Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urriak 22-28
WEEKINN (Donostian)
2013. urtean lehenengoz abian jarri ondoren, Berrikuntzaren Astearen xedea da zerbait eragileren, sektoreren eta kolektiboren ikuspuntutik hiriak eta haren ekosistemak berrikuntzaren alde egindako apustua ikusaraztea. Edizio bakoitzean gai zehatz bat jorratzen du, eta anbizio handiko programazioa dauka; hala, jarduera formalen eta hainbat gairen bidez, hausnarketa- eta ezagutza-guneak sortu nahi ditu. Hori guztia, hiriaren marka sustatzeko eta berrikuntza-polo gisa kokatzeko, bai toki-mailan, bai nazioarte-mailan.
Antolatzailea: Donostia Sustapena
Urriaren 24ra arte
ELKARLAN 2022 SARIETARAKO HAUTAGAITZEN AURKEZPENA
2022. urterako «Elkarlan» sarien zortzigarren edizioaren deialdia egin du Eusko Jaurlaritzak, balio publikoa batera sortzen duten proiektu berritzaileak saritzeko. Sarien bidez, balio publikoa batera sortzen duten proiektu berritzaileak saritzen dira; horretarako, lau sari banatzen dira proiektuen artean, jarduketa-esparruak nabarmenduz: osasuna; ingurumena; garapen ekonomikoa; ikaskuntza-kultura; kohesio soziala eta gobernantza-kultura demokratikoa-erabaki publikoetan parte hartzea. Arlo horietan modu berritzailean sustatu behar da balio publiko partekatua sortzea gizartearen behar eta erronkak asetzeko, baldin eta pertsonen eta kolektiboen ahalduntze-prozesuak aktibatzeko gai badira diseinu- eta txertaketa-faseetan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza
Urriak 24-27
ENCUENTROS THINK ON INNOVATION (online eta Bilbon)
Topaketa 3 egunekoa izango da, formatu digitalean, eta lehentasunen arabera bildutako edukia izango duzu: lead gehiago lortzea, kanal digitalen bidez gehiago saltzea edo talentua erakartzea. Berrikuntzako Master Classa + Party Afterworka. Urriaren 24an, Roberto Manso Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektuen arduradunak Euskal Berrikuntzaren Mapa aurkeztuko du.
Antolatzailea: Think on Marketing
Urriak 25
Pandemiak familien elikadura-patroietan aldaketa handia eragin du. Konfinamenduan zehar, azalera handietako gastuak % 50 egin zuen gora konfinamendu aurreko mailekin alderatuta. Era berean, elikagaien online erosketak % 60 baino gehiago egin zuen gora, eta jatetxeetako gastuek gutxienekora murriztu ziren (% 90 egin zuten behera). Osasun-krisiak are gehiago jarri du agerian nekazaritzako elikagaien ehun indartsua, fidagarria, berritzailea eta jasangarria izateko garrantzia. Agertoki berri honek elikagaien industriari eskatzen dio digitalizazioaren aldeko apustu argia egiteko, eraginkortasun handiagoa garatzeko aukera izateko hornitzaile-katetik kontsumitzaileraino; horrela, kontsumo-esparruetako eskaera berriei aurre egin ahal izango zaie, eraldaketa digitaleko esparruan. Prozesu horretan, elikaduraren sektoreko berrikuntzak paper nabarmena izango du sektorearen bideragarritasuna bermatzeko. Jardunaldia, batik bat, Oarsoaldea, Debabarrena eta Tolosaldea eskualdeetako elikadurako enpresa-ehuneko erakundeetako eta enpresetako pertsonei zuzenduta dago. Hala ere, partaidetza ez da eskualde horietara mugatzen; izan ere, ikuspegi zabalagoa dauka, eta beste eremu geografiko batzuetako enpresek edo eragileek parte hartu ahal dute.
