Euskal berrikuntzari dagokionez, urteko lehenengo hilabeteak protagonista garbi bat izan du sare sozialetan eta webgunean: 2015eko Berrikuntzaren Gidaliburuaren aurkezpena, joan zen urtarrilaren 12an Donostian egina, eta erabiltzaileen online interakzioaren aldetik urtea ondo hasteko balio izan zuen. Baina Tabakalerako ekitaldia bakarrik ez da izan garrantzitsua urtarrilean; ondorengo lerroetan ikus dezakegu zer izan den ikusiena hilabete osoan Innobasqueren webgunean

2015eko Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztea

Tabakaleran, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, 200 pertsona baino gehiago bildu ziren eta 11 proiektu berritzaile aurkeztu ziren. Argitalpenak 146 orrialde ditu eta 2015eko berrikuntza-mugarri garrantzitsuenak aurkezten ditu 200 erakunderen bidez.

5 giltzarri euskal ekonomia ulertzeko 2016an

Egoera Ekonomikoari buruz Confebask-Euskal Enpresaburuen Konfederazioak egindako txostenak “hazkunde neurritsua izango duen krisi-ondoko egoera” planteatzen du Euskadirentzat 2016. urteari begira, honako bost gako edo giltzarri hauekin: enplegua, hazkundea, berrikuntza, kontsumoa eta inbertsioa.

Tailer edo lantegien bila 2016ko Global Innovation Day-rako!

Norberarekin eta besteekin konektatzen laguntzeko tailerrak berrikuntza-komunitateak sortzeko: hori da Innobasquek bilatzen duena 2016ko Global Innovation Day-ra inguratzen direnek ekinez ikasi ahal izan dezaten. Hori guztia berrikuntza zuzen-zuzenean esperimentatu ahal izateko bere 4 faseetakoren batean: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea, konexioa.

Euskadik 90 milioi euro lortu zituen Horizon(te) 2020 programatik 2014an

Euskadik 90 milioi euro lortu ditu, Europako Batzordeak Horizon(te) 2020 programatik gauzatu duen finantzaketa osoaren %1,17. Hori VII. Esparru Programatik guztira lortu zuena baino ehuneko handiagoa da, orduan %0,92 lortu baitzen, eta hori kontuan izanda, gainera, euskal Barne Produktu Gordina (BPG) Europakoaren %0,5 dela. Hori ondorioztatzen da Europako I+G+b Proiektuetan Euskal Parte-hartzea Aztertzeko Behatokiak jasotako behin-behineko emaitzetatik; Behatokia Innobasquek kudeatzen du eta datuak “H2020-n Euskal Parte-hartzearen Txostena” delakoan agertzen dira.

Herritarrek parte hartzeko esperientzia berritzaileak saritu dira

Wiki Toki Elkarteari, Fiare Euskadi proiektuari laguntzeko elkarteari eta Ulia auzo-elkarteari eman zaizkie “Elkarlan sariak”. Sariek gizarte-eragileen parte-hartzea sustatu nahi dute, eta gardentasuna eta herritarrei entzutea eta kontsultatzea bultzatu ere bai. Gainera, parte-hartze eta gardentasunari buruzko eskuliburuak aurkeztu ziren: “Bidaia-gida. Parte-hartzea. 100 esplorazio, hurbilketa eta ibilbiderako orientabideak” eta “Gardentasunean Ontziratuko gara”. Bi argitalpenak doakoak dira, online formatuan euskaraz eta gaztelaniaz daude deskargatzeko moduan Eusko Jaurlaritzaren web-orri ofizialean.

Gorago esan bezala, sare sozialek ere lagundu dute euskal komunitatearen edukiak zabaltzen. Urtarrilean Innobasquetik bi trending topic bultzatu dira #martesguia-rekin, Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztu bitartean, eta joan zen ostiralean #stakerholders-ekin. Hashtag hori interes-taldeen kudeaketari buruz Atrevia-k eskainitako Brunch&Learn-en erabili zen.

Eta, gainera, sareetan:

Facebooken

 

Ya te puedes descargar la Guía de la Innovación en Euskadi 2015 y ver lo mejor de su presentación: fotos, vídeos, presentaciones… ow.ly/3ySrOJ #martesguia #Innovación #Euskadi

Posted by Innobasque Berrikuntza Innovación on Sábado, 16 de enero de 2016

 

Euskadi obtiene 90 millones de euros de Horizonte 2020 en 2014 https://ow.ly/XoRWA

Posted by Innobasque Berrikuntza Innovación on Viernes, 22 de enero de 2016

 

¡Se buscan talleres para el Global Innovation Day 2016! https://ow.ly/X15WB #Global2016 #Talleres

Posted by Innobasque Berrikuntza Innovación on Jueves, 14 de enero de 2016

Twitteren

Youtuben

Slidesharen

Flickren…

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago