Urtarrilean ere berrikuntzak bere tartea aurkitu du Euskadiren eguneroko bizitzan. 2015a ekinbide berritzailez beterik hasi da; hori erakusten dute Innobasqueren webgunean interes handiena piztu duten edukiek: Global Innovation Day-ko tailerrak eta txokoak; teknologia berrien erabilera ikasgeletan; lankidetza berrikuntzaren euskal ekosistemaren barruan; Innobasque, berrikuntza-agentzien eredu gisa; edo gazte berritzaileen proiektuak, biziak salbatzera irits daitezkeenak.
Global Innovation Day 2015: tailerrak eta txokoak proposamen berritzaileetara irekiak
Nahi duzu parte hartu 2015eko Global Innovation Day-n? Tailer batekin? Txoko baten bidez? Datorren ekainaren 3an berritzaileen komunitatea Bilbon elkartuko da Global Innovation Day-ren laugarren edizioan, sinergiak sortzeko, negozio-aukerak aktibatzeko, lanbide-harreman berriak lortzeko, merkatuko produktu eta zerbitzurik berritzaileenak ezagutzeko, eta berrikuntza zuzen-zuzenean bizitzeko, jakinez zer egiten den hemen bertan eta munduko beste leku batzuetan.
Nola erabili iPad ikastola eta ikastetxeetana
Lauaxeta ikastola aitzindaria da iPad erabiltzen ikasteko tresna gisa. Baina “garrantzitsua ez da gailua, ikastetxe bakoitzaren proiektu teknologikoa baizik, zein xederekin erabiltzen den eta zein helbururi erantzun nahi zaion”, zeren eta, “atzean dagoena aldaketa metodologikoa baita, beste era batera lan egitea”, diote hezkuntza-kooperatiba honetako irakasleek.
“Lankidetza indartu beharra daukagu berrikuntzaren euskal ekosisteman”
Euskadiko Berrikuntzaren 2014ko Gidari emandako elkarrizketan, Txema Villate Innobasqueko zuzendari nagusiak CITIC palindromoa berreskuratu du, aurrerantz nahiz atzerantz berdin irakurtzen den hitza. CITIC-ek bere bost hizkietan Euskadiren etorkizunerako gakoak biltzen ditu: Ezagutza, Berrikuntza, Talentua, Industria eta Lankidetzaren Kultura. “Bost elementu horietan sakondu behar dugu aurrera egiten jarraitzeko”, eta hor lankidetza nahitaezko kate-maila gisa aldarrikatzen da.
Nerabe berritzaile batek nola salba ditzakeen milaka bizitza
15 urterekin, Jack Andraka bigarren hezkuntzako ikasle estatubatuarrak paperezko sentsore bat asmatu zuen bost minutuan hiru minbizi mota detektatzeko gai dena: pankrea, obulutegi eta biriketako minbiziak. Baina harrigarriena da proba honek dolarraren 3 zentaboko kostua duela, hau da, minbizia detektatzeko 26.000 aldiz merkeagoa, 168 aldiz lasterragoa eta 400 aldiz sentiberagoa dela egungo metodoak baino, eta gainera ez da inbasiboa.
Innobasque, berrikuntza-agentzien eredu gisa proposatu du ELGEk (OCDE)
“ELGEren Txosten Ekonomikoa: Espainia 2014, suspertze bidean” izeneko txostenean Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) zera proposatu du, Espainiak sortu dezala Innobasque bezalako berrikuntza-agentzia nazional bat, eta honela definitzen du gurea: “berrikuntza-agentzia pribatua, irabazi asmorik gabea, Euskadiko gobernu- eta enpresa-liderrek babestua eta eragile berritzaileen artean lankidetza sustatzen duena”.
Eta sare sozialetan, elkarrizketarik arrakastatsuenak honako hauek izan dira:
Facebook-en
Honelakoa da bizimodua Espainian lanerako onena izendatu duten enpresan https://ow.ly/Htav2
Twitter-en
La felicidad de trabajar de ocho a tres. @Iberdrola constata el éxito de la jornada intensiva https://t.co/izyQOV8UQS
— Innobasque (@Innobasque) enero 11, 2015
27/01 Martes de Innobasque: La gestión de la #innovación @upvehu @EUSKALIT @Etorkintza @taZEBAez @virtualware https://t.co/sjt3bAIQJl #Bilbao
— Innobasque (@Innobasque) enero 21, 2015
La Comisión Europea impulsa un plan de 317 millones para empresas innovadoras https://t.co/ti1L4vQ4Da #Innovacion
— Innobasque (@Innobasque) enero 12, 2015
Ayudas para el desarrollo de proyectos empresariales innovadores. Bizkaia 2015 https://t.co/ajv1n17j4J #Empresa #Innovacion #Bizkaia #Empleo
— Innobasque (@Innobasque) enero 29, 2015
Global Innovation Day 2015: talleres y txokos abiertos a propuestas innovadoras https://t.co/PXqssIMtmU #innovacion #Euskadi
— Innobasque (@Innobasque) enero 19, 2015
Innobasque, propuesta por la OCDE como modelo de agencia de innovación https://t.co/NMqxfvlvzs #innovacion #OCDE
— Innobasque (@Innobasque) enero 26, 2015
Dos productos de ADN Design en el @museudeldisseny de Barcelona https://t.co/fVqVr41TH4 @ADNDESIGNBILBAO #Diseño #innovacion
— Innobasque (@Innobasque) enero 20, 2015
El grafeno quiere salir del laboratorio https://t.co/ab1mid9lhd #nanotecnologia #ciencia #innovacion #grafeno
— Innobasque (@Innobasque) enero 11, 2015
Ya están disponibles las presentaciones del Martes de Innobasque “Gestión de la Innovación” #Martesgestion https://t.co/iB4biw2Ket
— Innobasque (@Innobasque) enero 27, 2015
Un joven vasco quiere revolucionar el aprendizaje del inglés #startup @BBEMeetup @MITGSW @deusto @Beaz_Bizkaia https://t.co/AEA51HcYtW
— Innobasque (@Innobasque) enero 29, 2015