Antolatzaileak: Oarsoaldea, Azti, Tolosaldea Garatzen, Debegesa, Innobasque eta Eusko Jaurlaritza
Urriak 25 eta azaroak 22
TAILERRA: IDEIAK BERRIKUNTZA-PROIEKTU BIHURTZEA
Doako tailerra, batez ere ETE-ei zuzendua. ETEak entrenatzeko jarduera honetan elkarrizketak zabalduko dira, dinamika eta tresna errazetan oinarrituta; horien bidez, partaideek honako helburu hauek lortu ahalko dituzte:
• Ezagutzak eta ideiak berrikuntzako proiektuetan eraldatzeko gidalerroak lortzea, produktu, zerbitzu eta prozesu (ekoizpenekoak, merkatukoak, logistikoak, etab.) berriak garatzera bideratuak. Oinarri gisa erabiliko dira berrikuntza arina, erabiltzailearen ikuspegia eta leana. Horien bidez, ahal den baliorik handiena ematea bilatuko da, baliabideak, denbora, energia eta ahalegina murrizteko.
• Egungo ideia/behar bati aplikatzean oinarritutako ikaskuntza, baldin eta nolabaiteko maniobra-tartea badu horren gainean eta blokeo edo motibazio berezia sentitzen badu.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Urriak 26
HAZINNOVA AURKEZPENA (Txorierrin, Bizkaia).
10:00etatik 10:30era bitarteko jardunaldi honetan ETEei laguntza emateko zerbitzua eta Hazinnova aurkeztuko dira. Bi ETEk beren kasu praktikoak eta programa horri esker lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek 5 minututan beren ETEaren berrikuntza-maila ezagutzeko eta Hazinnova zerbitzua eskatzeko funtsezko informazioa lortzeko aukera izango dute.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
STEM-EKO EMAKUME ETA NESKEN FOROAREN BIGARREN EDIZIOA
Berrikuntza, ikuspuntu berritzaileak eta sormenezko konponbideak ezinbestekoak dira etorkizun arrakastatsu eta jasangarri baterako. Ondorioz, funtsezkoa da eragile desberdinen (emakumeak eta errepresentazio txikiko taldeak barne) parte-hartzea trantsizio inklusiboagoa eta bidezkoagoa bermatzeko. Ekitaldian STEMeko eta genero-berdintasunaren alorreko ikertzaileak, irakasleak eta alderdi interesatu eta eragin handiko pertsonak bilduko dira, eta Girls Go Circular ikasketa-programa berritzailean parte hartzen duten ikasleekin elkartuko ditu. Edizioko gaia “neskak zientzian eta teknologian gaitzea“ da. Neska eta neska gazteek funtsezko papera izango dute ekitaldian, eta beren kideak eta publikoa inspiratuko dituzte; izan ere, EBko arduradun politikoekin, zientzialariekin eta enpresariekin STEMeko genero-aurreiritziak ezabatzeari buruzko mahai-inguruetan parte hartuko dute. Horrez gain, arrakasta-istorioak partekatuko dituzte, EBak etorkizunean gai honen inguruan hartuko dituen neurriak inspiratzeko.
Antolatzailea: Europako Batzordea
GIPUZKOA TEKNOLOGIKOA. ANALITIKA AREAGOTUA: AA+MACHINE LEARNING+NLP GUZTION ZERBITZURA (Donostian)
Analitika areagotuan berritzailea da negozioaren datu-iturrietatik ezagutza lortzeari ematen dion itzulia. Analitikaren 3 oinarritan du euskarria:
- Adimen artifiziala.
- Machine Learninga. Eredu analitikoen eraikuntza automatizatzen duen datuen analisi-metodoa. Honako ideia honetan oinarritzen da: sistemek gizakien esku-hartze txikia izanda datuak ikasi, patroiak identifikatu eta erabakiak hartu ahal dituztela.
- Hizkera Naturalaren Prozesamendua (HNP). Makinak hizkera naturalen bidez (hizkuntzak) pertsonekin komunikatzeko aukera ikertzeaz arduratzen da.
Ikuspuntu honen alderdirik garrantzitsuena da 3 esparruen konbinazioa; izan ere, horiei esker, informazioa modu automatizatuan lortu ahal dute. Horregatik, ezagutza tekniko handirik izan barik egin ahal da.
Antolatzailea: GipuzkoaTIC
ANALITIKA AREAGOTUA: AA+MACHINE LEARNING+NLP GUZTION ZERBITZURA (Donostian)
Analitika areagotua:
AA+Machine Learning+NLP guztion zerbitzura
Urriak 26
Doako jardunaldia
Analitika areagotuan berritzailea da negozioaren datu-iturrietatik ezagutza lortzeari ematen dion itzulia. Analitikaren 3 oinarritan du euskarria: adimen artifiziala, machine learninga (eredu analitikoen eraikuntza automatizatzen duen datuen analisi metodoa. Honako ideia honetan oinarritzen da: sistemek gizakien esku-hartze txikia izanda datuak ikasi, patroiak identifikatu eta erabakiak hartu ahal dituztela) eta Hizkera Naturalaren Prozesamendu (NLP). Makinak hizkera naturalen bidez (hizkuntzak) pertsonekin komunikatzeko aukera ikertzeaz arduratzen da. Ikuspuntu honen alderdirik garrantzitsuena da 3 esparruen konbinazioa; izan ere, horiei esker, informazioa modu automatizatuan lortu ahal dute. Horregatik, ezagutza tekniko handirik izan barik egin ahal da. Ezaugarri horiei esker, datuen ekipo zientifikoa ez duten enpresentzat errazagoa izango da analitika aurreratuan hastea. Jardunaldi honetan egungo egoera, joerak eta etorkizunean hartu ahal den bidea ezagutuko ditugu. Zenbait hitzaldiren bidez, ikusiko dugu analitika areagotua funtsezko tresna izaten ari dela sistema industrialetan, energiaren, logistikaren eta medikuntzaren sektoreetan, besteak beste. Ikuspuntu akademikotik bideratuko dugu, eta erabileraren eta arrakasta kasuen adibideak jarriko ditugu.
Antolatzailea: Enpresa Digitala
RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA. LATXAKO ARDIAREN ARTILEARI BALIOA EMATEA (Agurainen)
Artilearen bidez konpostajea, 3D hariak, ongarri-granuluak eta feltro-zuntzak egin daitezke Neikerreko Miriam Pintok eta ADR Urkomeko Yurre Peñagarikanok kontatuko dute.
Antolatzaileak: Lautada landa-garapeneko elkartea eta Innobasque
Urriak 26 eta 27
INTERGUNE 2022 (Barakaldoko BEC!-en, Bizkaian)
Nazioartekotzerako topagunea; ekitaldiak Eusko Jaurlaritzak enpresen esku jartzen dituen zerbitzu, finantzaketa eta laguntza guztiak biltzen ditu.
Antolatzaileak: Basque Trade and Investment Agency, SPRI taldea eta Eusko Jaurlaritza
Urriak 28
Nola berritzen dute Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideek? Hilero eta web-mintegi formatuan, berrikuntzako kasu praktiko bat aurkeztuko dizugu, Innobasqueko bazkide batek garatua. Ekimen hau abiarazteko, Ulma Servicios de Manutenciónen Udalogen kasua aztertuko dugu. Asier Agirregomezkorta Ulma-Servicios de Manutención enpresan Produktu zuzendariak azalduko du negozio-ereduan nola berritu duten; ekipoak saltzetik jasangarritasunean eta eraldaketa digitalean oinarritutako sortzapenera igaro dira. Ulma-Servicios de Manutención Oñatin egoitza duen Gipuzkoako enpresa industriala da. 40 urte baino gehiagoko esperientzia du merkatuan eta soluzio logistiko integralak eskaintzen ditu biltegiratzeko edozein beharren aurrean. Zalantzak argitzeko eta galderak egiteko txanda egongo da.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
DEEPTECH4IMPACT: TECNALIA STARTUP BOOSTER (Bilbon)
Deeptech startupetan espezializatutako lehen azeleragailua da DeepTech4Impact, eta Tecnaliaren ahalmen teknologiko guztiak jarriko ditu haien esku —Tecnalia Europan erreferentziazko zentro teknologiko eta ikerketa aplikatuko zentroa da, eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea da—. Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Lehiakortasuneko eta Ekintzailetzako zuzendariak eta Jesús Valero Tecnaliako zuzendari nagusiak ekingo diote jardunaldiari. Gainera, ekitaldian azeleragailua eta deeptech startupentzat dituen ezaugarri bereizgarriak aurkeztuko dira. Horretarako, kasu praktikoak erakutsiko dira Tecnaliay startupen lankidetzari buruz, garapen teknologikoko erronkei eta beharrei heltzeko. Gainera, startupen ordezkariak izango ditugu, hala nola Nautilus edo Izpitek. DeepTech4Impact programan hautatutako startupek aukera izango dute euren ibilbide-orri pertsonalizatua garatzeko, euren beharrak Tecnaliaren gaitasun teknologikoekin konektatzeko eta Europan erreferentea den ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroetako batekin ibilbide luzeko lankidetza ezartzeko.
Antolatzaileak: Tecnalia eta Tecnalia Ventures
“Pilula Teknologikoak” web-mintegien zikloekin jarraitzen dugu, eta Aclimaren bazkide diren unibertsitateek aukera dute berrikuntza nola sustatu ahal duten erakusteko, online egindako saio laburren bidez. Hitzaldia Javier Santos eta Elisabeth Viles TECNUNeko Enpresen Antolakuntza Saileko katedradunek emango dute.
Antolatzaileak: Aclima, Basque Environment Cluster, Tecnum eta Innobasque
Azaroa
TAILERRA: EZAGUTU BERRIKUNTZA ZURE ENPRESARENTZAT LAGUNGARRIA IZAN DAITEKEEN
ETE-ei soilik zuzendutako doako ikastaroa. ETEak entrenatzeko jarduera honetan elkarrizketak zabalduko dira, dinamika eta tresna errazetan oinarrituta; horien bidez, partaideek honako helburu hauek lortu ahalko dituzte:
- Modu argian eta arinean ondorioztatzea enpresan berrikuntza txertatzea (oraindik argi egon ez arren) eta berrikuntzako jardueraren bat egitea egokia den.
- Innobasquek proposatutako baliabideak eta jarduerak ezagutzea, lortzea eta erabiltzea, hurrengo urratsari modu arinean heltzeko eta berrikuntzako ibilbidea hasteko (edo berriz hasteko).
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroak 2
KIMIKA ZIRKULARRA: NOLA ERAIKI EKONOMIA BERRI BAT ESKALA MOLEKULARREAN (Bilboko Bidebarrieta liburutegian)
Bertaratutakoei kimika zirkularra zer den eta zein onura dituen azaltzeko, Javier García Alacanteko Unibertsitateko Kimika Ez-organikoko katedradunak, unibertsitate bereko Nanoteknologia Molekularreko Laborategiko zuzendariak eta Kimika Puru eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasuneko (IUPAC) presidenteak, “Kimika zirkularra: nola eraiki ekonomia berri bat eskala molekularrean” hitzaldia emango du 19:00etan. Hitzaldia zehar, kimika zirkularraren ezaugarri nagusiak deskribatzeaz gain, benetako adibideen bidez, hondakin bat baliabide nola bilakatu azalduko du, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko.
Antolatzaileak: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bidebarrieta liburutegia
Azaroak 3-4
Talentuaren eta Eraldaketa Digitalaren Jardunaldiak: Lanbide Heziketa Bilboren apustu moduan (Bilbon)
Bi saioko jardunaldia da, eta helburu bikoitza dauka: batetik, ekimen berritzaileak sustatzea eta, bestetik, zerbitzu aurreratuen enpresei Lanbide Heziketak talentua sortzeko duen gaitasuna ikusaraztea. Azaroaren 3ko saioa a sektore teknologikoko eta digitaleko hezkuntza eta ekonomia arloko enpresentzat eta eragileentzat izango da; zenbait mahai-ingururen bidez, aukera izango dute IKTetako profil profesional berriak bultzatzen dituzten ideia berritzaileak ezagutzeko. Azaroaren 4ko saioa DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleentzat, zerbitzu aurreratuetako enpresentzat eta, oro har, hezkuntza-erkidegoarentzat izango da. Xedea da enpresak, prestakuntzako erakundeak eta sektoreko beste eragile batzuk konektatzea, erantzun gisa enpresek gehien eskatutako profilak ezagutu eta azaltzeko.
Antolatzailea: Bilboko Udala
Azaroak 3, 4, 10 eta 11
HORIZON EUROPEREN ESPARRUAN PROIEKTU-PROPOSAMENAK PRESTATZEKO IKASTARO AURRERATUA (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean)
Horizon Europe (2021-2027) ikerketa eta berrikuntzako Europako programaren esparruan proiektu-proposamen bat estrategikoki eta modu praktikoan prestatzeko funtsezko ikastaroa. Ikastaroa amaitzean, eta aprobetxamenduaren arabera, honako gaitasun hauek izango dituzte ikastarora bertaratu direnek:
‐ Proposamenak egoki prestatzeko jarduketen eta gomendioen protokoloa (bereziki ikerketa-eta berrikuntza-ekintzak eta berrikuntza-ekintzak, 2. eta 3. mugarrietan).
‐ Proposamen arrakastatsuak egiteko gaitasunak eskuratzea proposamen arrakastatsua koherentea, estrategikoa, analitikoa, operatiboa eta ikuspegi ekonomiko-administratibotik egiteko, Europako Batzordearen lehentasun politikoak eta 2021-2024 programa estrategikoari lotutako irizpideak barne hartzen dituena.
‐ Teknologia abantaila lehiakor, iraunkor, produktibitate edo lidergo industrialaren terminoetan bihurtzen ikastea, produktu teknologiko batek merkatuan izan duen porrotaren akats nagusiak identifikatuz.
‐ Teknologiari lotutako negozio-plan bat izatearen garrantzia ulertzea.
‐ Barreiatzea eta komunikazioa emaitzak ustiatzeko benetako plan bihurtzea, eta etorkizunean merkaturatzea.
‐ EBko ebaluazio-irizpideak zehatz-mehatz ezagutzea eta horiek betetzeko proposamenak nola orientatu behar diren jakitea. Parte-hartzaileak parte aktibo bihurtuko dira, eta proposamenak prestatzerakoan beren jarduera profesionalean aurki ditzaketen kasuak eta ariketak simulatuko dituzte.
Adibide, ariketa eta talde-dinamiken bidez, modu praktikoan lan egingo dute tailer osoan zehar, eta gainerako parte-hartzaileekin batera, Horizon Europe programaren aspektu nagusiak landuko dituzte txosten teknikoaren atal desberdinetan, emaitzak barreiatzen eta ustiatzen. Tailerrak “kasuaren metodoan” oinarritutako formatua izango du.
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroak 3
HAZINNOVA AURKEZPENA (Donostialdean, Gipuzkoa)
10:00etatik 10:30era bitarteko jardunaldi honetan ETE-ei laguntza emateko zerbitzua eta Hazinnova aurkeztuko dira. Bi ETEk beren kasu praktikoak eta programa horri esker lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek 5 minututan beren ETEaren berrikuntza-maila ezagutzeko eta Hazinnova zerbitzua eskatzeko funtsezko informazioa lortzeko aukera izango dute.
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
BUSINESS AGILITY: ARINTASUNA NEGOZIORA ERAMATEA (ONLINE)
Eraldaketa digitalak aldaketa oso garrantzitsuak eragin ditu bost esparru handitan: harreman eta salmenta harremanean aldaketa handiak, beste sektore batzuetatik datozen edo gaitasun berriak dituzten lehiakideen agerpena, berrikuntza disruptiboa elementu estrategiko gisa, balio-proposamenak birdefinitzea eta Data ardatz estrategiko gisa sartzea. Erakunde tradizionalak dagoeneko existitzen ez den errealitate batean eraginkorrak izateko diseinatu ziren. Munduan arrakastarik handiena izan duten enpresek, ostera, lehiatzeko eta antolatzeko modua hartu dute, Business Agility izeneko esparruaren barruan.
Antolatzailea: Spri taldea
Azaroak 4
LEADERS IN TECH (Bilbon)
Teknologia eta berrikuntzari buruzko “Leaders in Tech” hitzaldiak bere hirugarren edizioa ospatuko du azaroaren 4an Bilbon, Gigantes Tecnológicas-en eskutik eta Innolab Bilbao-k antolatuta. Jardunaldian erreferentziazko enpresak elkartuko dira, hala nola Airbus, Microsoft, Google edo Red Hat, eta mundu teknologikoko oraingo eta etorkizuneko joerez mintzatuko dira Bilboko Iberdrola Dorre ezagunean. Hartara, hizpide hartuko dituzte datozen urteetan protagonista izango diren teknologiak, eskaintzen dituzten erabilerak, erakundeek eskatzen eta eskatuko dituzten profilak eta nola egokitu behar duten antolakundeek eta gizarteak teknologiak eskaintzen dizkigun aukeretara.
Antolatzailea: Innolab BIlbao
Azaroaren 7tik 11ra
ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 7tik 11ra ospatuko dute Zientziaren eta Teknologiaren Astea. Aukera egongo da Debagoienan prestatutako euskal zientzialariak ezagutzeko, hainbat arlo teknologikotan lan egiten dutenak, bai eta euren testigantzak, ibilbidea eta esperientzia profesionala eta STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) jarduerengatik duten pasioa ere.
Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea y Garaia Parke Teknologikoa
Azaroak 8
ARABAKO EKONOMIAKO FUNTSEZKO SEKTOREAK SUSTATZEN (Vitoria-Gasteizen)
Antolatzailea: Noticias de Álava
Azaroaren 9tik 13ra
ZIENTZIA ASTEA (Bilbon, Barakaldon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen)
Zientzia Astea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea da. Urtero antolatzen du Euskal Herriko Unibertsitateak, eta helburua da kultura zientifikoa sustatzea herritarren artean, eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerekin.
Antolatzailea: UPV/EHU
Azaroak 9
BERRIKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2022 (Donostiako Kursaalean)
Hamaikagarren Global Innovation Day gertakari berezia izango da. Miguel Zugazak eta Pedro Miguel Echeniquek arteari eta zientziari buruz hitz egingo dute. Berrikuntzako 10 kasu praktiko zirraragarri aurkeztuko dira, eta, mahai-inguru batean talentuari buruz eztabaidatuko da, Euskadiko berrikuntza-motor gisa. Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak ekitaldia itxiko du. Ez galdu!
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
“TEKNOLOGIA, BERRIKUNTZA ETA ENPRESA ESTRATEGIA” JARDUNALDIA (Arrasateko Garaia Parke Teknologikoa)
I+G+b-an egindako inbertsio-ahalegina merkatuko emaitza bihurtzea da, zalantzarik gabe, gure enpresen industria-kudeaketak duen erronka garrantzitsuenetako bat. Jardunaldiaren xedea da Teknologia eta Berrikuntza eraldatzeari buruz hausnartzea, enpresentzako lehiakortasun-palanka gisa. Horretarako, jardunaldian hizlari batzuk bilduko dira, zenbait ikuspegitatik teknologiaren eta berrikuntzaren kudeaketari buruz hitz egiteko. Hitzaldia Xabier Marcet Lead to Changeko CEOak parte hartuko du. Barcelona Drucker Societyren fundatzailea eta presidentea. Jardunaldi horretan parte hartzeko izena eman behar da; horretarako, honako helbide elektroniko honetara mezua bidali behar da: morobengoa@isea.eus.
