Atzo, Azkuna Zentroan Vodafone DEIA Innovation IX. Sariak eman ziren. Sariek Berrikuntzaren Euskal Agentzia Innobasqueren laguntza dute, eta euskal enpresa eta instituzioek berrikuntzari egiten dioten ekarpena aitortzen dute. Honako hauen ekarpenak saritu ziren: Bilbao Bizkaia Ur-partzuergoa, Idom, Ingeteam, Tamoin, Irizar, SBS startupa (Spouted Bed Solutions-Thermal) eta Virtualware ETEa. Azken horren zuzendari nagusi Unai Extremori Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak eman zion saria.