLL Euskadi taldeei erronkaren zientzia-kutsua ulertzen laguntzeko. Jakin nahi duzu nola hobetzen diren genetikoki behiak? Nola funtzionatzen du abere parke batek? Zer da biomimetika edo animalia-etologia? Zein dira erronkaren atzean dauden lanbideak?
- Metodologia didaktikoa erabiliko dugu. Denboraldi honetan, prestakuntza-programarekin batera unitate didaktikoak etorriko dira, ikasgelan zenbait gaitasun landu ahal izateko, bisitaren aurretik eta ondoren. Bizipen gehiago egon dadin ikaskuntzan.
Ez itzazu galdu FIRST LEGO League Euskadi-ri buruzko nobedadeak. Jarraitu #flleuskadi hashtag edo traola.