Antolatzailea: ISEA
Azaroak 10
BDCC EGUNA (Bilbon, Ercilla kalea 24)
Azaroaren 10ean, 18:00etan, BDCC Eguna egingo da, Bilboko Yimby eremuan. BDCC, bere helburuak, zerbitzuak eta tresnak aurkeztuko dira. Jasangarritasuneko eta zerbitzu espezializatuko tailerretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Antolatzaileak: BDCC eta Eusko Jaurlaritza
Azaroak 11
ENPRESEI BERRITZEN LAGUNTZEKO ZERBITZUAK AURKEZTEA (Jundizen)
Topaketa honetan berrikuntzako benetako konponbideak eta kasu praktikoak aurkeztuko dizkizugu zure enpresa hobetzeko, emaitza hobeak lortzeko eta zure proiektuetan arrera egiteko eta horiek garatzeko. Jardunaldian aukera izango duzu zure enpresak etorkizunera begiratzeko eskaintzen ditugun laguntza eta zerbitzu guztiak ezagutzeko. Izena emateko, bidali zure izena, abizenak eta enpresa helbide honetara: info@jundiz.es.
Antolatzaileak: Jundiz Euskal Enpresen Elkartea, Vitoria-Gasteizko Udala eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroak 14
ESTRATEGIKOKO TAILER PRAKTIKOA, MUTUALIAREKIN
Tailer praktikoa. Aurkezpena egingo duen erakundeak zaintzarekin eta bidean aurkitutako oztopoekin izandako esperientzia azalduko du. Oztopoetan lan egingo da dinamiken bidez, konponbideak aurkitu ahal izateko.
Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroaren 14ra arte
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2022-LAGUNTZAK
Zibersegurtasunerako laguntzak, industriako eta industriarako zerbitzuetako enpresak zibererasoen eta informazio sentikorraren lapurreten aurrean babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta horrek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.
Antolatzailea: SPRI
Azaroak 22 eta 23
ITSAS ENERGIA EOLIKOAREN 1. BILTZARRA (Bilbon)
Biltzar honetan itsas energia eolikoak duen indarra aztertuko da, Espainiako industria nazioarteko erreferente gisa kokatzeko. Esparru horretan, eta zehazki, teknologia flotatzailearen esparruan, Espainia hub teknologiko eta industriala da mundu-mailan. Biltzarrean Itsas Energia Eolikoa eta Itsasoko Energiak garatzeko Ibilbide-orria (2021 amaieran onetsi zen) betetzearen funtsezko garrantzia aztertuko da. Itsas espazioaren antolamendua onesteari, itsas proiektu eolikoak garatzeko dagoen araudia premiaz eguneratzeari eta itsas parke eoliko flotatzaileetarako enkanteen egutegi baten ezarpenari jarraitu behar dio horrek. Gainera, itsasoko energia eoliko eta flotatzaileen sektoreko aditu nagusiak ere BECen antolatuko den topaketa honetara bertaratuko dira.
Antolatzailea: Enpresaburuen Elkarte Eolikoa (EEE), Energiako Klusterrarekin batera
Azaroak 23, 24 eta 25
Europa osoko bostehun espezialista inguru bilduko dituen biltzarra da, eta eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertuko dute, eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatuko dute. “Walking the talk” leloa duen edizio berri honek ekodiseinutik ekonomia zirkularrera bilakaera egiten du, eta honako hauei dago zuzenduta: enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutu eta aplikatu nahi dituzten euskal enpresei; Euskadiko ekonomia zirkularra sustatzeko indarra duten erakunde eta administrazio publikoei; euskal eta nazioarteko kluster eta enpresa-erakundeei; edo euskal zein nazioarteko ezagutza- eta berrikuntza-eragileei, besteak beste.
Antolatzailea: Ihobe
Azaroak 28 eta 29
PROIEKTUEN KUDEAKETA ETA JUSTIFIKAZIOARI BURUZKO IKASTARO AURRERATUA HORIZON EUROPEN (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean)
Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, ikastaro honen helburua da ikerketa eta berrikuntzako Horizon Europe (2021-2027) Europako esparru-programak finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozeduren funtsezko zikloa praktikan eta kasu errealekin egitea. Ikastaroa amaitzean, eta aprobetxamenduaren arabera, honako gaitasun hauek izango dituzte ikastarora bertaratu direnek:
– Kudeatzeko eta justifikatzeko prozedura nagusiak ezagutzea.
‐ Partzuergoaren Akordioa egiterakoan ohiko arazoak aurreikustea.
‐ Eragiketak egiteko gaitasuna eta gaitasun finantzarioa koherentziaz defendatzea.
‐ Argi eta garbi bereiztea azpikontratazioa eta ondasunen eta zerbitzuen erosketa.
‐ Gastu-kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langilerian eta ekipoen amortizazioan.
Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, tailer osoan modu praktikoan lan egin beharko dute, eta, gainerako parte-hartzaileekin batera, proiektu bat burutzeko funtsezko alderdiak jorratuko dituzte. Tailerrak “kasu-metodoaren” praktikan oinarritutako formatua izango du.
Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Azaroak 30 eta abenduak 1
IKASTAROA “I+GTIK MERKATURA: LEHEN SALMENTAK, NEGOZIO-EREDUA BALIOESTEA ETA SCALE-UP”
Ikastaroaren helburua da merkatuan salmentekin hasten garenean beharrezkoak diren zereginak identifikatzea eta lantzea, hala nola negozio-eredua nola balioetsi eta sortzen diren metrikak nola interpretatu, startup/spin-off-a azken eskalatzeraino noiz eta nola hazteko irizpideak ezarriz. Bereziki interesgarria da I+G jarduera duten enpresa guztientzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteentzat. Javier Medinak (Qi Europe) emango du.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Abendua
EUROPAKO I+G+b PROGRAMETARAKO SARRERA-IKASTAROA (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean)
I+G+b proiektuak finantzatzeko sarbidea izateko aukeren hasierako ezagutzari buruzko ikastaroa, Europar Batasuneko programa nagusien bitartez: Horizon Europe, Life, Europa Digital, Interreg, Erasmus+, etab. Programa bakoitzaren helburuak, egitura, aurrekontua, proiektu motak eta parte hartzeko baldintzak ezagutzea. Arrakasta izateko aukerak izango dituen proiektu bat aurkezteko gomendioak ezagutuko dira I+G+b proiektuak prestatzen eta kudeatzen adituak diren pertsonen eskutik. Kasu praktiko baten gainean lan egingo da prestakuntzan zehar barneratutako ezagutzak aplikatzeko.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
ZAINTZA ESTRATEGIKOKO TAILER PRAKTIKOA, BTI-REKIN
Tailer praktikoa. Aurkezpena egingo duen erakundeak zaintzarekin eta bidean aurkitutako oztopoekin izandako esperientzia azalduko du. Oztopoetan lan egingo da dinamiken bidez, konponbideak aurkitu ahal izateko.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Abenduak 6
IVIE-FUNDACIÓ ERNEST LLUCH 2022 ELKARRIZKETA-ZIKLOA: LA INNOVACIÓN COMO DESTRUCCIÓN CREATIVA (Valentzian)
Elkarrizketan zehar, eskualdeko berrikuntzako agentziek egindako ekarpenak aztertuko dira. Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Andrés García Reche AVIko (AVI, Agència Valenciana de la Innovació) presidente exekutiboak parte hartuko dute. Izen-emateak hemen.
Antolatzailea: Fundació Ernest Lluch
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUROPAKO TOPAGUNEA
Europa hegoaldeko I+G+b topagune nagusia. Zientzia eta teknologiako ezagutzak partekatu, berrikuntza sustatu eta zientzia eta enpresekin konektatuko da. Ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko funtsezko topagune profesionala eta sektore anitzekoa da. Transfiere ezinbesteko hitzordu bihurtzen da urtero Malagan ekosistemako eragileentzat, honako hau egiteko aukera baitute: B2B kontaktu berriak ezarri, networkinga egin, partner berriak aurkitu, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezarri eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutu.
Antolatzaileak: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe